Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia. Laugarren edizioa da eta antolatzaileek aurtengoa “herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa” izatea dute helburu. Izan ere, hirugarren edizioan apalaldia sumatu zuten, pandemia garaiko Euskaralditik burua altxa ezinda. Ostegun arratsaldez Euskal Herriko hamarnaka herritan ekitaldiak egingo dira elkarrekin ariketa sozialari hasiera emateko. Aurten, lehen aldiz, Hikaldia ere egingo da.
Ariketa soziala aurreko hiru edizioetako berbera da. Norbanakoek belarriprest edo ahobizi rola aukeratu dute eta horiei dagozkien txapak paparrean jarriko dituzte. Ahobiziak euskaraz ulertzen duen ororekin egingo du euskaraz, nahiz eta eta parekoak euskara ez den beste hizkuntza batean erantzun. Beti egingo du lehen hitza euskaraz, parekoari adierazteko euskaraz egin nahi duela eta euskaraz jarraituko du jakin arte solaskidearekin euskaraz egiteko modua izango duen ala ez, alegia, euskara ulertzeko gai den ala ez jakin arte. Antolatzaileek (Taupa mugimendua eta EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko erakunde publikoak) askotan azpimarratu dute: rola ez da aukeratzen euskara-gaitasunaren arabera, baizik eta hamaika eguneko ariketan hartu nahi den jarreraren arabera. Beraz, ahobiziak lehen hitza euskaraz egingo du beti eta prest egongo da bi hizkuntzetan eman daitezkeen elkarrizketak egiteko. Ahobiziaren helburua maiatzaren 15etik 25era euskara orain arte baino gehiago erabiltzea da. Belarriprest rolak adierazten du norbanakoa euskara entzuteko prest dagoela eta gonbita egiten die gainerakoei berari euskaraz egin diezaioten. Horrek ez du esan nahi belarriprestak euskaraz egingo ez duenik, baina ez du horretarako konpromisorik hartzen.
Hasiera ekitaldiak arratsaldean
Ondoren duzue maiatzaren 15ean, ostegunez, hasiera ekitaldiak egingo dituzten hiri eta herrien zerrenda:
● Bilbo, 18:00etan Indautxu plazan
● Gasteiz, 18:00etan Foru plazan
● Getxo, 17:30ean Gure Zirkuko plazan, Portu Zaharra
● Iruñea, 19:15ean O plazan
● Donostia, 19:00etan Blas de Otero plazan
● Baiona, 18:00etan Patxa plazan
● Andoain, 19:00etan Zumea plazan
● Irun, 19:00etan Zabaltza Plazan
● Orendain, 18:00etan herriko plazan
● Astigarraga, 18:00etan emakume plazan
● Ordizia, 18:00etan plaza nagusian
● Azpeitia, 19:00etan herriko plazan
● Usurbil, 18:30ean kalejira udaletxetik
● Mendaro, 19:00etan udaletxean
● Lemoiz, arratsaldean Armintzako portuan
● Dima, 19:00etan plazan
● Barakaldo, 18:30ean herriko plazan
● Ortuella, 18:00etan, Otxartaga plazan
● Portugalete, 19:00etan, San Roke plaza-Solar Plaza
Horiez gain, beste hainbat herritan ere egongo dira ekitaldiak, hala nola Zizurren, Beskoitzen, Larresoron, Hendaian eta Donapaleun.
Lehenengo aldiz Hikaldia egingo da
Gipuzkoako 59 herrik, Bizkaiko hamabik eta Nafarroako beste hainbestek eman dute izena Hikaldian. Euskaraldiaren webgunean herrien zerrenda osoa dago. Bi motako herriek hartuko dute parte ekimenean. Batetik, hainbat herritan hika egunerokoan erabiltzen dute bizilagunek, baina batez ere toka darabilte, hau da, gizonezkoei egiten zaien forma. Noka, emakumeei egiten zaien modua, nabarmen gutxiago erabiltzen da eta ia galdu da. Beraz, bereziki noka bultzatuko dute herri horietan. Bestetik, hitanoak ia tokirik ez duen herriek ere eman dute izena. Horietan noka eta toka, biak neurri berean bultzatuko dira.
Zein da ariketa?
Ahobizi edo belarriprest rola aukeratzeaz gain, Hika ekimenean parte hartu nahi badute, H hizkia daraman eranskailua jarriko diote ahobizi edo belarriprest txapari. H eranskailua eramateak esan nahi du: “Nahi baduzu nirekin hika egin dezakezu”. Ez da beharrezkoa hika hitz egiten jakitea, entzuteko jarrera adierazten du.
Zergatik Hika ekimena?
ZirHika antolatzaileak adierazi du euskarak erregistro informalen beharra ere badaukala, “kaleko erabilera indartzeko erdaretara jo gabe”. Hitanoak funtzio hori bete dezakeela uste dute, hizkera informala, lagunartekoa, hurbila eta freskoa delako.
Ekimenaren bultzatzailea ZirHika taldea da, Euskaraldiaren antolatzaile Tauparekin batera. ZirHika 2024ko apirilean sortu zen hitanoa biziberritzeko, eta bereziki noka bultzatzeko. Azken urteetan, Euskal Herriko 50etik gora herrik antolatu dituzte hitanoa bultzatzeko (eta batez ere noka) ekimenak, horien artean Euskal Herriko I. Hikadromoa eta Euskal Herriko I. Hika Topaketak. Azken horretan 80 hika eragile bildu ziren.
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]
Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]
"Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua", adierazi du Euskaraldiaren Koordinazio Mahaiak hamaika eguneko ariketaren osteko egunean. Dena dela, nahi baino txapa gutxiago ikusi direla kalean azpimarratu dute.
Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]
Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]
Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]
Euskaraldiaren laugarren edizioaren bezperatan egon gara Goiatz Urkijorekin. Hirugarrenean apalaldia sumatu zuten; bigarrena pandemia betean egin izanak ez zuen askorik lagundu. Aurtengoa herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa izatea dute helburu. Oraingoz pozik daude tokian tokiko... [+]
Aurtengo berritasuna da. Ahobizi eta belarriprest rolen artean aukeratzeaz gain, herritarrek Euskaraldia Hikan parte hartzeko aukera izango dute. Hitanoa erabiltzen ez den herrietan, toka eta noka, bien erabilera bultzatuko da, eta hitanoa bizirik dagoen herrietan nokaren... [+]
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute Nafarroan: Julio Soto bertsolaria, Edurne Pena aktorea, Julen Goldarazena musikaria (Flakofonki), Claudia Rodriguez Goxuan Saltsan taldeko abeslaria, Eneko Garcia (Albina Stardust), Yasmine Khris Maansri itzultzaile eta kazetaria,... [+]
Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Komunikazioa, kirola, musika edo sukaldaritza bezalako esparruetan aritzeagatik ezagunak diren Euskal Herriko txoko guztietako euskaldunekin osatu dute Euskaraldiaren enbaxadore taldea.