Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea “indarkeriarik ez izatea baino askoz gehiago den” bakearen alde.
Joaldunek eta pertsonaia mitologikoek ireki dute ibilbidea Bilboko Autonomia kalean. Atzean Behin betiko. Bakea. Konponbidea. Elkarbizitza lelodun pankarta eta hura sustengatzen ari ziren aurpegi ezagunak, besteak beste Martxelo Otamendi kazetaria, Garazi Hach Embarek ekintzailea, Patxi Bisquert aktorea, Jose Luis Elkoro politikari ohia, Ane Muguruza estatu indarkeriaren biktima, Amaia Izko abokatua, eta Bego Atxa eta Joseba Azkarraga Sareko kideak. Presoen senideak ere manifestazioaren buruan izan dira, eta txalo artean egin dute bidea. Atzetik milaka eta milaka herritar. Urtero kontaketa propioa egiten duen Naiz-en arabera, 67.000 izan ziren manifestariak, iaz bildutakoen pare.
Manifestazioan izan dira, halaber, hainbat alderdi, sindikatu eta mugimendu herritarretako ordezkaritzak. Euskal alderdien artean, EH Bildu, EH Bai, Sortu, eta EA. Sindikatuetatik, ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE, CGT, CNT eta Etxalde. Nazioartetik, Junts, Omnium Cultural, ERC, CUP, BNG eta Mes Per Mallorca. Euskal eragileen artean, Bake Bidea, Bilgune Feminista, Egiari Zor, Ernai, Gure Esku eta Harrera.
Salbuespenarekin amaitu
Manifestazioa udaletxean amaitu da, eta bertan hartu dute hitza Azkarragak eta Atxak. Azken horrek “ospatu” egin du 2024 urtean “presoek jasan behar izan duten zentzugabekeria juridiko nagusietako bat” amaitu dela, Espainiako Estatuan dauden presoei Frantzian betetako espetxe urteak kontutan ez hartzea, baina oraindik ere salbuespen neurriekin amaitu beharra dagoela salatu du, bi salbuespen mota.
“Batetik, duela 20 urte baino gehiago, euskal gizarteak egun bizi duenaz guztiz bestelako garaietan onartu ziren legeek eragiten dituzten salbuespen neurriak”. Eremu horretan erronka nagusia 7/2003 Legea indargabetzea da 40 urteko espetxealdia ezarri zuena. “Bestetik, espetxeetako gestioan egunero aplikatzen direnak. Esan beharra dago ezen, gradu progresioei, espetxe baimenei eta zigorrak betetzeko beste eredu batzuei dagokienez, motibazio politikoko presoei aplikatzen zaien tratamendua diskriminatzailea dela beste preso batzuek jasotzen dutenarekin alderatuta”.
Presoentzako ez duela tratu bereziturik eskatzen azpimarratu du Sarek: “Ez dugu inolako pribilegiorik eskatzen, espetxe politika arruntaren aplikazioa baizik, salbuespenik gabe, diskriminaziorik gabe, abagune politikoaren menpe egon gabe. Gainerako presoei ezartzen zaizkien tratu eta irizpide berberak eskatzen ditugu”.
Memoria eta autokritika
“Indarkeriarik ez izatea baino askoz gehiago den bakearen garaia da”, adierazi du Atxak, eta elkarbizitza “denon artean” eraikitzeko “eskubidea” aldarrikatu. Horretarako autokritika eta memoria ariketa “kolektiboa” aldarrikatu du, eremu horretan etxeko lanak presoei bakarrik jartzen dizkietenen jarrera kritikatu du, eta estatuari eskatu dio berak ere urratsak eman ditzala.
Hori lortzea “iraganeko belaunaldiei zor diegu. Baina, batez ere, etorkizuneko belaunaldiei utzi behar diegu guk geure aurrekoengandik jaso genuena baino hobea izango den gizarte bat”, adierazi du Sarek.
“Ekarriko ditugu etxera”
Ekitaldian Lluis Llach abeslari eta ekintzaileak Mikel Laboaren Txoriak txori abestu du Gorka Knorr-en laguntzarekin gitarran, eta amaiera Ines Osinagak eman dio Dena aldatzen da lanarekin.
Oztopoak oztopo, baikor azaldu da Atxa: “Denon artean ekarriko ditugu etxera, erbesteratuekin eta deportatuekin batera. Aurrera goaz. Etapak betetzen goaz. Dudarik gabe nahi genukeen baino motelago, baina ongi goaz”.
"Oraindik korapiloa askatzeko" dagoela gogoratzeko eta Txiki eta Otaegiren fusilatzeen 50. urteurrena kari, Sortuk bi pankarta handi eskegi ditu Cuelgamuroseko monumentuko arku batetik. 1975ean bertan lurperatu zuten Francisco Franco diktadorearen gorpua, 1936ko gerran... [+]
Iratzar eta Olaso Dorrea fundazioek antolatu duten erakusketa ibiltaria ezin izango da Zarauzko areto publikoetan ikusi. Udalak argudiatu du errelato "partziala" eta "ideologizatua" eskaintzen duela. EH Bilduren lokalean paratuko dute azkenean.
Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zor elkarteak ostegunean jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak “giza eskubideen urraketaren biktima” modura aitortu ditu sei herritar, 16/2019 Foru Legearen babesean.
Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]
UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]
Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]
Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.
Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.
Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".
Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]
Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.
Marijo Louis paristarra da sortzez, 1977an heldu zen Miarritzera Euskal Herriko borrokek erakarrita. Josetxo Otegi zizurkildarrak 1983an pasa zuen muga Gipuzkoatik Lapurdira, Poliziatik ihesi. AEK-ko irakasle eta ikasle zirela ezagutu zuten elkar. 1986an, GALen atentatuen,... [+]
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.