Israelgo armadak Global Sumud Flotillako ontziak asaltoz hartu ditu

Zuzeneko jarraipena
  • Flotilla gelditu du Israelgo armadak, Gazara iritsi aurretik. Ontziak Israelek "arrisku eremu" gisa izendatu duen lekuan dira asteazken goizetik. Iluntzean, 20:30ak pasatxoan heldu dira ontzi militar israeldarrak lehen abordaiak egitera. Flotillako ontzietan zihoazen lau euskaldunak atxilotu ditu Israelgo armadak. Protestak deitu dituzte Euskal Herrian ostegun arratsalderako.


2025eko urriaren 02an - 11:00
Azken eguneraketa: 13:30
Gakoak
Palestina: "Israelek ez du Palestinaren uren gaineko autoritaterik ez subiranotasunik"

Palestinako Kanpo Ministerioak Israelgo erasoa gaitzetsi du eta gogorarazi du ez duela eskumenik Palestinako uren gainean: "Palestinako Estatuak berresten du Israelek ez duela Palestinako uren gaineko subiranotasunik, Israel Palestinan egiten ari den okupazioa legez kontrakotzat jo baitu Nazioarteko Justizia Auzitegiak". Ontzietan zihoazen kideen egoerarengatik "ardura" adierazi du Palestinak, eta gogorarazi du flotilla ekimen "baketsu eta zibila" dela, Israel Gazako Zerrendan ezartzen ari den blokeo "anker eta ilegalarekin" amaitzeko. 

Bi ontzik Gazara bidean jarraitzen dute

44 ontziko flotillatik, lau oraindik bere bidean ari dira, zuzeneko seinaleak erakutsi duenez. Marinette, Mikeno, Shireen eta el Summertime Jong dira ontziak, baina azken bi horiek babes legala eskaintzen duten ontziak dira, eta, beraz, Gazarako bidea utzi dute. Gazako portutik hurbilen Mikeno ontzia dago, jada Palestinako uretan sartuta: portutik 7 itsas milara zegoela, ordea, bere GPS seinalea galdu da. Gainontzeko 40 ontziak edo asaltatuta edo "ustez asaltatuta" daude.

Ikamak bat egin du osteguneko mobilizazioekin eta ostiralean elkarretaratzeak egingo ditu

Ikama ikasle antolakundeak bat egin du ostegun honetan Gazarako Mugimendu Globalak gaur arratsalderako deitu dituen mobilizazioekin, baita EHUn eta NUPen egingo direnekin ere. 

Gainera, urriaren 3an, ostiralarekin, mobilizaziora deitu ditu ikasleak eta ikastetxeetan elkarretaratzeak egingo ditu Genozidioa Gelditu! lelopean: "Euskal Herriko ikasleoi kalera ateratzea dagokigu", azaldu dute.

Flotillako ontzietan zihoazen lau euskaldunak atxilotu ditu Israelgo armadak

Flotillako euskal ordezkaritzaren prentsa lantaldeko Ana Casconek ARGIAri baieztatu dio informazioa. Lau euskal herritar abiatu ziren Bartzelonatik Gazara bidean Global Sumud Flotilla nazioarteko ekimenean: Itziar, Jotas, Karim eta Mikelon (euren abizenak ez ematea erabaki dute).

Itziar eta Jotas izan dira soldadu sionistek atxilotu dituzten lehenak, biak Sirius-Haifa ontzian ziren. Asteazkeneko 19:30ean bidali zion Itziarrek audio bat ARGIAri, militarrek ontziak inguratzen ari zirela eta atxiloketa edozein unetan gerta zitekeela ohartarazteko.

Mikelon eta Karimen ontziek gehiago gerturatu ahal izan dute Gazara, baina gelditu egin dituzte asteazkenean bertan ere. Casconek azaldu duenez, Mikelonek mezua bidali zien Inana ontzitik, atxiloketa gertatzear zela abisua emanez, eta pixka bat geroago berbera egin zuen Karimek Meteque ontzitik. Ordutik kontaktua galdu dute biekin.

