135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

  • Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako dozenaka preso izango zirela.

Presoen eskubideen aldeko manifestazio bat Bilbon. DANI BLANCO / ARGIA CC BY-SA

2025eko urtarrilaren 10ean - 10:58
Azken eguneraketa: 2025-01-11 12:08
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gaur egun euskal gatazka deitu izan denari lotutako 135 preso daude, eta horietako 122 Euskal Preso Politikoen Kolektiboan daude –17 emakumezkoak dira–, historikoki Euskal Nazio Askapenaren Mugimenduaren bueltan antolatu den presoen kolektiboa. Horiei buruzkoak dira Sarek emandako honako datuak: 118 preso Hego Euskal Herrian daude, 45 Zaballako espetxean, 25 Martutenen, hamabi Basaurin eta lau Iruñean. Frantziako Estatuan, Lannemezanen, beste lau daude. Presoen batez besteko adina 50 urtekoa da eta 24 preso daude 60 urte baino gehiagorekin.

Historikoki euskal preso politiko gehienak 1. graduan izan dira, espetxean dagoen gradurik gogorrenean. Gaur egun 77 preso 2. graduan daude, ohikoan espetxean dagoen edozein presok izaten duena. Horietatik hamabost preso Espetxe Arautegiko 100.2 artikuluaren menpe daude, eta horrek esan nahi du egunez espetxetik kanpora atera daitezkeela boluntariotza lanak egitera, adibidez. Nolabait esateko, hirugarren graduaren aurrekaria da. Aldaketak txikia egon daitezke, baina 2025eko urtarrileko presoen erradiografia hori da.

Hirugarren graduaren langa gaindituta

Gaur egun EPPK-ko 41 preso daude hirugarren graduan, seguruenik gradu horretan inoiz izan den kopururik handiena, eta horietatik 29 espetxealdi arinduarekin daude, esate batera, eskumuturreko telematikoarekin.

Euskal presoen eremuan, Espainiako Estatuak terrorismoaren aurkako logika aplikatu izan du urte luzez, haien espetxe baldintzak biziki zailduta. Horietako neurri zorrotzenetakoa presoen sakabanaketa eta urruntzea izan dira, baina 2023an amaitutzat eman zen politika hori.

Hirugarren gradua normaltasunez erabiltzea izan da ondoren gainditu beharreko langa. Gradu horretan presoak eguna espetxetik kanpo pasa dezake eta gauean espetxera itzultzen da. Asteburuak ere libre ditu. Presoak euskal espetxeetan egonda, haietako Tratamendu Juntak arduratu izan dira presoen gradu aldaketaz, edozein espetxetan gertatzen den moduan.

Eusko Jaurlaritzak 2021ean jaso zituen espetxe eskumenak, eta argi utzi zuen gatazkari lotutako presoak besteak bezalakoak izango zirela haientzat. Ondorioz, eta horretarako baldintzak betetzen zituztela frogatuta, hirugarren graduan ateratzen hasi ziren presoak, horietako batzuk ospetsuak Espainiako panorama mediatikoan.

Horrela, Espainiako eskuinak baliatu izan zuen hirugarren graduaren zarata mediatiko hori PSOEri egurra emateko, Pedro Sánchezen gobernu akordioak tartean, hura “EH Bilduren atzaparretan harrapatuta” zegoela irudikatu guran.

Egoera hori ez zen eta ez da samurra kudeatzeko PSOErentzat, baina are zailagoak izan dira Auzitegi Nazionalaren trabak, Eusko Jaurlaritzak presoen hirugarren graduak onartu ondoren, Auzitegi Nazionalak helegiteak jarri izan baititu horien aurka, eta hainbat preso espetxera itzuli behar izan da.

Epaitegiek duten espetxe zaintza lanean dago euskal presoekin egin den beste salbuespenetako bat. 5/2003 Lege aldaketa ez zen gauzatu ETAko presoentzat bakarrik baina, funtsean, haien aurka egiteko aldatu zen. Horrela, 2003an sortu zen Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Auzitegi Zentrala. Ordura arte, lurraldetako espetxe zaintzarako auzitegiak arduratzen ziren presoen eskubideen zaintzaz, baina aurrerantzean Auzitegi Nazionalaren zaintzapean geratuko ziren bertan epaitutako –ETArekin lotutako guztiak– presoen eskubideak, eta askoz modu zorrotzagoan gainera.

