Zer gertatzen zaio mutila jaio eta haurtzaroan, futbola edo maskulinitatearen eredu den kirolen bat aukeratu beharrean dantza aukeratzen duenari? Gutxi dira dantza ikastera animatzen diren mutikoak eta behin adin batera iritsita gehienek utzi egiten dute. Presio soziala indartzen ari dela salatu dute dantzaren alorreko zenbait kidek. Genero estereotipoen eragina gero eta jasangaitzagoa da mutilentzat. Gero eta zailagoa gertatzen da mutilek dantzan egitea estigma eta bazterketa soziala sufritu gabe.
Dantza egiteagatik bullynga jasan izan duten mutilen testigantzak eta dantzaren alorreko zenbait profesionalen kezkak jaso ditu Iker Tubiak Berria egunkarian mutiko dantzarien inguruan argitaratutako erreportajean. Bullynga batzuetan, gutxiespena bestetan, baina arazo nagusia "mutilak dantzan ez aritzeko dagoen presio soziala" azpimarratzen da bertan.
Igor Yebrari Dantzan.eus-en egindako elkarrizketan jasotako hitzak ere bildu ditu Berriak. Umetan, dantzan aritzeagatik beste umeek gauza larriak egiten zizkiotela kontatu zion Yebrak Iratxe de Arantzibiari eta horren ondorioz eskolako lagunik ez duela gaur egun.
Badirudi dantza egiteko gogoa sozialki defendatzeko arazo handienak balletean izaten dituztela mutilek. Ez da oraingo kontua hau. Ion Beitia ballet dantzari eta irakasle handiak dantza utzi zuen hamabi urterekin "eskolan kideak ixeka egin eta jo egiten baitzuten balletean aritzeagatik". Etxean futbolerako tradizioa zuten (aita Vizcaya taldean jokalari, osaba eta lehengusuak Athletik-en... ), dantzaria izatea maritxu izatea zela erizten zioten familian eta uzteko esaten zioten. "Beste Billy Elliot bat? Beitiak zioen Billy Elliotena baino okerragoa izan zela berea....". Presioak gainezka egin zion eta hamabi urterekin dantza utzi zuen. Baina bi urtera euskal dantzan hasi zen berriz, eta hamabost urterekin etxetik alde egin zuen ballet dantzari izateko bere ametsa bete nahian.
Asko dira Billy Ellioten sindromea aipatzen duten dantzariak, eta askotan beraien kasua hori baino okerragoa dela azpimarratzeko. Orain urte batzutako elkarrizketan, hamairu urteko mutiko dantzariak aitortzen zuen eskolan iraindu egiten zutela balletean aritzeagatik. Batzuren kasua ez da hain gordina izaten, baina lanak ematen dizkie gurasoak konbentzitzea. Mikel del Valle dantzari bilbotarrak gogoratzen du aitak ez zuela ulertzen dantzari izan nahi zuenik eta karate egitera bidali zutela berak eskatzen zuen balletaren ordez.
Mutilak, dantza eta bazterketarekin jarraitu du Manex Agirrek egun batzuk geroago Berrian argitaratutako artikuluan. Mutilek dantza ez aukeratzeko arrazoi asko zerrendatu daitezke baina oinarrian arrazoi bakarra dagoela dio: genero-bazterkeriaren mamua. Mutilena futbola da eta ez dantza. Agirrek, 1970eko futbol partidak erreparatzeko gonbita egiten du. Agian uste baino gertuago daude futbolariek eta dantzariek egiten dutena.
Artikulu hau Kattalin Agerrek argitaratu du dantzan.eus-en eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana
Maiatzean Mocchi abeslari uruguaitarrak El frío que nos convoca [Batzen gaituen hotza], 2024 amaieran plazaratutako diskoa aurkeztu zuen Euskal Herrian, Abian Kultur Elkartean (Algorta, Getxo). "Eskerrak elkarrekin gauden" [Menos mal que estamos juntes] abestuz... [+]
Uztailaren 5ean egin zituen sexu erasoak Iruñeko barraka gune batean. Leporatutako delituen larritasuna dela eta epaileak fidantza ordaintzeko aukera kendu dio.
2024aren bukaeratik behartu du gaztea berekin sexu-harremanak izatera, diru truke.
Uda giroan barneratuta, heldu dira herriko festak, baita sexu erasoen salaketen gorakada ere. Gozamenerako guneak sortzeko hilabeteetako lana egiten dute jai eta txosna batzordeetako kideek, eta goraipatzekoa da espazio horiek bermatzeko herritar boluntarioek egiten duten... [+]