Nazioarteko prentsaren irakurketa flotillaren aurkako erasoaren ostean

Mediterraneo inguruko komunikabideetan gertakariak presentzia handia du. Aldiz, Alemanian isiltasun handia dago, eta Erresuma Batuan nahiko atzean ematen dute notizia.

Gorka Peñagarikanoren errepasoa nazioarteko prentsari.

 

Flotillako 44 ontzietatik 19 gelditu ditu Israelgo armadak, beste 25ek Gazara bidean jarraitzen dute

Antolakuntza egiten ari den zuzeneko jarraipenaren arabera, Euskal Herrian 7:00ak direla Global Sumud Flotilla osatzen duten 44 ontzietatik hemeretzi gelditu ditu estatu sionistak, eta beste 25ek nabigatzen jarraitzen dute.

Nazioarteko uretan Israelek atzemandako ontziak “gutxienez” hamahiru zirenean, Al Jazeerak antolakuntzako iturriak aipatuta argitaratu duenez, 37 herrialdetako 200dik gora ekintzaile zeuden atxilotuta. Flotillako bozeramaile Saif Abukeshek-ek adierazi du gainontzekoek “Gazara heltzeko borrokan” jarraitzen dutela.

 

BDS mugimenduak "estatu, enpresa eta erakunde konplizeen aurka" ekintzak areagotzera deitu du

Nazioarteko BDS mugimenduak, flotillaren bahiketa ikusita, “ekintza baketsu disruptiboak” areagotzeko deia zabaldu du. “Estatu, korporazio eta erakunde konplizeen aurkako” ekintza baketsuak egitera deitu du, “inpunitate osoarekin” amaitzeko.

Gobernuek Israel burutzen ari den genozidioarekin duten konplizitatea eten behar dutela azpimarratu du BDSk, eta gogorarazi du isunak direla genozidioa geldiarazteko eta apartheid erregimena ahultzeko era bakarra. Gobernuek Israelekin duten akordio oro moztu behar dutela gehitu du, “enbargo militar eta energetiko batetik hasita, zentzuzkoa denez”.

Israelek genozidioagatik “ordaindu” behar duela azpimarratu du: “Gazako palestinarrak gosez hiltzen jarraitzen duen egun bakoitzak are beharrezkoago bihurtzen du konplizitatearekin apurtzea eta isunak eskatzea”.

Albanese: “Mendebaldeko gobernuek lotsatu beharko lukete, beren gelditasun konplizeagatik”

Flotilla asaltoz hartu dutela jakin bezain pronto, nazioartean erreakzioak areagotu dira. Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEko errelatoreak erasoa gaitzetsi du, eta Mendebaldeko gobernuei beren erantzukizuna aurpegiratu die. “Israelen legez kontrako blokeoa apurtzen beren bizitzak arriskuan jarri dituztenak atxilotzen dituzten bitartean, nire burua Gazako jendearengana doa, heriotza esparruetan harrapatuta daudenengana. Mendebaldeko gobernuek lotsatu beharko lukete, beren gelditasun konplizeagatik”.

Euskal Herrira etorrita, EH Bilduk elkartasuna adierazi die bahitutako ekintzaileei eta Palestina babestu eta Israel isolatzeko deia egin du. Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak ere gaitzetsi du erasoa, eta Europar Batasunari eskatu dio Israelekin harremanak moztu ditzala.

Flotillak Gazara bidean jarraitzen du: "Bat gelditzen badute, besteok aurrera jarraitzen dugu"

Flotillan doan ekintzaile espainiar batek Espainiako Telebista publikoan jakinarazi duenez, ontzidiak aurrera jarraitzen du Gazara bidean, bost korapiloko abiaduran. 110 kilometro inguru falta zaizkie helburura heltzeko. Kide honek azaldu duenez, "bat gelditzen badute, besteok aurrera jarraitzen dugu. Finkatutako helburuaren bila goaz".

Israeldarrek ontzi bat propio kolpatu dutela eta beste zenbaiten aurka ur kainoiak erabiltzen ari direla salatu dute

Ekintzaileek salatu dute Israelgo armadak Global Sumud Flotillaren aurkako erasoan areagotu egin duela bortizkeria maila. Sare sozialetan zabaldu dutenez, Florida izeneko ontzia propio kolpatu dute eta Yolara, la Meteque eta beste zenbait ontziren aurka ur kainoi indartsuak erabili dituzte. Horrenbestez, desarmatutako misio humanitario baten aurka legez kanpoko ekintzak egitea egotzi diote Israeli.

Bidaiari guztiak onik daudela jakinarazi dute antolakuntzatik.

 

Kolonbiako Gobernuak Israelekin duen merkataritza akordioa bertan behera utzi du, eta ordezkari diplomatikoak kanporatu

Kolonbiako presidente Gustavo Petrok asteazken arratsaldean jakinarazi du Israelekin duen merkataritza akordioa bertan behera utzi duela, eta estatu sionistak Kolonbian duen delegazio diplomatiko osoa kaleratuko duela. Erabakia Israelgo armadak flotillan zeuden Kolonbiako bi emakume atxilotu dituela jakin ostean hartu du. Netanyahuri nazioarteko beste krimen internazional bat egitea leporatu dio, eta honela defendatu du hartutako erabakia: “Merkataritza ez da bizitza baino garrantzitsuagoa”. 

Ez da lehen aldia Petrok Gazako genozidioaren aurka hitz egin duena. 2024ko maiatzaren 1ean Israelekin harreman diplomatikoak bertan behera utzi zituela jakinarazi zuen; pasa den asteko NBEko bileran, Gazako genozidioa salatu zuen. Azken horren ondorioz, Donald Trump AEBetako presidenteak bisa kendu zion.

Israelgo Armadak 51 pertsona hil ditu Gazan azken 24 orduetan

Gazako Osasun Ministerioak emandako datuen arabera, Israelgo armadak 51 pertsona hil ditu azken 24 orduetan. Kopuru horretan ez daude jasoak gosez eta gaixotasunen ondorioz hildakoak. Hildakoen artean, laguntza umanitarioa jasotzera joandako lau pertsona daudela zehaztu dute.

Gurutze Gorriaren Nazioarteko Batzarrak jakinarazi du behin behinean operazio guztiak geldiarazi behar izan dituela Gaza hirian, eta bortxaren areagotzeagatik bere langileak berkokatu behar izan dituela. 

Atxilotutakoak ostiraletik aurrera deportatuko dituzte, Israelek baieztatu duenez

Yom Kippur jai judua pasatu eta gero –ostegunean amaitzen da– flotillako atxilotuak deportatu egingo dituzte, Danny Danon NBEko Israelgo enbaxadoreak esan duenez. “Ez dugu baimenduko ezein egoera arriskutsu gertatzea gerra eremu batean, gure subiranotasuna zalantza jarri dezakeenik. Israelgo lurraldean legez kontra sartzen ahalegindu diren horiek Yom Kippur pasatu eta berehala deportatuko ditugu”.

Danonek gehitu du flotillak ez duela laguntzea helburu, “probokazioa” baino: “Israelek behin baino gehiagotan eskaini du Gazara laguntza era baketsuan sartzea, baina flotillak ez du interesik izan”.

EGUNERAKETA | Sei dira gutxienez Israelgo Armadak atzemandako ontziak

Israelgo hedabideen arabera, sei dira oraingoz atzemandako ontziak. Hauek dira ontziak: Deir Yassin/Mali, Huga, Spectre, Adara, Alma eta Sirius.

Israelgo soldaduek asaltoz hartu dituzte ontziak eta bertan doazen ekintzaile ugariak atxilotu. 

Al Jazeerak informatu duenez, normalean, atxilotuek prozesu legal bati egin behar diote aurre, baina Israelen Yom Kippur jaieguna denez, ia dena itxita dago, baita epaitegiak eta espetxeak ere. Horrek linboan uzten du atxilotuen etorkizun hurbila. Turkiako atzerri ministroak flotillaren atzematea "ekintza terrorista" gisa definitu du.

 

Atxilotutakoak Israelgo portu batera bidean daudela baieztatu du Israelgo Kanpo Ministerioak

500 metro inguruko ontzi israeldar bat gerturatu da flotillara, eta bertara eraman dituzte atxilotutako kideak. Israelgo Kanpo Ministerioak baieztatu egin du atxilotutakoak Israelgo portu batera eramango dituztela, X sare sozialean zabaldutako mezuan. Lekualdaketa “era seguruan” egiten ari direla adierazi du. Mezu horretan bertan jakinarazi du Greta Thunberg aktibista atxilotu dutela, eta trufati gehitu: “Greta eta bere lagunak salbu daude”.

Mobilizazioak deitu dituzte ostegunerako flotillaren eta Palestinaren defentsan

Global Summud Flotilla ekimenaren Euskal Herriko ordezkaritzak hainbat mobilizazio antolatu ditu, "flotilla askatzea", Israelekin harremanak haustea eta estatu sionistari armen enbargoa ezartzea aldarrikatzeko.

Goizean EHUn burutuko dituzte mobilizazioak: Gasteizen, 12:30etan eta 18:00etan Letren fakultatearen aurrean; Donostian 11:00etan Carlos Santamarian; Leioan 10:30tan Mikel Laboan. Hego Euskal Herriko hiriburuei dagokienez, manifestazioak 19:00etan izango dira: Gasteizen, Bilbo plazatik hasita; Bilbon, Eusko Jaurlaritzatik; Donostian, Boulevardetik; eta Iruñean, Merindadesetik. Bilbon 13:00etan giza katea ere egingo dute, Gobernu Zibilean.

Gernika Palestina ekimenak bat egin du flotillako deialdiekin eta Palestinarekin Elkartasunak ere bai, eta ordu berean Euskal Herriko udaletxe guztien parean biltzeko deia gehitu du. Urruñan 18:00etan herriko etxearen aurrean biltzera deitu dute. Azkenik, ostegun honetarako ikasle-greba deitua zuen Ikasle Abertzaleak-ek, eta hainbat deialdi daude goizerako.

Protestak abian dira oraintxe bertan munduko hainbat hiritan

Flotillaren atzemateak protestak lehertu ditu asteazken gauean bertan. Jarraian zenbait bideo:

Napolin trena eten dute

Berlin

Bruselan

Istanbulen

Bartzelonan

Atenasen

 

Greta Thunberg aktibista ekologista atxilotu du Israelek

Israelgo armadak zabaldu duen bideoan ikusten denez, Greta Thunberg aktibista ekologista suediarra atxilotu du. Thunberg Alma ontzian zihoan, jada Israelen eskuetan dagoena.

Protestak Italiako hainbat hiritan

Protestak lehertu dira Italiako hainbat hiritan, Israelgo Armadak flotillako ontziak atzeman dituela jakin berritan.

Napoles hirian adibidez, manifestariak tren geltoki nagusian sartu eta trafikoa eten dute, eta Erroman poliziak tren geltokia inguratu du, manifestariak gerturatzen ari zirenean. 

 

Italiako sindikatu nagusiak greba orokorra deitu du ostiralerako

CGIL sindikatuak abisua emana zuen: Israelgo armadak flotillari eraso eginez gero, greba orokorra deituko zuen. Esan eta egin, horretarako deia zabaldu du sindikatuak. Flotillaren abordaiaren berri jakin bezain laster, protestak ugaritu dira Italiako zenbait hiritan: Erromako kaleetako irudi jendetsuak zabaldu dira dagoeneko.

Matteo Salvini Azpiegitura eta Garraio Ministroak grebaren aurkako iritzia eman du sare sozialetan: “Ez dugu baimenduko CGILek eta ezker muturreko militanteek Italiara kaosa ekartzea. Ez dugu inolako greba orokorrik onartzen”.

"Abordaia" salatu du Global Sumud Flotillak

Kamerak zerbitzurik gabe daudela diote, lineak moztu dizkiotelako, eta militarrak ontzietara sartu direla salatu dute. 

ARGIAk harremana galdu du ontzidian doan Itziar euskal herritarrarekin. Dagoeneko atzemandako Sirius-Haifa ontzian doa.

Gutxienez hiru ontzi atzeman dituzte dagoeneko

'Alma', 'Sirius' eta 'Adara' ontziak dira, hainbat hedabidek esan dutenez. 

Ontzi batzuk atzeman eta kideak identifikatzen ari da Israelgo armada

Mezu labur bidez jakinarazi dute lehen ontziak atzematen hasi dela Israelgo armada. 

Espainiako irrati-telebistak zuzeneko konexioa zabaldu du flotillan doan kide batekin. Esan du 20 metro baino luzeagoko itsasontziak dauzkatela inguruan, baita ontzi arinak ere, txalupak; uste dute azken horietara pasaraziko dituztela eta atxilo eraman. Itsutzeko moduko fokuak jaurti dituztela esan du ontzidiko kideak. Besoak altxatzeko esan diete, argi uzteko ez doazela armaturik, eta uste duenez, argazkiak egin eta pertsonak identifikatzen ere ari dira.

Laguntza erretiratu ondoren, Espainiak Israeli esan dio flotilla ez dela "arrikustsua"

El País egunkarian irakur daitekeenez, Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sánchezek "konfiantza" du Israelgo Gobernuarengan. Era berean, hitzeman du "babes diplomatikoa" emango dietela ontzidian doazen espainiartasuna dutenei.

Defentsa ministroak astearte goizean jakinarazi duenez, Espainiako armadaren Furor ontzia, ustez Global Sumud ontzidia babestera joan dena, "ez da arrisku eremuan sartuko", baina "limiteraino" joango da. Margarita Robles ministroaren esanetan, "une honetan balantzan ipini behar dira ardura eta segurtasuna". 

"Norabidez aldatzeko" ohartarazpena irrati bidez

Armada sionistak ontzidi humanitarioari ohartarazpena bidali dio irrati bidez. Alma itsasontzikoek erantzun diote ez dutela itzulia emango, helburu humanitarioak dituztelako. 

Zenbait drone inguruan dituzte hegan.

Hainbat itsasontzi israeldar, sei miliara

19:30ak aurretik, ontzidi humanitarioaren antolakuntzak jakinarazi du hogei itsasontzi baino gehiago gerturatzen ari zaizkiela paretik. 20:00ak aldera eguneratu dute informazioa: ez dakite zenbat ontzi diren, eta sei itsas milia ingurura daude.

Global Sumud-ek jakinarazpena bidali bezain pronto, flotillan doan Itziar euskal herritarrak ARGIAri jakinarazi dio ontzidiko denak "lasai eta ondo" daudela, eta Gazara heltzeko konpromisoari tinko eusten diotela. Era berean, Israelen jarrera salatu du, Gazan egiten ari den genozidioa, eta ontziditik deia luzatu du azken egunotan luzatu diren greba deialdiekin bat egitera, eta oro har, Palestinaren alde mobilizatzera.

Itziar, ontzidian doan euskal herritar bat: “Israelgo komunikabideetan diote gaur atxilotuko gaituztela, eta hemen gauden 500 pertsonak buke militar erraldoi batean sartu”

Goizeko 2:30ean eta 5:10ean alarma piztu dute Gazara bidean doan Global Sumud Flotillak ontzietan, Israelgo armada hurbiltzen ari zela eta. Asteartetik asteazkenerako gauean "arrisku eremuan" sartu da Global Sumud Flotilla, Gazako kostaldetik hurbil, eta edozein unetan Israelgo armadaren erasoa gertatu daitekeela ohartarazi dute.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarren aurkako genozidioa
2025-10-02 | ARGIA
Flotillako ontzietan zihoazen lau euskaldunak atxilotu ditu Israelgo armadak

Flotillako euskal ordezkaritzaren prentsa lantaldeko Ana Casconek ARGIAri baieztatu dio informazioa. Lau euskal herritar abiatu ziren Bartzelonatik Gazara bidean Global Sumud Flotilla nazioarteko ekimenean: Itziar, Jotas, Karim eta Mikelon (euren abizenak ez ematea erabaki dute).


Nazioarteko prentsaren irakurketa flotillaren aurkako erasoaren ostean

Mediterraneo inguruko komunikabideetan gertakariak presentzia handia du. Aldiz, Alemanian isiltasun handia dago, eta Erresuma Batuan nahiko atzean ematen dute notizia.


2025-10-02 | ARGIA
Mobilizazioak deitu dituzte ostegunerako flotillaren eta Palestinaren defentsan

Arratsaldean herri guztietako udaletxeen aurrean mobilizatzera deitu dute, eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egingo dituzte. EHUn ere antolatu dituzte mobilizazioak.


2025-10-01 | ARGIA
Hainbat itsasontzi israeldar gerturatzen ari zaizkio Global Sumud ontzidiari

19:30ak aurretik, ontzidi humanitarioaren antolakuntzak jakinarazi du, GPSaren arabera, hogei itsasontzi baino gehiago gerturatzen ari zaizkiela pare-paretik. 


Greba orokorra Italian ostiralean, Palestinarekin elkartasunez

Flotillari Israelek eraso eginez gero, greba orokorra antolatzeko prest zeudela adierazia zuen Italiako sindikatu handiena den CGIL-eko buruak, Il Messaggero egunkariak jaso duenez. Asteazken gauean, deialdia jada publiko egin dute: ostiralean greba orokorra.


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Francesca Albanese, NBEko errelatorea: “Israelek flotilla geldiaraziko balu, nazioarteko legea urratuko luke berriro”

Nazioarteko ontzidiak larrialdiko prentsaurrekoa deitu du asteazken goizean, “arrisku eremuan” sartu berritan. Itsasontzietan dauden kideek “intimidazioa” eta “gerra psikologikoa” salatu dituzte Israelen eskutik. Albanese NBEko errelatore... [+]


ZUZENEAN | Jarraitu flotillaren kokapena eta zein ontzi ez duten atzeman

Hilabetetik gora darama itsasoan Gaza helburu duen Global Sumud flotillak. Mundu osoko ekintzaileak doaz dozenaka ontzik osatutako elkartasun ekimenean, Gazako setioa hautsi eta laguntza humanitarioa eraman asmoz. Tartean dira lau euskaldun. Egun gutxi geratzen zaizkie helmugara... [+]


"Israelgo komunikabideetan diote gaur atxilotuko gaituztela, eta hemen gauden 500 pertsonak buke militar erraldoi batean sartu"

Goizeko 2:30ean eta 5:10ean alarma piztu dute Gazara bidean doan Global Sumud Flotillak ontzietan, Israelgo armada hurbiltzen ari zela eta. Asteartetik asteazkenerako gauean "arrisku eremuan" sartu da Global Sumud Flotilla, Gazako kostaldetik hurbil, eta edozein unetan... [+]


Trumpen plana babestuta, Hamas presionatu eta palestinarrak baztertu dituzte Mendebaldeko eta herrialde musulmanetako hainbat gobernuk

PAN, Europar Batasuna, Erresuma Batua, Turkia, Qatar, Egipto, Jordania... denek goraipatu dute AEBen eta Israelen Gazarako plana, eta “bi estatuen irtenbidea” ahalbidetzen duela ziurtatu. Baina, batetik, hogei puntuko planak ez du Palestinako Estatuaren sorrera... [+]


2025-09-30 | Jon Torner Zabala
Hauek dira Trumpek proposatu dituen 20 puntuak Gazarako

Gazako gerra amaitzea helburu, Etxe Zuriak 20 puntuko proposamena aurkeztu du. Besteak beste, Trump bera buru duen batzorde batek ikuskatuko lukeen trantsiziozko gobernua aipatzen da. "Beste kide eta estatuburu batzuek osatuko lukete batzorde hori, Erresuma Batuko lehen... [+]


2025-09-29 | ARGIA
Europako portuetako zamaketariak material militarra Israelera bidaltzea boikotatzeko antolatzen hasi dira

Europako eta AEBetako hainbat sindikatuk bat egin eta aldarria egin dute: “Zamaketariek ez dute gerrarentzat lan egiten”. Irailaren 27an Genovan (Italia) bildu dira Europako portuetatik Israelera eramaten den material militarra gelditzeko metodoak elkarrekin... [+]


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!