Greba digitalari ekin diote kulturgileek

  • Bi eguneko greba digitalari ekin diote kulturgileek. Hainbat webgunek iragarri dute ez dutela eduki berririk zabalduko apirilaren 20 eta 21ean.


2020ko apirilaren 21an - 08:07

Nola ekin dio kulturzaleen grebak apirilaren 21 goizean? Itzuli labur hau egin dugu kultura lantzen duten hainbat webgunetan zehar eta hauek dira greban aktibo dauden webguneetako batzuk:

Bertsozale , Bertsoeskola eta Bertsoa webguneek erabat itxi dute webgune osoa, eta grebaren ikur bihurtu den irudia da ikus daitekeen bakarra, pantaila beltzean. Ez dago bertsoei loturiko inolako edukirik ikusteko aukerarik.

Dantzan webguneak edukirik ez du berritu gaurkoan, eta mezu hau zabaldu du: "Itzalaldi kulturalean parte hartuz, apirilaren 21ean eta 22an ez dugu edukirik argitaratuko.

Euskal Idazleen Elkarteari loturiko Hitzen Uberan webguneak ohar hau du lehen lerroan: "Hitzen Uberaneko erredakzioko kideok euskal kulturgileen greba-deialdiarekin bat egingo dugu, eta horrenbestez, bihar eta etzi ez dugu eduki berririk argitaratuko atari honetan".

Susa argitaletxearen Armiarma atariak ere hala iragarri du, ez duela edukirik berrituko bi egunotan.

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko webguneak beste ohar hau du ikusgai: "Greba digitalarekin bat eginez, EHAZEren baliabide digital guztiak isilik egongo dira (Twitter, Facebook, buletinak, webgunea)".

Kulturgintzako langileen grebarekin bat eginez, ARGIAn Multimedia kanala itxita izango dugu bi egun hauetan.

Ia mila pertsonak eta eragilek egin du bat deialdiarekin

Apirilaren 21 goizean 959 pertsonak atxikimendua eskainia zion greba deialdiari. Eztabaida soziala piztu, premiazko neurriak exigitu eta euskal kulturgintzaren ekosistemarentzat elkargune bat antolaten hastea dira grebaren helburuak.

Dokumentuan salatu dutenez, "Larrialdi egoera ezohiko honek eragindako krisiari elkarrekin aurre egiteko deia luzatu diegu erakunde publikoei. Udal batzuek salbu, gainontzekoek muzin egin diote gure proposamenari. EAEko Jaurlaritzak, esaterako, ez duela kulturgintzaren ezaugarri bereizgarriei erantzuteko neurririk hartuko erantzun digu. Paradigma aldatzeko ordua da, eredua aldatzeko ordua da, patroia aldatzeko ordua da".

Kultur ekimenen balioa nabarmendu dute eta hainbat galdera planteatu dizkiete herritarrei: "Egunotan lan horien garrantzia ikusten ari gara sareetan; herritarren itxialdiaren aringarri suertatzen ari direlarik. Baina, itxialdia amaitzerakoan zer gertatuko da? Nola berrantolatuko dugu gure kulturgintza? Erakunde publikoetan arduretan dauden alderdi politikoek euren burua kulturgintzaren ekosistematik kanpo kokatzen jarraituko dute edo gure parean eseriko dira proposatzen diegun urgentziazko mahai-teknikoan eta elkargune iraunkorrean guztion artean erabaki dezagun zer den estrategikoa euskal kulturgintzarentzat eta zein neurri hartu behar ditugun helburu estrategiko horiek erdiesteko?


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Eguneraketa berriak daude