Hamabost urtetik gorako leitzar guztiek PCR proba egin beharko dute

  • Pertsonen mugikortasuna murrizteko neurriak ez hartzea erabaki badute ere, taberna eta jatetxe, haurren jolas-toki eta leku publikoetako edukiera jeistea erabaki dute Leitzan, baita 2.500 lagun ingururi PCR proba egitea ere.

Leitza. Argazkia: Wikimedia Commons

2020ko irailaren 4an - 09:21
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Nafarroako Osasun Departamentuak, Leitzako Udalarekin adostuta, bertako hamabost urtetik gorako bizilagun guztiei PCR probak egitea erabaki du astebururako, 2.500 pertsona ingururi, alegia.

Udalak jakinarazi duenez, COVID-19 kasuek gorakada nabarmena izan dute herrian, adin eta ezaugarri askotariko bizilagunen artean. Hori dela eta, Foru Agindu bat onartu du Gobernuak, neurri zorrotzagoak ezartze aldera.

Agindua larunbatean bertan argitaratuko dute Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta pertsonen mugikortasunarekin lotutako neurririk hartuko ez dutela badiote ere, taberna, jatetxe, haurren jolas-toki eta leku publikoetako edukiera murriztuko dute.

Hori ez ezik, elkarte gastronomikoak itxiko dituzte, eta lagun edo familiarteko hitzorduetan jende gutxiago bildu ahal izango da. Neurri horiek hamabost egunetarako izango dira, baina denbora tarte horretan “aldaketak” egon daitezkeela azaldu dute, unean uneko osasun egoeraren arabera.

Abuztuaren 22az geroztik, 35 COVID-19 kasu atzeman dituzte Leitzan, hiru fokutan banatuta. Ostegun honetan izan dute horietako baten berri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
2022ko otsailaren 16
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eguneraketa berriak daude