Gutxienez maiatzaren 11 arte iraunen du konfinamenduak Ipar Euskal Herrian

  • 20:02etan egindako diskurtsoan jakinarazi du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak konfinamenduak maiatzaren 11a arte iraunen duela Frantziako Estatuan. Beste hainbat neurri jakinarazi ditu, besteak beste, lehen eta bigarren mailako ikastetxeen irekitzea maiatzaren 11atik goiti. Konfinamendu garaian umeen artean diren inegalitateekin bukatzeko beharra eman du arrazoi gisa.


2020ko apirilaren 13an - 21:33

Maiatzaren 11a arte iraunen du gutxienez konfinamenduak Ipar Euskal Herrian eta orokorki, Frantziako Estatuan. Martxoaren 9az geroztik dagoen konfinamenduak emaitzak ekarri dituela zehazturik, izurriteari aurre egiteko oraindik horretan segitzeko beharra plazaratu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak apirilaren 13ko diskurtsoan. Konfinamenduaren behin betiko bukaera orokortua noiz izango den ez dakiela aitortu du: "Oraindik hainbat hilabetez bizi beharko gara birusarekin".

Maiatzaren 11atik goiti berriz irekiko dira haurtzaindegiak eta lehen eta bigarren mailako ikastetxeak. Umeen artean dauden inegalitateei aurre egiteko hartu du erabakia Frantziako Gobernuak –adibide gisa eman du ume guztiek ez dituztela gurasoen partetik jaso laguntza eta material numeriko berak–. Unibertsitateei dagokionez haatik, uda arte ez dira berriz irekiko.

Maskarak eta testak

Koronabirusaz babesteko materialei dagokionez, “akatsak eta eskasiak” egon direla aitortu du Frantziako presidenteak. Hala eta guztiz ere, ondoko asteetan eskaintza segurtatuko dutela jakinarazi du. Adibidez, maiatzaren 11atik goiti, herriko etxeekin elkarlanean, herritar orori maskara bat bideratzeko engaiamendua hartu du. Anartean, eskaintza bidertatuko dela ere erran du, manaketak eginak direlako eta Frantziako hainbat enpresa maskaren produkzioari bideratu dituztelako –ondoko egunetan bostez biderkatuko da maskaren ekoizpena Frantziako Estatuan–.

Testei dagokionez ere, ondoko egunetan, zaharrei, osasun arloko langileei eta ahulenei bideratuko dituzte lehentasunez eta dionaz, maiatzaren 11atik goiti, sintomak dituzten guztiei egiteko aukera izanen da. Izan ospitaleetan ala zahar etxeetan, bizi bukaeran diren gaixoentzat bisitak bideratzeko neurriak behar direla zehaztu badu ere, ez du inolako aterabide edo proposamenik zehaztu.

Jarraipen eta kontrol numerikoari buruz ere hitz egin du. Anonimoki eta pertsonaren baimenarekin egitea nahi du Macronek. Hori horrela, kontrol sozialaren bidea irekirik da eta maiatzaren 11a bitartean, gai horretaz gogoetatzeko eta erabakitzeko asanblada bat osatu nahi luke.

Festibalik ez uztaila erdira arte

Kulturak itxoin beharko du. Hain zuzen, festibalik ez da izanen behintzat uztaila erditsura arte. Bestalde, zinema, museo eta kontzertu gelak ere ez dira maiatzaren 11an irekiko. Berdin tabernentzat zein jatetxeetzat.

Ekonomia aurrera

Konfinamendua izan arren, ekonomiak aurrera egin izana eskertu du, horrela segitzeko nahia azpimarratuz. Zailtasunetan diren enpresei dagokionez, jada bidean diren laguntzek aurrera segituko dutela erran du, besteak beste, langabezia partzialak.

Bukaerako hitz gisa, geroari begira jarri da: "Berriz asmatu behar gara eta ni lehena". Jendarte proiektu berri bat asmatzeko beharra azpimarratu du, ondoko asteetan, eragileekin zeozer marrazten ahalegingo dela erranez.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude