Nazioarteko prentsaren irakurketa flotillaren aurkako erasoaren ostean

  • Mediterraneo inguruko komunikabideetan gertakariak presentzia handia du. Aldiz, Alemanian isiltasun handia dago, eta Erresuma Batuan nahiko atzean ematen dute notizia.


2025eko urriaren 02an - 08:00
Azken eguneraketa: 11:35
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Alde handia dago herrialdetik herrialdera. Al Jazeera-k, esaterako, irudi gogor bat dakar lehen lerroan: ontzi bateko aktibistak besoak altxatuta, eta bi militar israeldar arma bat burura zuzentzen. Flotillako eledun Saif Abukeshek-ekin hitz egin dute, eta horrek esan du "ahal den guztia" egingo dutela oraindik atzeman ez dituzten ontziak Gazara heltzeko. Informazio asko ari da biltzen komunikabide arabiarra.

Middle East Eye-n ere fokua ipini dute Abukeshek-ek esan duen horretan, eta mapa bat dakarte goizeko lehen orduan, lehen lerroan, ontzien egungo kokapenarena. Goizeko 9:30ean, bi komunikabide horiek aipatzen ari dira Global Sumud Flotillak zabaldutako informazio hau: espedizioko ontzietako bat Gazako kostaldean da.

Mediterraneoan, presente

Europan, oihartzunik gehientsuenetakoa du Italian. La Repubblica egunkariak, webguneko azalean goi-goian ipini ditu Israelgo armadak ontzidiari eginiko erasoak, bideo ugari, eta alderdi eta kargu nagusien erreakzioak gero. Gaur greba orokorra deitua denez Italian, horri begirako artikulua ere badauka: “Ostegunean Salviniren aurkako eraso orokorra”.

Antzera Corriere della Sera-n. Fokua ipini dute bart gaueko mobilizazioetan, besteak beste, diote Milanen bost mila manifestari baino gehiago elkartu direla asanblada egiteko, Roman beste mordoxka bat, Firenzen, Napolin, Turinen eta Bolonian trenbidea moztu dute... Egunkariko azalean, "abordaia" eta "blokeoa" hitzak erabili dituzte.

Grezian ere ari zaie jarraipena egiten flotillaren atzemateari. To Bhma egunkarian irakur daiteke Greziako Gobernuak ez duela "ganorazko erreakziorik" egin, horregatik ez dutela jaso albistean; eta, aldiz, flotillakoen mezuak ez ezik, nazioarteko hainbat agintariren erreakzioak jaso dituzte: esaterako, Malaysiako lehen ministro Anwar Ibrahimek esan du "onartezina" dela Israelen jarrera. Manifestazioak ere gertatu dira Grezian, tartean Atenasen, eta martxak deitu dituzte gaur arratsalderako Israelgo enbaxaden aurrean.

Turkian, bestalde, Daily Sabah egunkariaren lehen lerroan irakurri dugu atzeman ez dituzten flotillako ontziek aurrera segituko dutela. Turkiako Gobernuak, bestalde, Israelek egindako "beste eraso terrorista bat" izan dela esan du. 

Frantziako eta Espainiako Estatua

Frantzian ez du horrenbesteko protagonismorik gaiak. Le Monde-ren azalean ez dator aipamenik ere. Webgunean, bera gehiago ari da Frantziak Erresuma Batuarekiko duen mugan dagoen migratzaile trafikoari buruz idazten, eta Le Figaro-k Parisko alkate Anne Hidalgori buruzko eta gaurko sindikatuek deituta daukaten grebaren inguruko informazioa dakar.

Bigarren lerroan badute, ordea, flotillaren inguruko informaziorik, biek titular bertsuarekin: "Israelek flotilla atzeman du", diote. Le Monde-k gehiago kontatu du Le Figaro-k baino: lehenbizikoak argazki bidez kontatu ditu Italian, Espainiako Estatuan, Grezian, Turkian, Mexikon eta Argentinan bart jazo diren protesta; eta bigarrenak, berriz, nazioarteko erreakzioen bilduma bat egin du. Libération-ek ere beste bi horien titular bertsua dakar gaur, baina kakotxen artean ipinita "atzemate" kontzeptua.

Espainian, egunkarien atari digital askoren lehen lerroa hartu du flotillak. El País, esaterako, uneoro eguneratzen ari da zenbat ontzi geratzen diren Israelgo armadak atzeman gabe, eta kazetari bat barnean dutela diote, oraindik ere Gazara bidean. Editoriala, dena dela, ez diote gaiari eskaini. Ezta elDiario.es-en ere. Aurrekotik bereizteko, Bartzelonako alkate ohi Ada Colauren azken bideoa ipini dute lehen lerroan ikusgai, ontzietako batean doalako. Eskuineko prentsak, bestalde, ez dio apenas protagonismorik eman gaiari. El Mundo egunkariak txikian eskaini du, informazioa soilik, argazkirik eta baloraziorik gabe. ABC egunkariak, aipatu ere ez. Eskuin muturrak, bestalde, pro-Hamas adiera darabil flotillaz mintzatzeko.

Bartzelonatik irten zen flotilla, tartean badira ekintzaile kataluniarrak, eta Herrialde Katalanetako komunikabideak ari dira jarraipen berezia egiten. La Vanguardia-k garrantzia eman die antolakuntzaren adierazpenei: bertako kide batekin ari dira hizketan, haien egoeraren berri ematen. Directa-n gauean egin dute zuzeneko jarraipena, eguneraketa bakoitzean bereizgarri gisa ipinita Herrialde Katalanetako militanteen ontzidiaren berriAra egunkariak, bestalde, nabarmenduta, iritzi artikulu bat eskaini dio gaiari titular honekin: "Flotilla, anekdota bat gehiago Netanyahurentzat". 

Erresuma Batuan, atzean

Europa Mendebaldeko komunikabideak kontrastatuta, nabarmena da Erresuma Batuan presentzia gutxi dutela ontzidiari loturiko gertakariek. BBCren atari digitalean, esaterako, lehenago aurki daitezke Europak Errusiarekin dituen azken gorabeherei buruzko notiziak, AEBetako barne politikakoak, Jane Goodallen heriotza... BBCk bereizgarririk gabeko kontakizun bat egin du gaiaz, baina Palestinaren inguruan, Hamaseko buruzagi batekin hitz egin dutela diote: haren esanetan, Trumpen proposamenak ez ditu konplitzen palestinarren eskakizunak.

The Guardian eta The Telegraph komunikabideek ildo antzekotik jo dute. Atxiloketen irudiak ipini dituzte, biek ala biek Greta Thunberg aktibistarena. The Guardian-ek nabarmendu du Gazatik gertu zeudela, 75 itsas miliara, eta Palestine Action taldeak mobilizazioak deitu dituela azpimarratu.

Alemanian, labur

Die Welt-ek ez dakar deus azalean, ezta Die Tageszeitung-ek ere. Der Spiegel-en behean dator aipamena: "Itxuraz Gazara bidean segitzen dute flotillako hamarnaka ontzik". Argazkian, flotillako ontzi bat ageri da artxiboko irudian, itsaso bare batean.

Israelen, esperotakoa

Isralego hedabideetan bbestelako panorama bat marraztu dute. Salbuespena da hedabideen artean kritikoenetakoa dena, Haaretz: besoak altxatuta ageri diren flotillako kideen argazkia ipini du handian. Nazioarteko protesten berri ere eman du.

Aldiz, beste aldean, Jerusalem Post egunkariak, handi-handian dakar artikulu bat titular honekin: "Zergatik ez daude nazioartean Hamasi presio egiteko protestak, Trumpen plana onar dezan?". Flotillari lotuta, bada beste hau ere: artikulu batean iradokitzen dute "Israelen lurretara" heldu aurretik nazioarteko komunikabideetan "kanpaina" egiten ari zitzaiola flotillari, Israelen aurka, gezurrak hedatzen. Greta Thunbergen bideo bat aipatzen dute, zeinean aktibista ageri den "Israelek blokatu gaitu!" esaten, aipaturiko komunikabide sionistaren arabera, artean heldu gabe zeudela Israelera.

AEBetan, kasu gutxi

Ameriketako Estatu Batuetan gaiak ez du horrenbesteko oihartzunik izan, baina ez diote bizkar eman ere. Albiste bana egin dute The New York Times-en eta The Washington Post-en, Global Sumud Flotillaren antolakuntzaren hitzak jasota. Lehenbizikoak aipatu du protestak deituta daudela Italian, Frantzian, Grezian, Espainian eta Turkian, eta zenbait lekutan dagoeneko abiatu direla. Bigarrenak, aldiz, protagonismo gehiago eman dio ontzidiko atxilotuen artean Greta Thunberg aktibista dagoela esateari, eta erreakzioen artean nabarmendu du Kolonbiako Gobernuaren neurria, Israelen ordezkari diplomatiko guztiak kanporatuko baititu.

Iritzi publikoari begirako artikulu bat ere badakar The New York Times-ek. Inkesta bat kaleratu du Sienako Unibertsitatearekin batera AEBetan, galdera honexekin: “Uste duzu Israel palestinarrak hiltzen ari dela intentzionalki?”. Azpian gehitu dugu grafikoa, 2023ko abendutik hona arteko datuen alderaketa. Gehiengoak uste du orain (%40) Israelen borondatea hori dela, eta gero eta gutxiago dira “beharrezko neurriak hartzen” ari dela uste dutenak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Askatasunaren Ontzidia
2025-10-01 | ARGIA
Hainbat itsasontzi israeldar gerturatzen ari zaizkio Global Sumud ontzidiari

19:30ak aurretik, ontzidi humanitarioaren antolakuntzak jakinarazi du, GPSaren arabera, hogei itsasontzi baino gehiago gerturatzen ari zaizkiela pare-paretik. 


Global Sumud Flotilla Gazara bidean:
“Oraintxe bertan alarma piztu da flotillan, bi drone oso gertu kokatu zaizkigulako”

Global Sumud Flotilla Sizilia eta Kreta irlen artean dago, ontzietako batetik Itziarrek –abizenik ez du eman nahi– ARGIAri igande arratsaldean azaldu dionez. Beste aste bat baino gehiago behintzat beharko dute Palestinako kostaldera heltzeko. Droneak etengabe... [+]


2025-09-10 | Gedar
"Ontzidia blokeatzen badute, unibertsitateak hartuko ditugu"

Europako hainbat unibertsitatetan ikasleek abiatutako dinamikarekin bat egin du IAk, eta hurrengo deialdietara adi egoteko eskatu du.


Israelek Gaza hiria ebakuatzeko agindua eman du eta drone batek eraso egin dio Flotillari Tunisian

Hirian milioi bat pertsona inguru bizi da egun, eta ez dute nora jo. Pazienteekin eta lanean geratuko direla adierazi du Shifa ospitaleko zuzendariak, eta babesa eskatu dio nazioarteari. Bestalde, gauerdian, Global Summud Flotillako ontzi bati eraso egin dio drone batek... [+]


Tunisian dira, abiatu eta astebetera
"Flotillaren aurkako eraso bat Palestinaren aldeko greben pizgarri balitz, ongi etorria litzateke"

Astebete igaro da Bartzelonako portutik Global Sumud Flotilla ekimeneko lehen ontziak itsasoratu zirenetik, Gaza helburu. Tunisian lurreratu berri erantzun ditu ekimeneko euskal ordezkaritzako kide Itziarrek –abizenik ez du eman nahi– ARGIAren galderak, igande... [+]


Ontzidian doazenak "terroristatzat" hartu ditu Israelek eta mehatxu egin du: "Ez dira atxiloketa arinak izango"

Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.


Gazan 19 pertsona hil dira gosez azken 24 orduetan, eta laguntza zeramaten 25 kamioiri tiro egin diete soldadu israeldarrek

Gazako Osasun Ministerioaren arabera, Israelek 2023ko urrian  zerrendaren aurkako oldarraldia gogortu zuenetik 86 palestinar hil dira gosez, horietatik 76 haurrak. Manifestazioak egin dituzte hainbat herrialde arabiarretan, Gazarako su-etena aldarrikatzeko eta palestinarrek... [+]


Askatasunaren Ontzidia berriz saiatuko da Gazako blokeoa apurtzen: Handala ontzia martxan da

Israelek maiatzean Conscience itsasontzia bonbardatu eta ekainean Madleen itsasontzia bahitu ostean, nazioarteko ekimena berriz saiatuko da laguntza humanitarioa Gazara sartzen. "Erronka hau Gazako umeengatik da", adierazi du Askatasunaren Ontzidiak Siziliatik (Italia)... [+]


Israelgo portu batera heldu da Askatasunaren Ontzidia, eta aktibistak deportatzen hasi dira

Atxilotutako hamabi ekintzaileetako batzuk beren herrialdeetara bidaltzen hasi dira, baina zortzik uko egin diote deportazio dokumentuak sinatzeari. Astelehen goizaldean bahitu zuen Israelek Madleen itsasontzia nazioarteko uretan, Gazako kostaldetik 150 kilometro ingurura,... [+]


Israelgo armadak Askatasunaren Ontzidia bahitu eta aktibistak atxilotu dituela salatu dute

Gazara laguntza humanitarioa eramateko, duela astebete abiatu zen Madleen itsasontzia Sizialiatik (Italia). Askatasunaren Ontzidiak salatu du nazioarteko uretan zihoazela gelditu dituela Israelgo armadak, Gazako kostaldetik 150 kilometro ingurura. Israelera eraman dituzte... [+]


Nazioarteko aktibisten martxa egingo dute Egipto eta Gaza arteko mugara, euskal herritarrak tartean

Ekainaren 13an hasita 50 kilometroko martxa egingo dute hiru egunez Egiptoko Sinaiko basamortuan barrena Rafahko pasabidera arte, Gazako muga irekitzea eta genozidioa gelditzea exijitzeko. Momentuz munduko 32 estatutako 1.000 pertsona inguruk eman dute izena, horien artean... [+]


23 eurodiputatuk Europar Batasunari eskatu diote esku hartzeko Askatasunaren Ontzidiaren alde

EBko diplomaziaburuari gutuna bidali diote lau talde parlamentarioko hainbat legebiltzarkidek, tartean EH Bildukoak. Oraindik nazioarteko uretan segitzen du Askasunaren Ontzidiak.


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia Maltako Gobernuarekin negoziatzen dabil, itsasontzia hango portu batera eramateko

Nazioarteko ekimenak igandean argitaratutako prentsa ohar batean jakitera eman duenez, Maltako Gobernuak bonbardatutako itsasontzia konpontzeko asmoa erakutsi du. Askatasunaren Ontzidiak eskatu die Maltako agintariei itsasontzia herrialdeko uretan sar dadila. Israelen erasoak... [+]


2025-05-02 | Mikel Zuloaga
Askatasunaren Ontzidiko Mikel Zuluaga 'Mikelon'en adierazpena Maltatik

Deshumanizazioa barru-barruraino sartu da Mendebaldeko botereetan, eta axolagabekeriaz begiratzen diote Gaza pairatzen ari den holokaustoari; Gazan, bonbek hiltzen ez bazaituzte, goseak hilko zaitu.

Gure itsasontzia bonbardatu duten honetan inpotentzia erabatekoa da, gu ondo... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia bonbardatu dute Maltatik gertu

Ostegunetik ostiralerako gauean dronekin egin diote eraso Gazako blokeoa apurtu eta genozidioa salatu nahi duen nazioarteko ekimenaren itsasontziari, Maltatik hamahiru miliara, nazioarteko uretan. Aktibisten artean Mikel Zuluaga Mikelon euskal herritarra dago. “Hemen hau... [+]


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!