Jaurlaritza Osakidetza desegiten eta osasun sistema pribatua indartzen ari dela salatu dute milaka lagunek

  • Igande eguerdian milaka lagun atera dira Donostia, Bilbo eta Gasteizko kaleetara gehiengo sindikalak deituta, kalitatezko osasun publikoaren alde eta Lehen Arreta jasaten ari den kolapsoaren aurka. Oso gogor mintzatu dira Iñigo Urkullu buru duen Jaurlaritza osasun publikoaren inguruan hartzen ari den neurriez, eta salatu dute erabaki politikoen atzean osasun publikoa desegin eta osasun sistema pribatua indartzeko nahia ikusten dutela.

     


2022ko urtarrilaren 24an - 07:04
Azken eguneraketa: 08:32
Dozenaka milaka lagun atera dira kalera Bilbo, Gasteiz eta Donostian. (Argazkia: LAB)

Osakidetzako lehen arreta kolapsatzen ari da, osasun sistema publikoa "desmantelatzen" ari dira, eta egoera hori ez da kasualitatea, aldi berean seguru pribatuen kontratazioa marka guztiak hausten ari baita. Horra laburtuta ELA, LAB, CCOO, UGT eta Satse sindikatuek egoeraz egiten duten irakurketa. "Erabaki politikoak dira, bestela ez da ulertzen kutsatze kopuruak maximoetan daudenean ordutegiak murriztea, bajak edo oporrak ez ordezkatzea eta bestelako neurri gehiago".

“Nik bai sinisten dut osasun publikoan. Baldintza duinen alde" pankartaren atzetik, milaka lagunek Bilbo, Donostia eta Gasteiz hirien erdiguneak zeharkatu dituzte egoerarekin haserre. Aurreko asteotan egindako mobilizazioen ildoan kokatu dituzte asteburukoak eta Gotzone Sagardui buru den departamentuak neurririk hartzen ez badu, greba orokorra deitzea planteatzen ari direla jakinarazi dute sindikatuek.

Sindikatuen deialdiarekin bat egin dute EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta Ezker Anitza alderdi politikoek.

"Pandemia aitzakia bihurtu da Osakidetzak murrizketak aplikatu eta pazienteak osasun publikora iristea zailtzeko. Horrekin guztiarekin batera, plangintzarik eza, errefortzu eta inbertsiorik eza eta pandemiaren kudeaketak eragindako lan kargaren igoera esponentziala direla eta, lehen arreta soken kontra jarri du. Lehen arreta eraisteko programatutako estrategiak aurrera jarraitzen du, eta Osakidetzak COVID-19a erabiltzen jarraitzen du egiturazko defizita estaltzeko", salatu du LABek adibidez.

Pandemia hasi zenetik bi urte igaro diren honetan, seigarren olatuan, antolakuntza eta plangintzarik gabe daudela salatu dute, baita mahai gainean jarri zenbait datu: Osakidetzak 4.000 profesionali ez zien kontratua berritu; egoiliarrei doan lan egiteko eskatzen ari dira; lantaldearen behin-behinekotasun-tasa % 60koa da; txertaketa- eta miaketa-taldeak desegin izana; bajak, oporrak eta bestelako absentziak ez ordezkatzea; kutsatzeak gora izanik, lehen arretako zentroen ordutegiak murriztea erabaki izana. "Egoera kezkagarria izan arren, Eusko Jaurlaritzak ez du urratsik egin aipatutako arazo larriak konpontzeko".

Aldarrikatu dute Osakidetzaren aurrekontua handitzeko eta Europako Batasuneko batez bestekoa deb BPGren %7-ra irits dadin. Horren %25 lehen arretara bideratu behar dela eskatu dute, eta plantillak berehala indartu behar direla. Gaur egun aldi baterako kontratuekin ari diren milaka langile finko gisa hartu behar direla esan dute, gehiegizko aldi baterako kontratazioarekin amaitzeko eta lan-kargak arrazionalizatzeko. Absentzia guztiak ordezkatzea premiazkoa dela gogoratu dute, eta azken batean, osasun publikoa eta, bereziki, lehen arreta lehenestera eta indartzera bideratutako estrategia bat behar dela eskatu dute, "hamarkada bat baino gehiago daramatzan desegite programatuarekin alderatuta".

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude