Historiako denge izurriterik larriena Amerikan

  • 1.538 hil eta hiru milioi baino lagun gehiago kutsatu ditu denge gaitzak Hego eta Erdialdeko Amerikan 2019an. Urte berriarekin batera kopurua hazi baino ez da egin, lehenengo bi hilabeteetan: 125.000 pertsona kutsatu dira.

Dengea kutsatu dezaketen eltxoak hiltzeko fumigazio kanpaina.

2020ko otsailaren 28an - 11:02
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Osasunaren Erakunde Panamerikarrak (Organización Panamericana de Salud, OPS) inoizko denge izurriterik larriena dela adierazi du. 2020ko 125.000 kasuak Bolivia, Mexiko, Honduras eta Paraguain –presidentea eta haren emaztea ere kutsatu dira– izan dira.

Dengea eltxoen hozkaren bidez transmititzen da, eta aurre egiteko era bakarra eltxoen bizitokiak gutxitzea da. Ur geldoetan bizi dira, batez ere dengearen hedatzen duten intsektuak. Ur horiek garbi mantentzea da helburuetako bat.

Munduan barreiatzen ari den koronabirusa ez da ia heldu Hego eta Erdialdeko Amerikara; Brasilen agertu da kasu bakarra momentuz. Argentinako Osasun ministro Ginés González Garcíak France24-ri egindako adierazpenetan azaldu duenez, herrialdeko ardura nagusia dengea da, ez koronabirusa. 2.811 pertsona kutsatu dira 2020ko urtarrilean Argentinan.


Irakurri gehiago: Osasuna Gizartea Amerika Nazioartea
Osasuna kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.