Zientzia politika publiko bihurtzen den modua kalkulu politiko eta ekonomikoek gidatzen dute, baita politikariek, alderdiek eta aholkulariek dituzten konpromiso moral eta ideologikoek ere”. Hala zioen Jana Bacevic soziologoak 2020ko apirilean The Guardian-en.
Denok ikusi ahal izan dugu zertan dautzan konpromiso moral eta ideologiko horiek: desgastea ze administraziok edo gobernuk pairatu; oposizioa neutralizatzen ahalegindu; zerbait egiten ari delako plantak egin... Hitz bitan, jesarlekua zaindu, “zientzia” berba ahoan barra-barra ibilita ere.
Beldurra izan zen hasieran, gaixotasunari eta kudeatzen ez genekien egoera ezezagunari. Nekeak jarraitu zion gero. Azkenik, haserrea hasi da zabaltzen, euren betebeharretan huts egiten jarraitzeko asmo tinkoa erakutsi diguten agintariekiko haserrea.
"Ditxosozko pasea zirrikitu eta bidezidorra baino ez da trataera medikoetan azken hitza pazienteak daukala dioen legea urratzeko. Aurrekari benetan arriskutsua"
Aztikerren COVID-19aren kontrako neurriak. EAEko herritarren iritziak eta pertzepzioak inkesta irakur dezala kontseilariak “teklak” aurkitzeko. Seguruenik ez zuten espero herritarrok zientzialariei adiago egotea euren berritsukeriari baino. Zeren eta euren ardura nagusia, zentzu-izpi ñimiño bat duen edonork esango liekeen bezala, osasun arazo baten aurrean, osasun sistema sendotzea baita.
Hainbesteko kezka daukate gure osasunarekin, ezen lehenbiziko neurria arretarik ez ematea izan baitzen. House doktorearen estilora “izorra zaitezte, gaixotxook” esatea falta izan zuen Sagarduik. Honen ostean, neurri murriztaile eta amorragarri gehiago. Euren inkonpetentzia estaltzeko ahalegin traketsa, baina beste kolpe bat gure osasun mentalean. Aurten inoizko suizidio tasarik handiena izan da Estatuan, baina ba al zenekiten hazkunderik handiena EAEn izan dela? Urkulluk bai.
Eta utzidazue pare bat berba esaten COVID paseaz. Txertoen kontrako lagun batzuk badauzkat. Luze eztabaidatu izan dugu. Ez gara sekula ados jarriko eta jakin badakigu. Baina benetan oker daudela uste arren, behartzea eta xantaia ez direla bidea askoz sakonago nago sinistuta. Eta are garrantzitsuagoa, ditxosozko pasea zirrikitu eta bidezidorra baino ez da trataera medikoetan azken hitza pazienteak daukala dioen legea urratzeko. Aurrekari benetan arriskutsua.
Omikron aldaera Gabonetako opari moduan ikus genezakeen, immunitatea areagotzeko bitarteko moduan, urtero harrapatzen ditugun beste koronabirusen antzeko bihurtzeko pausoa. Infekzio tasa itzelezkoa da, bai, baina gehienetan koadro oso leunekin. Areago txertoa edo botika prebentibo hori hartuta bagaude. Eta egon bagaude, xantaiarik gabe.
Honek guztiak ez du esan nahi tentuz ibili behar ez garenik, neurri eraginkorrekin, ahal dela. Baina batez ere adierazten du agintariek euren lana bete behar dutela. Zer uste zuten esaten ari zirela talde immunitateaz hitz egitean edo gaitzarekin batera bizitzen ikasi behar genuela ziotenean? Bide horretan inor ez zela gaixotuko?
Triunfalismoa ez da komenigarria, baina errealitatea ezkutatzeak eta herritarrak beldurtzen ahalegintzeak itzelezko kutsapen datuekin, aurreko egoeran bageunde eta ondorioak berdinak balira bezala, helburu politiko ondo ilunei erantzuten diela pentsarazi diezaioke edonori. Edo, bestela eta besterik gabe, agintekerian eroso daudela.
BMJ aldizkari medikoan argitaratutako Pandemiaren amaiera ez dute telebistatik emango artikuluan diotenez, pandemiaren bukaera ez dute adierazleek jakinaraziko, ez baikara sekula zerora helduko. Bizi soziala berriro hasten denean jakingo dugu amaieraz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]