“Gureak ez direnak” ondoan


2021eko otsailaren 24an - 09:39

Liburu denda bateko nobedadeen mahaian begiratzen duen edonor ohartu daiteke arrazalizazioarekin lotura duten liburu aunitz daudela ikusgai. Horietako askotan agertzen dira profil kaukasikotik urrun dauden subjektuak ardatz dituzten narrazioak, olerkiak, saiakerak edo komikiak. Liburuak eta eztabaida politikoa maite dituena beti iritsiko da, lehenago edo beranduago, sormen-lan horietara.

Azken hilabeteetan, imajinaezina zen Londres batera gerturatu naiz, ijitoen ahotsa inoiz entzun ez dudan moduan aditu dut, eta aurrez aurre azaldu zait europar zuria naizen aldetik garatu dudan kolonialismoa. Eta niri gertatu zaidan hori beste hainbati ere gertatu zaio, ez baita azken hilabeteetako kontua; dekolonialitatearen inguruko eztabaidak aspaldi heldu ziren gurera, eta 2019an Durangoko jardunaldi feministetan gainezka egin zuen eztabaidak urteak zeramatzan egosten.

"Dekolonialitatearen inguruko eztabaidak aspaldi heldu ziren gurera, eta 2019an Durangoko jardunaldi feministetan gainezka egin zuen eztabaidak urteak zeramatzan egosten "

Dekolonialitatearen eztabaidak, subjektu trans-ek plazaratutako eztabaidarekin gertatzen den antzera, berezko mugetara eramaten ditu gure mundua eta eraginkortasun politikoa, eta ez bakarrik subjektu zapaltzailearen osaketaren analisian. Gure ekoizpenak eta lan politikoak begiratzen ditugunean, itzultzen diguten irudia are gogorragoa da, orduan agertzen zaigulako inoiz baino garbiago klasearen ardatz intersekzionalaren pisua.

Horren guztiaren eredu argigarria iruditu zait Pastora Filigranak 2020an argitaratu zuen El pueblo gitano contra el sistema-mundo liburua. Lehen pertsonan egindako idazketa gatazkatsuak gure euskal erosotasun zuriaren aurrean jartzen gaitu; ijitoei ez ezik, gure hirietako biztanle askori begiratzen diegun modua biltzen da hor. Eta afera ez da ezberdintasunaren tratamendua; “gureak ez direnak” parekide, burkide eta kide gisa harturik eraiki beharreko bidean dago koska. Hortxe dugu muga.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude