Txertoa hartu edo ez, COVID-19a pasatu berri duenak ez du berrogeialdirik egin beharrik EAEn

  • Osakidetzaren azken protokoloak dio positibo baten kontaktu estua izanagatik COVID-19a azken 180 egunetan pasatu duenak, txertatuta egon edo ez, ez duela etxean berrogeialdirik egin beharrik, baldin eta ez badauka sintomarik.


2022ko urtarrilaren 18an - 06:40
Azken eguneraketa: 08:23

Osakidetzaren azken Zaintza epidemiologikoaren protokoloa, oraingoz, urtarrilaren 7koa da. Kontaktu estuei buruzko jarraibideak 10. orrian ematen ditu, eta arau orokorrean txertoa hartu dutenak eta ez dutenak bereizi egiten baditu ere, ondoren, "gogoeta bereziak" atalean, adierazten du azken 180 egunetan gaitza pasatu duten pertsonek, sintomarik ez badute, eta txertoa hartu izan edo ez, ez dutela berrogeialdirik egin beharko.

Arau orokorra txertatutakoak eta gabeak bereiztea da

Testean positibo eman duten kontaktu estuetan bereizi egiten dira txertoa hartu dutenak eta ez dutenak: txertoa hartu dutenek ez dute etxean egon behar, ezta testa egin eta negatibo direla frogatu artean ere. Aldiz, txertoa hartu ez dutenak etxean geratu behar dira zazpi egunez, baita testean negatibo ematen badute ere. Halaxe dio, hitzez hitz: "Txertaketa-jarraibide osoa duten baieztatutako kasuen kontaktu estuak berrogeialditik salbuetsita daude, baina azken kontaktuaren ondorengo 10 egunetan babes-neurriak zorroztu beharko dituzte (maskara uneoro erabili, kontaktu sozialen kopurua mugatu, pertsona zaurgarriekin kontakturik ez eduki...). Sintomarik ez duten txertatu gabeko kontaktu estuek 7 eguneko berrogeialdia egingo dute, baldin eta aldi horretan sintomarik garatzen ez badute. Berrogeialdia amaitu eta hurrengo 3 egunetan, babes-neurriak zorroztu beharko dituzte (maskara erabili, kontaktu sozialen kopurua mugatu, pertsona

zaurgarriekin kontakturik ez eduki...)".

Salbuespena dira gaitza azken 180 egunetan pasatu duten sintomarik gabeak

Txertorik ez hartu arren azken 180 egunetan COVID-19 pasatu dutenek ez dute berrogeialdirik egin beharko, baldin eta sintomarik ez badute. Halaxe dio protokoloak hitzez hitz, hamargarren orrian, "Kontaktuen maneiatzearen inguruko gogoeta bereziak" atalean: "Aurreko 180 egunetan PDIAk baieztatutako SARS-CoV-2 infekzioa izan duten eta kontaktu estuak diren sintomarik gabeko pertsonak berrogeialdia egitetik salbuetsita egongo dira, txertaketa egoera edozein izanda ere".

Hauen artean gaitza aspaldien pasatu zutenei (90-180 egun lehenago pasa zutenei) testak egingo zaizkie positiboarekin kontaktua izan eta 3-5 egunera. Eta babes neurriak zorroztu beharko dituzte: gizarte-interakzioetan maskara erabiltzea, ekitaldi jendetsuetara ez joatea eta sintoma bateragarriak somatzen hasten diren zaintzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 shockean adi
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


2022-03-29 | ARGIA
COVID-19aren aurkako pilulak iritsi dira Hego Euskal Herrira

Hego Euskal Herrira pilulaz betetako 722 kaxatxo iritsi dira, COVID-19a larri pasatzeko arrisku handiko gaixoentzat zuzenduta. Europar Patasunak COVID-19arentzako ahotik hartzeko gomendatu duen lehen pilula antibirikoa da Pfizerren Paxlovid eta Espainiako Gobernuak 253 milioi... [+]


2022-03-15 | ARGIA
Indarkeria matxista pandemian: erailketa gutxiago eta suizidio gehiago

Pandemiaren eragina indarkeria matxistan azterketa kaleratu berri du Espainiako Gobernuak. Bertan ondorioztatu dute eraildako emakume kopurua gutxitu egin dela, hauek kontrolatuta eduki dituzten denbora gehitu izanaren ondorioz. Baina emakumeen suizidioak gizonenak baino gehiago... [+]


2022-02-22 | ARGIA
Hipra txerto katalana merkaturatzear denean, patenteak kentzeko eskatu dute hogei erakundek

Merkatura ateratzear den Hipra txertoari patenteak kendu diezazkiola eskatu diote hogei erakundek Espainiako Gobernuari. Izan ere, Kataluniako multinazional honek COVID-19aren aurkako txertoa egiteko entsegu klinikoetarako diru publikotik gutxienez 15 milioi euro jaso ditu.


2022-02-20 | Estitxu Eizagirre
Eneritz Zubiaurre, COVID-19aren aurkako txertoak kaltetua
"Txertoa hartu nuenetik ia urtebetera, oraindik ez naiz gai bizitza normala egiteko"

Eneritz Zubiaurre irakaslea da, eta lan eremu horretan egin zen gizarteko lehenengotako txerto deiari erantzunez, ziztada hartu zuen 2021eko martxoaren 14an. Astra Zeneca egokitu zitzaion. “Inork, ezta txertoa jarri zidan erizainak ere ez zidan ohartarazi izan nitzakeen... [+]


Eguneraketa berriak daude