Goizean esperantza, arratsean etsia


2023ko urtarrilaren 16an - 14:21
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zenbaitetan, goizean ere, etsia. Aitor dut kontrako eztarritik joan zaidala igande goiz honetako gosaria. Berria irakurtzen hasi, eta 10. orrialdeko  albisteak lagun zuen argazkia ikusi bezain laster, “zorioneko eskua”, egin dut neure artean. Izan ere, oraindik ere, neure ezjakinean, ez dut ulertu  zer dela-eta eragin duen hainbesterainoko bozkarioa Irulegiko aurkikuntzak: euskaldunak orain dela mende gutxi batzuk espazio-ontzi batetik  jaitsiak ginela uste ote zuen zenbaitek?, edo garai hartako gainerako gizakiak ez bezalakoak zirela gure aurrekoak, alegia, idazteko halako ezintasun genetiko batek joak zeudela?

Tira, nire harridurak harridura, albistea irakurtzeari ekin diot, eta ahaleginean saiatu naiz “ofizialtasuna” hitza aurkitzen kazetariak idatzitako testuan. Alferrik, ordea. Horrelakorik ez zen han. Aztertze lan etsigarri horretan ari nintzela, teknologiaren mirariak, manifestua osorik bidali dit adiskide batek. “Euskaraz bizi nahia”, “ez dugu euskara kezkarekin lotu nahi”, “erosketak egitera joan eta kezkarik, beldurrik nahiz lotsarik gabe euskaraz mintzatu nahi dugu parekoarekin”, “euskara ez baita museoetan gordetzeko harribitxia”, “urrats bat aurrera egiteko garaia da”, eta horien tankerakoak ere bai, baina “ofizialtasuna” ez da inon ageri. Zer ote du sorioneku hitz horrek azkenaldian? Ez al dugu ederki ikasi Nafarroa Garaian azken zortzi urte hauetan euskara ofiziala ez izateak zer dakarkigun?

Zer ote du sorioneku hitz horrek azkenaldian? Ez al dugu ederki ikasi Nafarroa Garaian azken zortzi urte hauetan euskara ofiziala ez izateak zer dakarkigun?

Azkenik, herri mobilizazio “historiko” hori noiz egitekoak diren ikusi dut: ekainaren 10ean. A zer kasualitatea! Hauteskunde ondoretxoan! Eta orduan hasi naiz —ez naiz ni oso espabilatua izan inoiz—, norbanakoek deitutako manifestazio horren xedea ulertzen: PSNrekin gobernu akordioa negoziatzen ariko omen diren EH Bilduri eta Geroa Bairi bidea erraztea, euskararen aldeko neurriak onar diezazkieten, hain zuzen ere;  izan ere, beste kontu batzuetan ez bezala, euskara tartean denean, antza, bi indar politiko horiek herritarron bultzada nahitaezkoa dute aurrera egin ahal izateko.

Eta gogoan dugu, zoritxarrez, 2015ean, gobernu-akordioa negoziatzean, zer gertatu zen, euskararen ofizialtasuna non gelditu zen, Nafarroako Gobernuaren hizkuntza politika zein izan den azken zortzi urte hauetan, hurrengo agintaldian euskararen alde hartu behar zituzten neurri haiek non diren. Azken batean, badirudi euskararen alde “sutsuegi” jokatzeak boto galera lekarkiekeela uste dutela indar politiko horiek, Nafarroa Garaian euskara ofiziala izatea Iruñean, Gasteizen edo Madrilen edozein gobernu babesteko ezinbesteko baldintza izatea burugabekeria litzatekeela. Eta zorioneko manifestu horretan “Etsitzea ez da aukera bat” badiote ere, etsiak hartu nau, eta nago martxa honetan asturiera lehenago izango dela ofiziala Asturiasen, PSOEren ekimenez, euskara Nafarroa Garaian baino. “Sorionekuak” asturiarrak!

Joxerra Olano Etxabe

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude