"Haurren kontrako sexu-indarkeriaren aurrean ezin dugu beste alde batera begiratzen jarraitu"

  • Euskal Herri osoko eragileek plataforma osatu dute, umeen kontrako sexu-indarkeria salatzeko. Domeka honetan, ekainaren 24an, manifestazioa egingo dute, Algortan. Telletxe plazatik aterako da mobilizazioa, 13:00etan.

Hiruka .eus  |  Kepa Ugarte Martiarena
2018ko ekainaren 22a
\"Haurren kontrako sexu-indarkeriaren aurrean inpunitaterik ez!\" izango da manifestazioaren goiburua. Argazkia: Dani Blanco

"Haurren kontrako indarkeriarik ez!" plataformako kidea den Maite Sanchez Ruizek ondo ezagutzen du umeen kontrako sexu-indarkeria: urte asko daroatza errealitate horri eta ezagutzera ematen dien kasu gutxiei ematen zaien tratu mediatikoa, juridikoa, politikoa eta soziala aztertzen.

Zeri buruz berba egiten gabiltza umeenganako indarkeria patriarkalaz ari garenean?

Botereaz, menderatzeaz eta haurren aurkako indarkeria fisiko, psikologiko eta sexuala betikotzen duten egiturez ari gara. Haurrak babesteaz arduratu behar diren instituzio guztietan arras errotuta dauden osagai ideologikoen osagaiez ari gara.

Isiltasunaz, ukatzeaz eta ikusezintasunaz ari gara. Erasotzaileak biktimizatzeaz eta salatzaileak kriminalizatzeaz ari gara. Biktimak babesik gabe uzteari eta erasotzaileak inolako zigorrik gabe geratzeari buruz ari gara.

Gure gizartean eguneroko ogia dira?

Lau neskatik batek eta zazpi mutiletik batek nolabaiteko sexu-indarkeria pairatu dute edo pairatuko dute 13 urte bete baino lehen. Helduei dagokienez, bost heldutatik batek, gutxienez, pairatu du sexu-indarkeria haurtzaroan.

Oso-oso hurbil dugu arazoa, eta, beraz, datu horiek aintzat hartzen hasi behar gara. Onartu beharko dugu erasoak jaso dituzten haurrak dauden bezala, erasotzaileak ere badaudela. Gehien-gehienak familiako edo gertuko gizonak dira. Ehunekoari erreparatuz gero, oso hurbileko arazo bat dugula ikusiko dugu, eta ezin dugu beste alde batera begiratzen jarraitu.

Zein da eraso horien oinarria?

Familia nuklear patriarkalaren irudiaren arabera, aita da familiaz arduratzen den heldua, eta, hortaz, eredu horrek emakumeen eta haurren aurkako indarkeriaren iturria izaten jarraitzen du. Oro har, premiak asetzen dituen eta zaintzen gaituen babesleku izan behar duen familia, kasu askotan, sufrimenduaren eta zigorgabetasunaren gotorleku bihurtzen da.

Familia-esparruaren barruan, haurren aurka egiten den sexu-indarkeria da ohikoena eta gehien errepikatzen dena, baina, aldi berean, beldurgarriena, larriena eta ondorio gogorrenak uzten dituena ere bada.

Indarkeriarik sinestezina da, gehien ukatzen duguna eta gutxien salatzen dena. Aita izaten da gehienetan zigorrik gabe geratzen den familia barruko erasotzailea.

Beraz, gehienetan erasotzailea ezagutzen dute umeek.

Gizarteak haurren aurkako sexu-indarkeria kanpoko arrisku batekin lotzen badu ere, kanpoko munstroek gure umeak kaleetan zelatatzen dituztela pentsatuz, indarkeria pairatzen duten haurren hamar erasotzailetatik, gutxienez, sei ezagunak dira haurrentzat. Gehienak senideak edo oso gertuko ezagunak dira. Horren ondorioz, erasoak errazteaz gain, isiltasuna eta zigorgabetasuna ere errazten dituzte. Erasotzailea heldu ezagun bat bada, egunero-eguneroko bizitzan dagoen norbait, hark biktimengan duen kontrolatzeko, manipulatzeko eta menderatzeko gaitasuna handitu eta errazten da.

Zergatik erabaki duzue pausuak ematen hastea?

Kasuen berri izan dugulako, kaltetuak ditugulako, prestakuntza espezializatua duten profesionalak ditugulako eta isiltasuna hausteko ikerketa, txosten eta datu aski larriak ditugulako.

Arazoari aurre egin ahal izateko, gizarteak ahalik eta arinen izan behar du errealitatearen berri. Haurrek behar gaituzte, eta oraintxe behar gaituzte. Denborak aurrera egin ahala, judizialki betikotzen dira, bai biktimaren babesgabetasuna, bai erasotzaileen zigorgabetasuna.

Salaketa gehienak ez dira epaitegietara iristen.

Nabarmendu beharra daukagu mekanismo egokiak ezartzen ez ditugun bitartean, ez ditugula kasu gehienak inoiz ezagutuko. Pairatzen dutenek kontatuko ez dutelako gertatzen da hori, hain zuzen ere. Oso kasu gutxi hautematen dira, eta, horietatik, %2 eta %10 bitartean baino ez dira ezagutzera ematen.

Salatzen diren kasuen %90 ez da ahozko epaiketara iristen; hau da, jartzen diren 100 salaketatik 90 artxibatu egiten dira behar den moduan ikertu gabe. Hori oso-oso larria da.

Zelanbait erasotzaileari mesede egiten diote zerbitzu publikoek eta administrazioek?

Erasotzaileek sinesgarritasun eta zigorgabetasun osoa dute alde, eta, biktimak, berriz, babesik gabe geratzen dira sistematikoki. "Haurrek gezurrak esaten dituzte-amek haurrak manipulatzen dituzte" mito faltsua oinarri hartuta, familia barruko erasotzaile guztiak absolbitu egiten dituzte, salbuespenak salbuespen.

Ez dute haurrek diotena sinesten, frogak baztertzen dira, haien lekukotzak ezeztatzen dira, duten integritateari egiten zaio eraso, babesik gabe uzten dira eta erasotzaileekin harremanetan egotera behartzen dira. Benetan larria da hori.

Bestalde, haurren alde agertzen diren pertsonek edo haurrak defendatzen dituzten profesionalek ere eraso larriak jasotzen dituzte, eta modu ankerrean akusatu eta kriminalizatzen dira.

Zer egin daiteke honi aurre egiteko?

Lehenengo urratsa isiltasuna haustea da, beste alde batera begiratzeari eta errealitatea ukatzeari uztea, alegia. Okerreko mitoen aurka borrokatu behar dugu, bai eta erasotzaileen eta haiek defendatzen dituztenen gezurren aurka ere.

Bigarren urratsa indarkeria pairatzen dutenak eta kontatzera zein salatzera ausartzen direnak sinestea, defendatzea eta babestea da.

Hirugarrena, haurrak babesteko eta erasotzaileen zigorgabetasunarekin amaitzeko premiazko neurriak eskatzea da. Hain zuzen ere, hori egiten ari gara orain.

Oraingoa hasiera baino ez da, eta, plataforma gisa, aurrerantzean ere lan handia dugu egiteko.

Zergatik erabaki zenuten manifestazioa Algortan egitea?

Deialdi garrantzitsuak hiriburuetan egiteko joera dago, hirietan. Alabaina, espazio oso handi eta inpertsonaletan antolatzen dira, edukiak sakabanatzen dira eta parte-hartzearen indarra galtzen da. Herritarrak hain daude ohituta Bilboko erdigunean manifestazioak ikustera, ezen ez duten arrazoietan arretarik jartzen. Jendea salaketatik kanpo geratu ohi da.

Hori dela eta, mobilizazioek eragin handiagoa izaten dute herrietan hiri handietan baino. Arazoa zuzenean iristen zaie herritarrei, eta, ondorioz, zuzenean inplikatu eta parte hartzen dute. Mezua hobeto iristen da, gehiago komentatzen da. Hurbilagotik jorratzen da, taldeko jarrera indartsuago batekin. Horregatik, plataforma honen asmoa da mobilizazioak deszentralizatzea eta ahal den leku guztietara eramatea.

Gure mezua sektore guztietara iritsi behar da, eta Algortan askotariko jendea dugu: langile-klasekoa, erdi-mailako klasekoa eta klase ertain altukoa. Hori dela eta, Algorta aukeratu dugu haurrentzako sexu-indarkeria esparru zein gizarte-klase guztietan gertatzen dela erakusteko lehenengo leku gisa.

Elkarrizketa hau Hirukak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Indarkeria matxista  |  Getxo  |  Haurren eskubideak

Indarkeria matxista kanaletik interesatuko zaizu...
2019-02-19 | ARGIA
Libre utzi dute Stytianos Messinezis, Sara Majarenasen alaba hiltzen saiatu zen gizona

Baldintzapean libre da otsailaren 15etik duela bi urte Sara Majarenasen alaba Izar hiltzen saiatu zen gizona: Stytianos Messinezis. Berriak eta Naizek jakinarazi dutenez, Picassent-eko (Herrialde Katalanak) instrukzio epaitegian asteazkenean berriz bista bat izango dute erabakitzeko akusatuak libre jarraituko duen ala bere aurkako prozesua amaitu arte espetxean izango den.


2019-02-15 | Arabako Alea
Hilero 91 emakume artatu ditu Gasteizko Udalak indarkeria matxistagatik

Gasteizko Udalak aurrenekoz bildu ditu indarkeria matxistaren arretaren inguruko datuak. Genero indarkeriaren errealitatea bere gordintasunean erakusten dute zifrek: 2018ko urtarriletik urrira arte, guztira, 916 emakume artatu dituzte Gasteizko Udaleko zerbitzuek indarkeria matxistagatik, hain zuzen 91,6 emakume hilabetero.


2019-02-12 | ARGIA
Ertzain bat atxilotu dute, sexu erasoa leporatuta

Erasotzaileak Bilbon eraso egin ziola salatu du emakume batek. Ertzaintzak espedientea zabaldu dio 49 urteko poliziari, eta epaiketara arte kargutik kendu.


Espainiar Inkisizioa keak belztuta

Languedoc (Okzitania), 1184. Inkisizioa sortu zen, kataroen heresiaren aurka egiteko. Handik Europako beste herrialde batzuetara zabaldu zen, bestelako “heretikoen” aurka ere egiteko.


Indarkeria matxista kasuetan zaintza partekatua ukatzeko lehen urratsa

Indarkeria matxista ematen den kasuetan, erasotzaileari seme-alabaren zaintza partekaturako eskubidea ukatzeko lege proposamena ostegun honetan iritsiko da Eusko Legebiltzarrera. Ondo bidean, tramiterako onartuko da proposamena. Espainiako Estatuan neurri hau ezartzen duen lehenengo erkidegoa litzateke EAE.


2019-01-30 | Amaia Lekunberri
Emakumeei eragiten dieten arazo sozialak ikusezinak dira erakundeentzat, Argitan-en balantzearen arabera

Iazko urtean 360 emakume artatu zituzten Argitan Emakumeentzako Aholku Etxean. Orain 23 urte proiektua martxan jarri zutenetik, 7.439 izan dira aholkularitza eske gerturatutako emakumeak.


2019-01-29 | ARGIA
Indarkeria matxistagatik hiru gizon atxilotu dituzte azken hiru egunetan

Donostia, Bilbo eta Gasteizen gertatu dira erasoak. Atxilotuek 27, 24 eta 35 urte dituzte, hurrenez hurren.


2019-01-29 | Arrosa Sarea
LAB sindikatuak lan munduko indarkeria matxista salatu du

LAB sindikatuak lan munduko hiru indarkeria matxista kasu salatu ditu gaur eskainitako prentsaurrekoan. Hiru adibide zehatz, emakumeek lan munduan bizi duten jazarpenaren adierazle.


2019-01-25 | ARGIA
Indarkeria matxistaren biktimen mapa - Internet saria
"Hedabideok birpentsatu beharko dugu indarkeria matxistaren berri nola eman"

2018ko azaroan abian jarri zuen Berria egunkariak indarkeria matxistaren biktimen mapa.  Maite Asensio eta Pello Urzelai etorri dira saria jasotzera. Asensiok adierazi du orain dela hamabost urtez geroztik ditugula indarkeria matxistari buruzko datu zehatzagoak, eta orduan hasi zirela hedabideak “bortizkeria horren berri serioago ematen” eta “erantzukizun politikoa” bere gain hartzen.


2019-01-23 | ARGIA
Indarkeria matxistagatik atxilotu dute gizon bat Getxon

Astearte goizaldean izan da erasoa, eta Udaltzaingoak erasotzailea atxilotu du.


Azkenak
EGILEAK
Eguneraketa berriak daude