Haurrak 8 edo 10 egun barru kalera atera daitezen plan bat lantzen ari da Kataluniako Generalitatea

  • Kataluniako Generalitatea plan bat prestatzen ari da adingabeak gehienez zortzi edo hamar eguneko epean kalera irten ahal izateko, kasuek beheranzko joerari jarraitzen badiote, Rac1ek aurreratu duenez.

Donostiako haur-parke bat itxita. Argazkia: Dani Blanco

2020ko apirilaren 17an - 10:14

Kataluniako Gobernua umeak kalera ateratzen hasteko plan bat prestatzen ari da. Osasun Saila, Herrizaingo Saila eta Gizarte eta Familia Saila elkarlanean lantzen ari dira plana. Baldintza nagusiak nolakoak izango diren aurreratu du Rac1 irratiak. Denbora jakin batez eta eguneko ordu jakin batzuetan egingo lirateke irteerak, pertsonekiko bi metroko gutxieneko segurtasun-distantziari eutsiz, eta haurrek hiru urtetik aurrera maskara eraman beharko lukete.

ADA Colau Bartzelonako alkateak asteartean adierazi zuen "premiazkoa" dela haurrak "etxetik atera ahal izatea, minutu batzuk bada ere".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude