Palacio de Elorriaga hotelak langile bat haurdun egoteagatik kaleratu zuela salatu zuen pasa den urtarrilean LAB sindikatuak.
Iragan urtarrilean, Arabako hiru enpresatan gertatutako sexu jazarpena zein diskriminazio kasuak salatu zituen LAB sindikatuak. Haien artean, Palacio de Elorriaga hotelean haurdun egoteagatik emakume bat kaleratu zutela adierazi zuen sindikatuak. Bada, epaitegietara eraman zuten salaketa, eta EAEko Auzitegi Gorenak emakumearen alde egin du. "Epaiak arrazoia eman digu, lagun horrek ez zukeen inoiz kaleratua izan behar", esan du LABek.
Beste bi kasutan, ordea, diskriminazio egoerak bere horretan mantendu dira. Azaroaren 2an, Arabako Foru Aldundiko azpikontrata batean gizon batek emakume lankide bati sexu erasoa egiten saiatu zela salatu zuen sindikatuak. Epaitegiek gizona "derrigortze arinagatik" zigortu zuten eta urruntze agindu bat ere ezarri zioten. Alta, ustezko erasotzaileak errekurtsoa aurkeztu zuen eta orain absolbitu egin dute eta urruntze agindua ere kendu egin diote. Bigarren kasua Transportes Barreira enpresan jazo zela salatu zuen LABek urte hasieran. Hainbat hilabetetan, enpresaren konplizitatearekin, sexu jazarpena egin zioten lankideek emakume bati. "Hori gutxi balitz, langileak salatutako erasotzaile horietako bat arrisku psikosozialen prebentzio plana osatzeko izendatu du enpresak". Salaketa Lan Ikuskaritzaren eskuetan dago urtarriletik eta, bitartean, langilea oraindik laneko bajan dago".
Hala ere, horrelako egoerak salatzeak duen garrantzia nabarmendu du sindikatuak, uste baitu lan munduan indarkeria matxista gertatzen denean zailagoa dela salaketa egitea; "botere harremanak, harreman hierarkikoak, gure hitza zalantzan jartzea zein enplegua galtzeko arriskua eta mehatxua atzean baitaude". Salaketarekin batera, horrelako diskriminazio egoerak gertatzen direnean elkarren laguntza, antolakuntza eta elkartasuna ere ezinbestekoak direla nabarmendu du LABek.
Arabako artisten 35 lan paratu dituzte Emakumea. Familia eta lana erakusketan, Gasteizen. Aukeraketa egiteko, kanpoan utzi dituzte historian zehar emakumeak sarritan margotu izan diren beste egoera eta estereotipo batzuk, eta lanari lotutakoei eman diete garrantzia. Urriaren... [+]
Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]
Garbiketa lanetan diharduten bi emakumeren egoera larria salatu du LAB sindikatuak. Gurpildun aulki eta taka-taka baten laguntzaz mugitzen diren arren, lanera bidali ditu Gizarte Segurantzak.
Espainiako Ministro Kontseiluak etxeko langileentzako osasun-azterketak, formazioa eta lan-arriskuak ebaluatzea ezartzen duen dekretua onartu berri du. Baina dekretu horrek arrakala garrantzitsuak ere baditu: langileari “sekretu profesionala” mantentzea eskatzen dio,... [+]
1958an, emakume baserritarrek Donostiako Erdialdea hartu zuten, esnea saltzea galarazi zitzaiela salatu, eta baserritarren eskubideak aldarrikatzeko. Administrazioak esnearen esklusibotasuna Gurelesa enpresari eman zion, eta baserritarrek Bretxan saltzeari utzi behar izan... [+]
Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]
ELE, Etxeko Langileen Elkarteak emandako zifra da, Bizkaian egindako galdeketen emaitzak jasota. Urtero bezala, etxeko langile egoiliarren eta kanpo-langileen lan baldintzei buruzko txostena egin du. Egoera erregularrean zegoen %35,38k ez zuen jaso lanbide arteko gutxieneko... [+]
Berdintasuna, haurdunaldia bezalaxe, badago edo ez dago. Berdintasunik ez dagoenean, ezberdintasuna dago, hori da neurtu eta baloratu daitekeena. Akaso berdintasunaren ondorioak izan daitezke gehiegizkoak batzuentzat, baina horrek eztabaida ondorioetan kokatuko luke, sekulan ez... [+]
Errenteria (Gipuzkoa), 1892. Aizpitarte kobazuloetan Gipuzkoako lehen indusketa arkeologikoak egin ziren, Lersundi kondea buru zuen taldearen eskutik. Handik hamaika urtera, 1903an Alfontso XIII.a Espainiako erregeak bisita egin zuen aztarnategira, eta aitzakia horrekin argazkia... [+]
Gipuzkoako ertzain-etxetako garbitzaileek greba deitu dute azaroaren 15etik 19ra. 42 langile dira, ia denak emakumeak, eta kexu dira Garbialdi enpresak eskari gutxienekoak ere ez dizkietela onartzen. Nekane Zabala langile horietako bat da. Badaki zer den greba egitea. 2018an... [+]