Ernairen ekitaldia zelatatuko du Auzitegi Nazionalak

  • UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren biktimak umiliatzen” dituela argudiatuta.

2024ko topaguneko hitzaldi bateko irudia.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko apirilaren 09an - 15:19
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

UPNk Berriozarko Udalari eskatu zion Ernai gazte antolakundeari espazio publikorik ez uztea. Berriozarren egingo dute gazte topagunea apirilaren 17tik 20ra. Eta apirilaren 17 antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia "terrorismoaren biktimak umiliatzen dituela" argudiatzen zuen UPNk ekitaldia bertan behera geratzeko.

EH Bilduko Berriozarko Udalak UPNren eskaerari uko egin bazion ere, Auzitegi Nazionalak Ernairen ekitaldia gainbegiratu eta zaintzeko agindu du, "biktimak goratzeko edo umiliatzeko deliturik ote dagoen egiaztatzeko".

Berriozarko Udalak ekitaldia tokiz aldatzea onartu zuen, Francisco Casanova Musika Eskolan deitua zegoelako, baina UPNren aburuz ez da nahikoa ekitaldi iraingarri hori biktima baten oroimenari eskainitako leku batean ez egitea.

Gaineratu du UPNk, Auzitegi Nazionalak ekitaldia zelatatzeko erabakiak erakusten duela dagoeneko delitu zantzua dagoela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ernai
Eguneraketa berriak daude