Batzuk “Geurea” ez dela esango dute. Beste askok ikastetxe pribatuek zerbitzu publikoa ematen dutela eta ez dela zuzena pribatizazio hitza erabiltzea argudiatuko dute. Badira ere espainiar konstituzioko 27. artikulua eskutan hartu eta haien proiektu baztertzailea defendatzeko arrazoiak emango dituztenak.
Izango dira ere pribatizazio prozesua bera, oro har, ukatzen dutenak. Entzun izan dugu ere, efizientziaren izenean, dirua aurrezteko eredu baliagarria dela ikastetxe pribatuak diruz laguntzea. Ñabardurak ñabardura eta ikuspuntu berekoi eta indibidual batetik, guztiek helburu berberarekin bat egiten dute eta hezkuntza eredu pribatua zuritu nahian eskola publikoaren zilegitasuna kolokan jartzen dute.
Haur Hezkuntzako lehen zikloan dago gako nagusia, hezkuntza sistemarako sarbidean, alegia. Gaur egun administrazio publikoan dagoen iruzurrik handiena da, gizarte banaketa eragiten duena eta pribatizazio maila gorenetan dagoen hezkuntza etapa da. Baina ez da gako bakarra…
Eta zorioneko dira, bidelagun izango duten EAJren hezkuntza pribatuaren alde egiteko erabakia irmoa baita. Datozen hilabetetan bi ekimen onartuko dira Legebiltzarrean helburu horrekin: Kooperatiben legea eta hezkuntza legea. Jakin badakite garesti ateratzen ari zaigula bi sistema paralelo mantentzea, publikoa eta pribatua. Badakite ere, emaitzak ez direla aurreikusitakoak eta jakitun dira segregazio eta bazterketa egoerak oso larriak direla. Baina hala ere, erabakita dute haien hezkuntza eredua defendatzeko ordaindu beharreko bidesariak direla sistemaren garestitzea eta segregazioa. Eta hor, eroso dago sare itundua, klientelismo politikak tarteko.
Haur Hezkuntzako lehen zikloan dago gako nagusia, hezkuntza sistemarako sarbidean, alegia. Gaur egun administrazio publikoan dagoen iruzurrik handiena da, gizarte banaketa eragiten duena eta pribatizazio maila gorenetan dagoen hezkuntza etapa da. Baina ez da gako bakarra… Cristina Uriarte buru duen Hezkuntza Sailak etapa guztietan sare pribatuko ikastetxeei itunak ematen eta gelak baimentzen jarraitzen du sare publikoan ikaspostuak libre egon arren. Hau da, pribatizatzen jarraitzen du. Horretarako gainera, legea urratu behar badu edo lege urraketen aurrean ez-ikusiarena egin behar badu, egingo du.
Honetan guztian kezkagarriena ezkerreko sektore handi baten isiltasuna da, konplizitatea. Zorigaitzeko etorkizuna du eskola publikoak horiekin guztiekin. Itxaropen bakarra herri mugimenduan dago, familien, ikasleen eta hezkuntzako langileen esku. Ekin diezaiogun, bada, herriz herri eta auzoz auzo gure euskal eskola publikoaren aldeko eta pribatizazioaren aurkako auzolanari! Publikoaz harro gaudelako!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]