Hamabost dira jada koronabirusaz kutsatuak Euskal Herrian

  • Hamar kutsatu daude Araban, bi Gipuzkoan, bat Bizkaian eta bi Nafarroan, lehen kutsatuarekin harremanetan egondako pertsona bat. Nafarroako lehen kutsatu hori ospitalean larri badago ere, gainontzekoak etxean daude isolamenduan.


2020ko martxoaren 02an - 09:41
Nekane Murga Osakidetzako Osasun Publikoko Programen koordinatzailea koronabirusaz babesteko plana azaltzen.

Martxoaren 3ko gauean, 22:30ean, mundu osoan kutsatutakoen kopurua 92.284 kasuetara iritsia zen pandemia bilakatzeko arriskua duen izurriteak. Munduko 60 herrialde baino gehiagotan zehar zabaldu da, eta 3.085 hildako utzi ditu. Euskal Herrira ere heldu da; kutsatu gehienak beste herrialderen baten egonda edo bertako norbaitekin harremana izan dutelako kutsatu dira. Hala ere, Gipuzkoako kutsatu baten jatorria aurkitu nahian dabiltza oraindik.

EAEko agintariek astelehenean zehar Covid-19 birusa hesitzeko neurri gehiago iragarri dituzte. Osakidetzak zenbait ospitaletako kafetegiak itxi ditu, horietan babestutako gaixoak bisitatzeko mugak zorroztu (gaixo bakoitzeko bisitari bat, hau sarreran kontrolatzea...) eta EAEn burutzekoak ziren zenbait biltzar zientifiko ere bertan behera utzi ditu.

Txina, gaixotasunaren sorlekua izanik, kutsatu gehien dituen herrialdea da: 80.000 inguru daude bertan. Bere mugetatik kanpo 7.700etik gora daude, baina Imperial College London unibertsitateko gaixotasun infekziosoetako adituek munduan daude koronabirusaren kasuen bi heren detektatu gabe daudela onetsi dute. Hau da, eritasuna hedatzeko bide berri asko sor daitezkeela.

Koronabirusak kutsatuak, hilak eta kutsatu ostean sendatuak 2020ko martxoaren 2ko 22:23etan. (Irudia: Johns Hopkins institutua)

Kasuek gora egin dute izugarri Txinako mugetatik kanpora, otsailaren 29an inoizko gorakadarik handiena izanez. Momentuz, Txinatik kanpo kutsatu gehien dituzten herrialdeak Hego Korea 3.000 kasu baino gehiagorekin, Japonia 700etik gora eta Italia 850 kasutik gorarekin izan dira. Iraneko kasua aipagarria da, datuen arteko kontraesanak egon baitira. Hildakoen zifra ofiziala 34koa da, baina herrialdeko osasun sistemak 210 hildakotik gora egon direla baieztatu du. Persiako golkoan kutsatuak baieztatu dituen herrialde bakarra da, eta hildako gehien dituen herrialdeen artean dago.

Amerikara ere heldu da. Iparraldean aurkitu dira kasu gehien, Estatu Batuetan eta Kanadan. Hego Amerikako lehenengo kasua Brasilen azaldu da, 61 urteko gizonezko bat izan da lehen kutsatua, Italiatik heldu berria. Ekuadorrera ere hedatu da, lehen positiboa baieztatu berri dute. Hala ere, Hego eta Erdialdeko Amerikan mehatxu nagusia dengea da, historiako izurriterik larriena bizitzen ari baitira orain.

Pandemia posible bat

Munduko Osasun Erakundeko zuzendari Tedros Adhanom Ghebreyresusek izurritea pandemia bilakatzeko arriskuan dagoela adierazi dio BBCri. Hala ere, adituek argitu nahi izan dute pandemia bilakatzeak esan nahi duela hedapen handia izan duela, ez duela zerikusirik hilkortasun tasa handiekin.

Hala ere, mundu mailan izua zabaldu da, eta koronabirusak eragin handia izan du ez soilik jendearen osasunean, baita herrialdeetako ekonomian ere. Espainiako Estatuaren kasuan, Ibex 35ak 2011tik izan duen atzerapenik handiena izan du aurreko astean. Asiako burtsek ere joan diren bi urteetako egoerarik baxuena izan du, eta AEBetako Wall Streetek ere %4 baino gehiagoko atzeraldia jasan du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude