Burujabetzen arteko gurutzaketak landu dituzten hiru mahai-inguruak

  • Maiatzaren 26an ekonomia sozial eraldatzailearen Olatukoop sareak Mundu Berri Bat jardunaldiak egingo ditu internetez (hemen ikusentzun ahal izango dira). Hiru mahai-ingurutan burujabetzak landuko dituzte: "Azkenaldian burujabetzen bidean proiektu eta ekimen ugari sortzen ari direla ikusita, burujabetza ezberdinen arteko intersekzio edo gurutzaketak arakatu nahi ditugu", azaldu du Olatukoopek.


2021eko maiatzaren 25ean - 07:20
Lehen mahai-inguruko hizlariak: Oihana Lorea, Mirene Begiristain eta Gorka Julio.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Olatukoopek adierazi du "burujabetzen aldeko estrategiak gurutzatuak izan behar dutela", aldaketa sistemikoak eragiteko. Horregatik, bizitza garatzen den hiru esferatan banatu dituzte maiatzaren 26an egingo dituzten jardunaldien mahai-inguruak: Baliabideak sortzeko prozesuak batetik (elikadura, energia, tekonologia sistemak besteak beste); prozesu horietan garatzen diren harremanak bestetik (produktiboak zein erreproduktiboak) eta harreman zein baliabideak sortzen diren espazioak eta horien antolaketa azkenik.

Hona hemen mahai-inguruen bideoak:

Bederatzi adituk parte hartuko duten hiru mahai-inguruak

10:00etan ongi-etorria eta sarrera orokorra egingo du Beñat Irasuegik

10:15-11:45 Bizigaiak. Baliabideak sortzen ditugu, baliabideek sortzen gaituzte mahai-ingurua: Mirene Begiristain, Oihana Lorea, Gorka Julio

12:00-13:30 Bizikidetzak. Harremanak sortzen ditugu, harremanek sortzen gaituzte mahai-ingurua: Enara Iruretagoiena, Marina Sagastizabal eta Araitz Rodriguez

15:30-17:00 Bizilekuak. Espazioak sortzen ditugu, espazioek sortzen gaituzte mahai-ingurua: Beñat Etxebeste, Iñaki Etxebeste eta Ana Almandoz

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Olatukoop
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!