Bai&by Fundazioak “HABE azterketak” aplikazioa garatu du. B1, B2 eta C1 mailako azterketa-ereduak dauzka eta aukera ematen du euskara-mailaren diagnostikoa egiteko.
HABEren azterketak prestatzen ari diren ikasleentzat eskuragarri jarri dute "HABE azterketak" aplikazioa, zenbait gailutarako baliogarria: mugikorrerako, tableterako eta ordenagailurako. Bai&by Fundazioaren proiektua da eta HABEren oniritzia jaso du; aurreko azterketa-eredu ofizialak bertan zabaltzeko baimena eman diete. Lau hizkuntza-trebetasunetako ariketak daude, alegia, irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamena.
Jokin Azkue HABEren zuzendariak azaldu du aplikazio "polita eta erabilgarria" dela. Izan ere, ariketa-sortak eskaintzeaz gain, erabiltzaileei diagnostiko bat egingo die euskara-maila neurtzeko eta jakinarazteko ea prest dauden azterketa gainditzeko. Azkuek nabarmendu du iaz gutxienez 20.000 ikaslek eman zutela izena azterketa egiteko eta, aurten, 27.000 inguruk.
Erregistratu ostean, erabiltzaileak aukeratu beharko du zein mailatan trebatu nahi duen: B1, B2 ala C1. Diagnostikoa egiteko abiapuntuko euskara-maila hartuko da oinarritzat eta, horren arabera, ariketak egiten joan ahala estatistikak eta arloz arloko emaitzak erakutsiko ditu aplikazioak. Tresna honen bitartez ikasleak jakin ahalko du nolako bilakaera izan duen. Bai&by-ren orrialdean aurkitu daitezke aplikazioaren xehetasunak.
Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]
Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute.
Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia. Laugarren edizioa da eta antolatzaileek aurtengoa “herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa” izatea dute helburu. Izan ere, hirugarren edizioan apalaldia sumatu zuten, pandemia garaiko Euskaralditik burua altxa ezinda. Ostegun... [+]
Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]
2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]
Aldatu Gidoiaren iritziz, EITB "sortze helburuetatik aldendu" da, eta "urgentziazko demokratizazio prozesu bat" eskatu du, zuzendaritza taldearen hautaketa prozesutik hasita.
Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]
Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]
Sorionekuak mugimenduak larunbaterako mobilizazioa deitu du. Goizean herriz herri Nafarroako zubietan elkartuko dira eta arratsaldean Iruñean manifestazioa abiatuko dute, Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuta 17:30ean. Ireki ateak euskarari lelopean... [+]
Euskaraldiaren atarian, beste behin, Pantailaldia egingo da. Maiatzaren 6tik 15era iraungo du, eta euskarazko ikus-entzunezkoen kontsumoa sustatzea izango da helburua.
Baina non gaude, non dago euskara ikus-entzunezkoen mundu zabalean, nora goaz? Zein hutsune, zein erronka... [+]
Euskara ikastea zaila denaren mitoa aski zabaldua dago, batik bat, euskalduntzeko ahaleginik batere egin nahi ez dutenen artean. Arrazoi dute puntu batean. Zailtasun nagusiak, ordea, ez dira hertsiki linguistikoak, gizarte antolamendukoak baizik. Batetik, Onintza Iruretak... [+]
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak inkesta bat egin du ikasleen artean. Halaber, euskara plana ikasturte honetan amaitzen dela ikusirik proposamen berriak egin dizkiote unibertsitateko zuzendaritzari. NUPen euskaraz ikastea "ezinezkoa" dela ere salatu... [+]