Euskal presoei elkartasuna adierazteko zenbait ekimen egin dituzte espetxeetan urte zahar gauean

  • 21:00etan su artifizialak leherrarazi dituzte Martuteneko, Zaballako, Basauriko eta Iruñeko espetxeetan. Donostian, gauerdian, bigarren gauez izan da Oñatiko jendea presoen aldeko oihuak egiten. Aurten Ertzaintzak ez die megafonia erabiltzen utzi.


2023ko urtarrilaren 02an - 12:13
Azken eguneraketa: 15:02
Su artifizialak Iruñeko espetxearen alboan eta ekintzaileak korrika.

2022ko abenduaren 31n Hego Euskal Herriko espetxeak elkartasunez girotu dituzte, su artifizialak leherraraziz Martutenen, Zaballan, Basaurin eta Iruñean. Urruntze politika oraindik indarrean dela salatu dute ere: hemeretzi preso daude Euskal Herritik kanpoko espetxeetan.

Bideo honetan jaso dute ekimena:

Martutenen, horrez gain, gauerdian sorpresa eraman dute presoek, bigarren urtez jarraian herritarrak urte berri on esatera eta animoak ematera joan zaizkienean. Batez ere Oñatiko jendea izan da –iaz auto bat, aurten bi–. Iaz megafonia bidez 23:30etatik 00:00etara elkartasuna sarrarazi zieten ziegetara. Zeresana eman zuen ekimena izan zen, baimenak izan arren, ertzain batek, bazihoazenean, autoaren leiho bat hautsi baitzien borra-kolpe batez.

Aurten Ertzaintzaren operatiboa zain zuten ekintzaileek, kaskoz eta armaz lekuan bertan jarrita. Megafonia erabiltzen edo adarra jotzen ez diete utzi. Halere, ordu erdiz –23:45etik 00:15era– oihuka aritu dira, presoen aldeko aldarriak eginez, eta preso politikoen izen-abizenekin animoak ematen.

 
Espetxe politika salatzeko, Sarek herri askotan mobilizazioak egin ditu urte azken egunarekin batera, tartean Martutene eta Basauriko espetxeetatik abiatutako martxak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude