Guk hitano, hik zergatik ez...

  • Gure gurasoen belaunaldikoek, hau da, duela ehun bat urte jaiotakoek, hika egiten zuten gehientsuek Euskal Herri zabalean. Gizon zein emakume, ez zegoen alde handirik horretan. Antzinatik datorkigun berbeta moduari eusten zitzaion etenik gabe.

Juan Martin Elexpuru
2018ko urtarrilaren 16a

Hitanoaren gaurko egoera ezagutzen dugu: adin handikoek hortxe-hortxe eusten diote zonalde euskaldunetan, belaunaldi gazteagoek oso galdua dute, eta ondo samar eusten zaion lekuetan ere aditz-forma traketsak nagusitu dira (hiper-hiketa) gazteenen artean; eta gizonezkoek gizonezkoena ikasi dute bakarrik, emakumeei ere berdin hitz egiten zaie. Emakumeek, berriz, gutxik dakite hika.

Hikaren galeraren arrazoi nagusia euskara beraren galera izan da zalantza barik. Zukari ere hozta-hozta eutsi zaio desagerpen arriskuan egon den aro luzean. Baina ez da hori izan arrazoi bakarra. Hona hemen ahotsak.com-eko artxibotik jasotako esaldi batzuk: “Hika aritzen ginen elkarrekin eta ‘hika  ijitoak aritzen zirela!”. “Hika itsusi dela esaten ziguten”. “Gu hika eta ama atzetik demandan errespeturik ez geneukalako, hika egiten genuelako”. Elizgizon eta guraso moralistenak beti saiatu dira hika baztertzen, berbaera horrek konfiantza larregia adierazten zuen nonbait, eta konfiantzak bekaturako bidea errazten.

Esanguratsua da zein bilakaera izan duen hiketaren transmisioak familian. Etxe askotan gurasoek hika egin izan diete semeei baina ez alabei. Hori da gaur egungo desorekaren arrazoi nagusia, lehenagoko belaunaldietan ez baitzen horrelakorik gertatzen.  Egun “mikromatxismoa” esaten zaion horren beste seinale bat, ziurrenik.

Ezaguna denez, euskara jakitearen eta erabiltzearen arteko desoreka da  euskalgintzaren egungo kezka handienetakoa, hau da, jakin gero eta gehiago eta erabili gero eta gutxiago egiten dela. Eta arrazoien artean,  egungo euskararen adierazkortasun falta aipatzen da, hitz jokoak, zentzu bikoitzeko esaldiak, “berbeta beroa” azken batean, erdaran aurkitzen dugula, gure mihi behiala zorrotza kamustu egin zaigulako.

Esanguratsua da zein bilakaera izan duen hiketaren transmisioak familian. Etxe askotan gurasoek hika egin izan diete semeei baina ez alabei. Hori da gaur egungo desorekaren arrazoi nagusia, lehenagoko belaunaldietan ez baitzen horrelakorik gertatzen.  Egun “mikromatxismoa” esaten zaion horren beste seinale bat, ziurrenik.

Gaitz hau ez du hiketak bakarrik sendatuko, ezta gutxiagorik ere. Bakoitzak bere ganbara ondo bete beharko du ikasiz, irakurriz, hiztun onei erreparatuz eta abar. Gogoan dut orain dela bi edo hiru hamarkada zenbat azpimarratzen genuen klaseetan klasikoak irakurri beharraz, modismoak eta esaera zaharrak zela lantzen ziren eta grabazioak egiten aitona-amonei. Orain ia frikitzat hartzen dira horretan saiatzen direnak. Asko pobretu zaigu eguneroko berbeta (eta ez euskaraz bakarrik), eta solasa eta jolasa errima perfektua den arren, ematen du oinezkook bertsolarietan delegatu dugula denon eskura dagoen ahalmen hori.

Baina hiketa behintzat badugu, euskaldunok bakarrik dugun baliabide hori, gaixorik baina bizirik heldu zaiguna historiako une honetara. Ez da erraza hitzekin deskribatzea hika egitearen plazera. Hizkuntza estandarrean egun guztia jardunda gero tabernara lagun artera joan eta herri-hizkeran hika egitea.  Edo beste edozein girotan. Batzuek etxera heldu eta zapatilak janztearekin alderatzen dute, beste batzuek ur-jauzi garden baten hotsa entzutearekin. Gatza eta berakatzarekin ere bai.

Gaur ez du lehen zuen estigmarik, goraipatua ere bada jakitunen aldetik. Baina egin, ezer egiten al dute akademiak edo beste erakunde batzuek hura prestigiatzeko? Erakusten al da eskoletan? Ez. Esku bakarreko atzamarrak nahikoa izango dira aurten gure lurraldean eman diren hika ikastaroak kontatzeko. Honetan (ere) Deba Ibarra izan da aitzindari. Badihardugu Elkarteak hamabi liburuxka argitaratu ditu dagoeneko herri ezberdinetako aditzekin. Primerako materiala, ia ezinbestekoa, zukako zein hikako formak finkatzeko eta berrikasteko. Adibide bat jartzearren: Bergaran neban/neben/naben/naban formak entzuten ziren, eta orain ematen du, egindako ahaleginari esker, jatorrizko neban nagusitu dela.Geinke ere bai, garai bateko leikegu-ren ordez.

Esanak esan, hika modan dago, gero eta jende gehiago saiatzen da egiten. “Aita, ama, zergatik ez didazue erakutsi?”, kontu-eske ibili ohi dira seme-alabak. Baina gaitz bat (gaitz-erdia?) ari da nagusitzen: hiper-hiketa.Esan dik/jok Urbian elurra zegokela/jagokela. Hau da, hiketa behar ez den lekuan, menpekoetan, erabiltzea.  “Biokelaren propaganda egiten, ala?” esaten die gure lagun gaizto batek. Erraz sendatzekoa dirudi gaitzak, baina inork zuzentzen ez duenez, eta hiztun onei ere gero eta gehiago entzuten zaienez… Agian egunen baten ontzat eman beharko da.

Batuko hiketa ikasteko hor dugu Ritxi Lizartzaren liburu ederra. Hitano batuak badu bere esparrua: literatura, ikus-entzunezkoak (Goenkale datorkit gogora), euskaldun berriak, euskalki ezberdinen arteko solasak eta abar. Ederto. Baina hikaren jokaleku naturalena  euskalkiak eta herri-hizkerak dira. Eta hika prestigiatzeko eta berreskuratzeko, euskalkiak bere osotasunean bultzatu beharko dira. Ezin hika ondo egin zuka ondo egin gabe. Eta ez dirudi euskalkiak indartzeak inolako kalterik egiten dionik batuari, batzuei entzunda besterik dirudien arren. Zenbait euskaltzain, esatari eta idazle giputx euskalkiak (bizkaiera batez ere) edo herri-hizkerak arlo publikoan erabiltzearen aurka agertu dira, jabetu gabe ziurrenik  nolako albo kalteak eragiten dituzten horrelako adierazpenek herri-euskara, hiketa barne, erabiltzeko eta indartzeko ahaleginetan dabiltzanen artean.

Egidan/k hika.

Juan Martin Elexpuru (hika irakaslea)

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Hitanoa

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
Geroa Bai-ren zinismoa Maravillasen kasuan

Azken egunotan, Nafarroako Gobernuak Maravillas Gaztetxearen desalojo kautelarra eskatu zuenetik eta bereziki, operatiboaren prestaketa dela eta helikoptero bat Gaztetxea aztertzen aritzen denetik, Geroa Bai-ren aldetik botatako adierazpenek bultzatzen naute idaztera.

 


Ezinezko berdinketa

Medioetan irakurritakoaren arabera, Foro Sozialeko ordezkaritza bat eta EPPK-ko bi mintzakide elkarrizketatu egin dira. Aipatzen dutenez, kolektiboko kideek espainiar eta frantses estatuetako legezko bideak jorratzeko prestutasuna erakusteaz gain, itxaropentsu daude, eta era berean, jarduera politikoagatik barkamena eskatzeko prest omen daude.


2018-08-10 | Sortu
Maravillas aurrera! Gaztetxe eta gune autogestionatuak aurrera!

Aldaketarako lanabesak ere direlako. Lantegiak, ikastetxeak, euskaltegiak, auzo elkarteak, herri komunikabideak eta bestelako tresna eta guneak bezala, gaztetxeek aldaketa bultzatu, eta hauek ere, egunez-egun eraikitzen dutelako.


2018-08-10 | LAB sindikatua
Maravillas Gaztetxea husteko mehatxua salatu dugu, eta Geroa Bairi bere jarrera zuzentzeko eskatu diogu

LABek Maravillas Gaztetxearen defentsan eta bere hustearen aurka mobilizatzeko deia egiten die langileei. Ez dugu indarrez hartutako neurririk onartuko. LABek eraikina husteko agindua bertan behera uzteko eskatzen dio Nafarroako Gobernuari, eta elkarrizketaren bidezko irtenbide baten alde egin dezala.


Maravillas aurrera!

Gure egiten dugu proiektuaren defentsaren aldeko aldarria!


Nafarroako Gobernuaren azken adierazpenen aurrean

Gaur bertan jakin dugu, hainbat hedabideren eskutik, Nafarroako Gobernuak “elkarrizketarako borondatea” agertu duela. Aldi berean, blokeo egoeraren errua egotzi digu eta hustutze “lasaia” espero dutela adierazi. Zinismo honen aurrean, azken hilabetetan jasotakoaren hainbat iritzi eta gertakariren kontakizuna argitara emateko beharrean gaude.


2018-08-09 | Patxi Azparren
Euskal Naziotasuna: Podemos eta bestelakoak

Etxebizitzen prezioaren iruzur erraldoiak jaioterritik (Donostiatik) bota baninduen ere, orain arte, beti, Gipuzkoan erroldatuta eta lan egin dut. Halere, oraindik arrotz dut EAE delako eremua. Pais Vasco; EAE; Comunidad Autonoma... horiek guztiak ez ditut atsegin.


Gobernuaren erantzuna: Euskara, atzerriko hizkuntzen azpitik

Arartekoak gomendatutakoaren aurka, Nafarroako Gobernuak aurrerantzean ere jarraituko du Nafarroako Erriberan (eta "ez-euskaldun" deitutako eremu guztian), euskara ez baloratzen lan deialdietan, alemana, ingelesa eta frantsesa baloratzen dituen bitartean. Euskararen balioa zero da lekualdaketetan eta oposizio-lehiaketetan, eta aipatutako hizkuntzek 2 puntu ematen dituzte bakoitzak. Nafarroako Arartekoak behin baino gehiagotan gomendatu dio Gobernuari: Ez dadila atzerriko hizkuntza bat... [+]


Dena erabaki nahi dugu

Azken hamarkadetan bizkortu eta erabatekotu den globalizazioak gure errealitatearen aspektu guztietan izan du eragin esanguratsua: politikoa, kulturala, soziala, ekologikoa… Gerra Hotzaren osteko mundu mailako indar harremanen oreka aldatzen ari da eta interes kapitalisten baitan talka berriak sortzen eta areagotzen ari dira. Neoliberalismo global horretan lurraldeei eta pertsonoi etekinaren prismatik soilik begiratzen digute botere ekonomikoek: lehengaiak, produkzio-baliabideak eta... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude