Hainbat kartzelatan COVID-19 gogor sartu dela salatu du Sarek

  • Picassent, Brieva eta Estremerako kartzeletan, adibidez, birusa gogor sartu dela adierazi du. Euskal preso ugari daude horietan. Espainiako Gobernuak entzungor egin badu ere, beste behin eskatu dute ateratzeko adin handiko presoak, gaixotasun larriak dituztenak edo kondenaren zati handi bat beteta dutenak.


2020ko apirilaren 19an - 12:11
Euskal preso politikoen eskubideen aldeko manifestazioa 2020ko urtarrilean Bilbon (argazkia: Dani Blanco).
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sarek azpimarratu du aste hauetan Europako zenbait erakundek gobernuei eta estatuei gomendioak eman dizkietela hainbat ezaugarri dituzten presoak espetxetik atera eta etxean konfinamenduan egon daitezen. Ez Nazio Batuen Erakundeari ezta Europako Kontseiluari ere ez diola jaramonik egin Espainiako Gobernuak salatu du Sarek. Erresuma Batura eta Kataluniara ere ez dutela begiratu diote, herrialde horietan preso asko aske uzteko erabakia hartu arren.

Gaur egun presoak mundutik erabat isolatuta daudela dio Sarek, komunikazio arruntik eta berezirik gabe. Euskal presoak berriz, okerrago daudela uste dute, ez baitaukate senideekin bideo-deien bidez komunikatzeko aukerarik eta hala barrukoen eta kanpokoen osasun egoeraren inguruko kezka areagotzen da.

Motxilaren umeak ekarri ditu gogora Sarek. Kilometrotara dauden gurasoak bisitatzera joateko sakrifizioa egiten ez badute ere, aurrez aurreko komunikaziorik gabe eta bideo-konferentziarik gabe daude. Sareren ustez, alferrikako krudelkeria da eta konfinamendu bikoitza bizi dute bi aldeek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!