Esan den moduan, gaur egun 41 preso baldin badaude hirugarren graduan, horrek esan nahi du Auzitegi Nazionalak baimen hori lortzeko azken urteetan jarri izan dituen trabak nahiko gaindituta daudela, oraingoz behintzat. Horrela, bada, Sarek azpimarratzen du ia presoen erdiak dagoeneko kalea zapaltzen duela era batera ala bestera.

Frantzian betetako zigorraren murrizketa

2018an Estrasburgoko Auzitegiak esan zuen Espainiako 7/2014 Legea ez zela egokia, ez zuelako bermatzen Europar Batasunak zigorrak betetzeko emandako agindua. Horren arabera, EBko edozein estatutan delitu beragatik betetako espetxe zigorrak kontuan hartuko dira zigorra beste edozein estatutan betetzen denean.

Hau da, horren arabera, euskal presoek Frantzian betetako zigorrak kontuan hartu behar dira eta Espainian betetzen duten zigorretik kendu. Espainiak EBren agindu hori bete gabe zuen, eta 2024ko irailean onartu zuen Kongresuan hori ahalbideratzeko lege aldaketa, PPren eta Voxen botoekin ere bai.

Biktimen elkarte batzuek salatu ondoren eskandalua itzela izan zen, baina kontua da horrek 50 bat euskal presori eragiten diela eta horietako askok dagoeneko kalean egon beharko lukeela, behin zigorren kontaketa egokia egin ondoren. Gaur egun, azken esparru honetan dira, antza, askatze horiek emateko arazoak.

Salbuespen handiena: 40 urteko zigorra

Hori da oraindik euskal preso politikoek duten salbuespen zorrotzena. Espainiako Zigor Kodean 30 urteko espetxe zigorra da handiena, baina salbuespen gisa, hainbat deliturengatik –batez ere terrorismoagatik– zigortutako presoentzat 40 urte bete beharra finkatu zen 2003an. 7/2003 legea medio egin zen hori, eta gainera, 40 urteak osorik bete beharko ziren, inongo murrizketarik gabe. Lehenago zigor murrizketak ohikoak ziren ikasketengatik, portaera ona edo, besteak beste, kartzelan egindako denboragatik.

Horregatik, Euskal Herriko giza eskubideen alorreko sektore askotatik eskatzen dute lege hori bertan behera uzteko, eta uzten ez bada, zigorrak berrikusteko mekanismoak jartzeko. Europan oso ohikoa da hori, Frantzian esaterako, bizitza osoko zigorra dago, baina inor gutxik betetzen du hori, aldez aurretik zigorra berrikusi eta presoak askatzen dituztelako. Sarek jakinarazi duenez, lege hori aldatuko ez balitz, talde honetako azken presoa 2061ean aterako litzateke espetxetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


Jesus Maria Gomez Ezkerro preso iruindarra aske geratu da zigor osoa beteta

Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da. 


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


2025-07-21 | ARGIA
Ongietorrien auziko akordioak “borrokaren zilegitasuna” ezbaian jartzen duela salatu dute zenbait presok eta preso ohik

"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian. 


Txetxu Barrios Atarrabiako presoa baldintzapeko askatasunean geratu da

Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.


2025-06-12 | Gedar
2022tik hona, gutxienez 68 preso izan dituzte uhalekin loturik EAEko espetxeetan

Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]


Iruñeko espetxeko presoek tratu txarrak, birgizarteratzeko baliabide falta eta generoaren araberako desorekak sufritzen dituztela dio Salhaketak

Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.


2025-06-05 | ARGIA
Sorzabalen absoluzioari helegitea jarri dio fiskalak, eta bere kontrako epaiketa errepikatzea eskatu du

Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


40 minutu Iratxerekin

Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]


Ekainak 7an Amnistia Egunera batzeko deia luzatu du Askek

Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte. 


Sarek ‘Puzzlea osatu arte’ ekimena antolatu du, asteburuan 29 herri zeharkatuko dituena

Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]


Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]


Gaixo dagoen Gotzon Telleria euskal presoa etxeratzeko eskatu dute sindikatuek

ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]


Eguneraketa berriak daude