Harremanak hobetzeko deia egin die Txinak AEBei

  • Txinako presidente Xi Jinpingek bi herrialdeen arteko harremana hobetzeko eskatu dio Donald Trump AEBetako presidenteari. Bi herrialdeen arteko harremanak "puntu garrantzitsu" batean daudela esan dio Jinpingek, eta elkarrekin lan egiteko deia egin dio.


2020ko martxoaren 27an - 11:43
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Elkarrekin lan eginez gero bioi ekarriko dizkigu onurak, borrokatzeak bioi galerak. Elkarlana da aukera bakarra", esan dio Xi Jinpingek Trumpi, eta gehitu du AEBek "benetako ekintzak" egitea espero duela.

Adierazpen horiek Txinak atzerritarrei bere mugak itxiko dizkiela argitaratu ostean heldu dira. Horrez gain, AEBetako presidenteak koronabirusari "txinatar birusa" deitzen jarraitzen du, pandemiaren errua beraiei egotziz. Horri erantzunez Txinako zenbait diplomatuk birus hori AEBetako laboratorioetan sortu izana leporatu diote.

Harremanak hobetzeko bidean

Donald Trump pozik agertu da XI Jinpingekin izandako telefono deiaren ostean. "Errespetua" erakutsi dio, eta elkarrekin lanean dabiltzala adierazi du Twitter bidez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.