Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena gertatu bada ere, badira oraindik intentzionalitate politikoko presoak, eta preso horiek espetxetik ateratzeko prozesuaren baldintza juridikoek ez dute aukera handirik ematen epe laburreko konponbide bat izango dela pentsatzeko. Horretarako oztopoak salbuespeneko arauetan oinarritzen dira, bai eta, neurri batean ere, espetxe kudeaketako praktika batzuetan ere.
Hainbat arrazoi direla eta –antiterrorismoa, segurtasuneko argudioak, iritzi publiko punitibista–, 1978-2014 aldian aldaketak egin ziren zenbait legetan, terrorismo delituak zorrotzago zigortzeko, zigorrak betetzeko modua gogortzeko eta herri segurtasunerako lege abusuzko batzuk onesteko asmoz.
Gaur egun, Espainiako Erresuman ez ezik Europaren zati handi batean ere, lehian daude bi tradizio juridiko doktrinal, iturri desberdinak dituztenak. Bat giza eskubideetan oinarritzen da. Zuzenbideak zeregin hezitzailea eta sendatzailea duela uste du, izaera humanitarioko aurrerapenen aldekoa da, eta kontzeptu progresista du kriminalitatearen tratamenduaz. Europan horren gaineko jurisprudentzia finkatuta dago. Beste tradizioak, ordea, legeak etengabe gogortzea bultzatzen du, ulertzen baitu gizartearen defentsarako beharrezkoak direla zigor eredugarrien bidezko disuasioa eta gizarte bazterketa.
Lehen ikuspegia erregimen demokratiko sendoenetan da nagusi, baina azken honetan garantien aldeko zenbait borroka galtzen ari da, zalantzara, indibidualismora eta bestearekiko beldurrera lerratzen ari den mundu honetan. Bigarren ikuspegia jaun eta jabe da esperientzia demokratiko txikiagoa eta sistema judizial kontserbadoreagoa duten erregimenetan –Espainiaren kasua– edo erregimen liberalagoetan –Europako ekialdea–.
Espainiako Estatuan demokrazia garaiko aurreneko doktrina juridikoa Europako doktrinaren balio onenetatik elikatu zen, baina bigarren ikuspegirantz bultzatu zuten eskuinera eta eskuin muturrera egin zuten joera politikoek –gizarte osoan eta epaileen artean zabaldu zirenak–, antiterrorismoak, estatuaren integritatearen kontrako desafioek –Katalunia–, bestearen estigmatizazioak eta politikaren judizializazioak. Zuzenbide Penalaren humanizazioari kontrajarria, populismo punitiboak tokia bereganatu zuen azken hamarkadetan, hau da, kartzela eta kartzela, “Etsaiarentzako Kode Penala” baliatuta. Eta, jakina denez, borroka antiterrorista atetik sartu zenean, giza eskubideak leihotik atera ziren.
Testuinguru horretan heldu behar zaio kartzelak husteko aferari.
Urtarrilaren 11ko manifestazioaren ondoren, zalantzan jarri da salbuespeneko legerik ba ote den. Baina izan, badira.
Hasteko, Auzitegi Nazionala dago, terrorismo delituak epaitzeko eskumena duen organoa. Salbuespeneko organo judiziala da? Egia da legeak ezarritako auzitegi eskuduna dela, horixe behar genuen, lege babesik ez izatea! Baina, horretarako, funtsezko printzipio bat urratu zen: eskumena esleitzea gertaerak izan diren tokiko epaile eta auzitegiei, alegia, berezko epaileari.
Salbuespeneko beste organo bat Espetxe-zaintzako Epaitegi Zentrala da, 5/2003 Lege Organikoak sortutakoa. Auzitegi Nazionalean du egoitza, eta terrorismoko delituengatik ezarritako zigorrak betearazteko eskumena du, lurraldeetako espetxe-zaintzako epaitegien berezko eskumenen kaltetan.
Berdin gertatu zen sakabanaketarekin eta urruntzearekin. Espetxeei buruzko Lege Organiko Orokorraren 12. artikuluaren testuan ez zen berariaz jaso presoek eskubidea dutela zigorra etxetik ahalik eta hurbilenen betetzeko, eta, hortaz, urruntze politikaren defendatzaileek argudiatu zuten artikulu horretan antolaketarako irizpide bat besterik ez zela ezartzen, testuan “deserrotzea saihestea” aipatzen bada ere. Neurri hori salbuespenekoa zela ulertarazi arte 34 urte igaro behar izan ziren, eta bitartean sufrimendu handia eragin zien preso askori eta haien familiei. Salbuespena bukatuta, inork ez du defendatzen espetxe politika hura zuzenbidearekin bat zetorrenik. Inork hitzik ez horretaz.
Zer esanik ez 7/2014 Lege Organikoaz. Senatuan, azken orduan, PPk gehitu zituen aldaketen helburua Europako 2008ko Zuzentarauari iskin egitea besterik ez zen, eta atzerriko zigor jakin batzuk metatzea ekiditeko diseinatu zen. 4/2024 Lege Organikoa onartu behar izan zen 7/2014 Lege Organikoa aldatzeko, ez baitzen zilegi zigorrak metatzeko aukerak mugatzea datu arbitrarioak baliatuz, zigorren datak, adibidez. Honetaz ere isiltasuna nagusi.
7/2003 Lege Organikoak ere, “zigorrak osorik eta benetan betetzekoak”, hankaz gora jartzen ditu Zuzenbide Penalaren funtsezko irizpideak. Zigorrak kartzela barruan beteko dira, ziegetan, bukatu arte. Horretarako, Kode Penalaren, Espetxeei buruzko Legearen eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren artikulu batzuk aldatu ziren. Zigorrak betetzeko muga 30 urtetik 40 urtera igo zen. Eta Kode Penalaren 78. artikulua zuzendu zen, euskal presoei, bereziki, baimenak eta hirugarren gradua ematea galarazteko, kalkuluak (zigorraren laurdena edo erdia) ezarritako zigor guztien baturaren gainean egitera behartzen zuelako: bizi osorako zigor esan gabea. Hori baino salbuespen handiagorik ezin.
Bere garaian esan genuen espero genuela espetxeetako euskal administrazioak irudimena izatea. Horrekin esan nahi genuen ezen, lege esparruak hain zurrunak direnean, bide bakarra dela legeak aplikatzea halako moduan non iskin egin ahal izango zaien, gutxienez ere, legeria zaharkitu batek dituen ondorio kaltegarrienei. Hirugarren gradura pasatzea erabakitzeko Eusko Jaurlaritzak ematen dituen ebazpenak sormen ariketak dira, nolabait ere, printzipio orokor eta oinarrizko batzuetara jotzen dutenak: presoen birgizarteratzea eta kartzela zigorrak gehiegikeriarik gabe betearazteko moduak erabiltzea zigorra jaso dutenekin.
Egia esan, oinarri-oinarrizkoenetik has liteke: lege multzo hori indargabetu, “normaltasunera” itzultzeko. Eta, jakina, esparru berri hori prestatu beharra dago. Baina, kontuan hartuta mekanika legislatiboaren konplexutasuna eta legeen berrikuspenaren kontrako jarrera, bai eskuinetan bai estatuko aparatuaren zati batean, momentuz bide egokiena da legeak interpretatzea askatasunaren printzipio konstituzionalaren arabera (favor libertatis). Gaur egun, oinarrizko eskubideak indarrean direla aldarrikatzea da biderik azkarrena eta eraginkorrena, kartzelan preso daudenen kasurako ere.
Joseba Azkarraga, Iñaki Lasagabaster eta Ramón Zallo, Sare Herritarreko kideak.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]