"Gure lurra, gure jatekoa" leloa izango du Arbonan egingo den Lurrama ekimenak

  • Urriaren 24an izango da aurtengo Lurrama ekimena, Arbonan okupatutako lurretan. Urte berezia izanik, Lurrama ere berezia izango dela adierazi dute antolatzaileek. Egun osoko egitaraua antolatu dute lurraren eta elikaduraren inguruan hausnartzeko.


2021eko urriaren 13an - 16:06
Azken eguneraketa: 18:29

Iragarri moduan, Euskal Herriko Laborantza Ganbarak antolatutako 16. Lurrama ekimena Arbonan izango da, urriaren 24an. Izan ere, Ipar Euskal Herriko nekazaritzaren erakusleiho izan nahi duen Lurrama azken urteotan Miarritzen egin izan den arren, 2020an bertan behera utzi behar izan zuten COVID-19agatik, eta aurten ohiko lekuan egiteko baimenik ere ez dute izan. Gainera, ekainaren 23an ELB sindikatuaren eta Lurzaindia elkartearen ekimenez okupatutako Arbonako Berrueta etxaldea ere haien gogoetaren erdigunean kokatu nahi dute. Lurramaren egunean amaituko da okupazioa, etxaldearen eroslea erretiratzea lortu ostean.

Egun osoko egitaraua antolatu dute Arbonan. Goizeko 10etan hasiko da Lurrama, hautetsien eta partaideen harrerarekin. Ondoren, 10:30etan, "Zein lur eta elikadura politika Euskal Herriarentzat?" izeneko konferentzia egingo dute. Bertan, laborantza lurretarik norbanakoen hazietarainoko elikadura sistemari buruzko lan bat aurkeztuko dute. Ipar Euskal Herriko biztanleriaren elikadura beharretan oinarriturik, laborantza ekoizpenen birlokalizazioa eta horretarako beharrezkoak diren lur eremuei begirako aukerak eta mugak aztertuko dituzte. Laborantza, elikadura eta lurren kudeaketaren arteko loturari buruzko zenbaki eta datuak ere emango dituzte. Horrela, "lurralde honetan oraino irekitzekoa den eztabaidaren oinarria" jarri nahi dutela adierazi dute antolatzaileek.

Egun guztian zehar haurrentzako, familientzako eta publiko guztiarentzako animazioak egongo dira, besteak beste:

- Barazki, hesi eta zuhaitz landatzea: sasoia, lurra eta orientazioaren arabera zein mota aukeratu, lurra nola eta noiz landatu, Laborantza Ganbarako teknikariek eta laguntzaile profesionalek haien aholkuak emanen dituzte.

- Inguruko landareak eta bioaniztasuna deskubritzeko ibilaldi botanikoak Berroeta inguruan.

- Pottoka eta asto ibilaldiak

- Herri kirolak

Eguerditik aurrera, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus bertsolariek ongi etorria egingo dute, eta ondoren kontzertuak izango dira 20:00ak arte. Bi agertokitan banatuta arituko dira Kiki Bordatxo, Diabolo Kiwi, Anje Duhalde, Anari, Frigo eta Xiberoots taldeak.

Informazio gehiago eta xehetasun praktikoak topa daitezke lurrama.org webgunean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-04-11 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurraren II. urteurren jaia
"Otxantegiko lur emankorrak ezin dira porlan azpian geratu, arnasgunea izan behar dute"

Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


Nafarroako nekazaritza-ekoizpen ekologikoak lurren %25 kudeatu nahiko lituzke 2030ean

Nafarroako sektore ekologikoa egonkor mantendu da azken urtean eta nekazaritza ekoizpena %5 handitu da. Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak erronka du 2030. urterako: lurren %25 ekologikoa izatea. "Bide horretan ari gara lanean, ahalik eta nekazari eta... [+]


Semilla y Belarra elkartea sortu dute Nafarroako O6 nekazarien mugimendutik

Aste honetan sortu da elkartea eta datorren astelehenean, hilaren 18an, laborarien sindikatuek Jose Mari Aierdi kontseilariarekin izango duten bileran egongo da.


2024-03-14 | Leire Artola Arin
EAEko nekazaritza lurren %5ak soilik dauka ziurtagiri ekologikoa

Gorantz egiten ari da nekazaritza ekologikoko eredua Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, Ekolurra Kontseiluak baieztatu duenez, baina Europako Itun Berdeak 2030erako helburutzat duen %25etik urrun dago oraindik.


Eguneraketa berriak daude