Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

2023ko apirilean “Nor da gure sorkuntzaren jabe? Kultura ekonomia sozialaren ikuspegitik
2023ko apirilean “Nor da gure sorkuntzaren jabe? Kultura ekonomia sozialaren ikuspegitik" jardunaldia egin zen Donostiako Dokan, KoopFabrikaren programa barruan. Argazkia: KoopFabrika

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia eraldatzailearen bueltan biltzen ari ziren kooperatiba eta eragileek euren formaziorako tresna bat izatea, garbi ikusten baitzuten hutsune handi bat zutela, bidelaguntzarik ez zutelako norabide horretan.

Olatukoopen zebiltzan enpresa askotan ere ez zuten euren egiturak ekonomia eraldatzailearen baliotan bideratzeko formazio nahikorik. Beñat Irasuegi Olatukoopeko kideak 2008ko krisiak ekarritako "lurralde garapenaren porrotarekin" lotzen ditu hastapen horiek. Hainbat eskualde eta udal erakundek beharra ikusi zuten beste estrategia bati heltzeko, esaterako Hernanin edo Bergaran, eta behar horri erantzuteko hasi zituzten lehenengo ekintzailetza sozialeko programak, Bergarako Berrikin.Berregin modukoak; gero, hortik egin zuten KoopFabrika programa zabalagora jauzia.

Parte-hartzaileek, esperientziak ezagutu eta formazio saio teorikoez gain, bidelaguntza izaten dute euren proiektuak aurrera ateratzeko fasean

Lehen unetik hainbat unibertsitate eta erakunderekin elkarlanean egin du bidea KoopFabrikak. Olatukoopez gain, Mondragon Unibertsitateko Lanki Kooperatibismoaren Ikertegiak eta EHUko Gezki, Gizarte Ekonomiaren eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak antolatzen dute, eta Gipuzkoako Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruko Departamentuak finantzatzen du. Aurten gainera Cristina Enea fundazioaren laguntza izan dute eta Donostiako bere egoitzan egin dituzte Ekintzailetza Kooperatiboko Eskolako saio guztiak.

Parte-hartzaileek, esperientziak ezagutu eta formazio saio teorikoez gain, bidelaguntza izaten dute euren proiektuak aurrera ateratzeko fasean. Azken edizioko datuak kontuan hartu gabe, aurrekoetan denera 680 pertsonatik gorak jaso dute formazioa, 113 proiektuk izan dute bidelaguntza, eta horietatik 69 jarri dira martxan Gipuzkoako eskualde guztietan. Gainera,  Euskal Herriko beste lurralde batzuetan ere ekonomia eraldatzaileko ekimenak sustatu ditu KoopFabrikak.

Koopfabrika Hehoaldetik

Martxan jarritako proiektuen artean, KoopFabrika Hegoaldetik izenekoa dago. Pertsona migratuei ekonomia eraldatzailea hurbildu eta ekintzailetza kooperatiboa sustatzeko tresna bat da, Enarak kooperatibaren, Olatukoopen eta Lankiren artean egina, "kolektibotasunetik abiatuta eta asistentzialismotik urrun". Besteak beste, Kataluniako, Madrilgo eta Andaluziako esperientziak ezagutu dituzte ekimen horretan parte hartu dutenek.

[*Artikulu hau, Olatukoop: hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde erreportajearen batera argitaratu da]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia eraldatzailea
Olatukoop 10. urteurren ekitaldia
Ekonomia eta lurralde eraldaketarako konpromisoa berretsi du Olatukoopek

80 bat lagun batu dira Iruñeko Katakraken aretoan, ekonomia sozial eraldatzailearen erreferentzia bihurturiko Olatukoop sarearen hamar urteak ospatzeko. Ekonomia eta lurraldeak eraldatzeko proposamenak zehatz-mehatz aurkezteko ekimena izan da.


Olatukoop
Hamar urte lanean, denontzako bizitza oparoagoaren alde

Gizartea eraldatzeko helburuz jaio zen Ekonomia Sozial Eraldatzailearen mugimendua Euskal Herrian duela hamar urte, Olatukoop sarean bilduta. Denbora honetan ez da gutxi egindakoa: hamaika kooperatiba eta ekimen jarri dituzte martxan, eta sarea zabaldu egin da. Baina erronkak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


Eguneraketa berriak daude