Martxoaren 8 honetan Bilbon egindako prentsaurrekotik eman dituzte Denon Bizitzak Erdigunean prozesuari buruzko zehaztapenak. Urrats ezberdinen artean jarri dute greba orokorrarena. Gaurtik aurrera, aliantzak eta proposamenak bateratu nahi ditu herri mugimenduekin eta eragile sozio sindikalekin, hortik "aldarrikapen agenda bat sortzeko".
Bilboko Arriaga plazan egindako prentsaurrekotik eman du horren berri Euskal Herriko Mugimendu Feministak: "Zaintza negozio izateari uztea nahi dugu; greba feminista orokor batera goaz, eta gaur, martxoak 8, lehen urratsa da". Berrogeita hamar bat feministek luzatu dute abisua, Denon Bizitzak Erdigunean prozesuari buruzko zehaztapenak emateko agerraldian. Ondokoa ohartarazi dute: "Ez dugu promesa huts gehiagorik nahi, ezta gure diskurtsoaren kaptazio gehiagorik nahi ere. Zaintzarako eskubide unibertsala exijitzen dugu eta zaintza horiek negozio izateari uztea".
Greba feminista udazkenean izango da; hala jakinarazi dute arratsaldeko mobilizazioetan. Milaka lagun batu dira hiri eta herrietan Denon bizitzak erdigunean: zaintza iraultzea dena aldatzeko lelopean.
Zaintzak guztiontzako eskubide kolektibo gisa bermatuko lituzkeen jendarte antolaketa batean jarrita helburua, egunez egun, herriz herri, asanbladaz asanblada eta borrokaz borroka egin nahi dute bidea. Hots, mugimendu feministak zurkaitz duen mobilizazio kolektibotik. Aliantza eta elkarlana eraman nahian dabiltza, besteak beste herri mugimenduekin eta eragile sozio-sindikalekin: "Borroka artikulatu bat planteatzen dugu gaurtik aurrera greba feminista orokor baterantz".
Ez da jai eguna
Arratsaldeko irakurketetan erreferentzia egin diote azken astean Martxoaren 8a jaiegun izendatzeko Idoia Mendia PSEko buruak egindako proposamenari: "Ez dugu inolako ekarpenik egiten ez duten azaleko proposamenik nahi, ez ditugu jaiegun moreak nahi, egiturazko aldaketak eta emakume*, trans eta bolleron aldarriei entzungor ez egitea nahi dugu!”. Adierazi dute Martxoaren 8a "borroka eguna" dela, "kaleak hartu, kontzientziak astindu eta gure aldarriak entzunarazteko eguna". Bide horretan, aurretik egindako lanari garrantzia eman diote: "Feminismoari denbora eskaini behar zaio, eta konpromisoa mantendu".
Zaintza-sistema errotik eraldatu nahi du mugimendu feministak, eta bide horretan "zaintza sistema publiko-komunitarioaren" proposamena landurik du. Negozio logikatik ateraz, denontzat eskuragarri litzatekeen zaintza "unibertsala eta bidezkoa" bermatuko lukeen eredu publikoari osagai "komunitarioa" gehitu diote. "Komunitarioaz ari garenean, gehiago ari gara ideologiaz eta gure bizitzeko moduaz. Geroz eta indibidualistagoa izatera garamatzan sistema honetan, ikuspegi komunitarioa galtzen ari gara eta gure arteko zaintza harremanak birpentsatu beharrean gaude" azaldu diote ARGIAri Ainhoa Olaso Sopela eta Amaiur Egurrola militante feministek. Eskubide kolektibo bat izateaz gain, "erantzukizun kolektibo" gisa ere irakurtzen dutelako zaintza.
Mobilizazioetan, emakume migratzaileen egoera salatu dute, besteak beste. Azpimarratu dute haiek direla zaintza eta garbiketa lanak egiten dituztenak, eta askok "preso gisa" egiten dutela lan: "Ez dute legezko soldata kobratzen; mehatxuak ere jasotzen dituzte, paperik ez dutelako". Hala, Atzerritartasun Legea indargabetzeko eta pertsona guztien erregularizazioa onartzeko exijitu dute.
Udazkeneko greba egun hori zaintza-sistema eraldatzearen aldeko prozesuaren baitako une garrantzitsua izanen dela aurreikusi daiteke. 2019an izan zen Euskal Herriko Mugimendu Feministak martxoaren 8a kari antolaturiko azken greba feminista.
Ikus Martxoaren 8ko argazki galeria.
Danimarkaren menpe segitzen duen Groenlandiako biztanleriaren %88 da inuita, eta beraien hizkuntzan eta kulturan aitzina egite hutsa dute eguneroko desafio. Zuriek kolonizatu zituzten eta gaur egun egoerak bere horretan segitzen du: zurien begietatik bideratuta dagoen... [+]
Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.
Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]
Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».
Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.
Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.
Ondokoak dira protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta... [+]
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]
Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.