Greba mugagabea abenduaren 20tik aurrera Gipuzkoako kale garbiketa sektorean, negoziazioa “desblokeatzen” ez bada

  • Bide Garbiketaren, zaborraren bilketaren, zabortegien, erraustegien, hondartzen garbiketaren, gaikako bilketaren, birziklatze planten eta estolderiaren sektorean greba iragarri dute abenduaren 20tik aurrera ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek. Guztira, 1.500 langile baino gehiago daude deituta grebara.


2023ko abenduaren 7an - 11:21
Argazkia: ELA Sindikatua
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

ELA Sindikatuak ohar batean azaldu duenez, hamaika hilabeteko negoziazioaren ondoren, hitzarmen kolektiboa berritzeko negoziazioak “blokeatuta” daude, eta Aselip eta Serbitzu SL patronalek abenduaren 11rako “negoziazioa desblokeatzeko” beste aukera bat izango dutela. Hori lortu ezean, ELA, LAB, CCO eta UGT sindikatuek greba mugagabea deituko dute abenduaren 20tik aurrera Gipuzkoako bide garbiketa publikoaren eta hondakinen bilketaren sektorean.

ELAk ohartarazi du langileek negoziazio horrekin “lan-baldintzak duintzea” espero dutela, txanda-kontratuaren aplikazioa hobetuz, erosteko ahalmena galduko ez dela bermatuz –KPIaren igoera bermatuko duten igoerekin– lanbide kategoriak egokituz, BGAEa aplikatuz, eta egungo hitzarmenean beste hobekuntza batzuk eginez. Horretarako, sindikatuek udalen eta mankomunitateen “inplikazioa” eskatu dute: “Patronalaren jarrera aldatzeko eragile aktiboak izan behar dira, zerbitzu horien arduradunak diren momentutik”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!