EHU

Kaleratzeak saihesteko “doikuntzak” egingo ditu EHUk

  • EHUrentzako aurrekontu handiagoa bideratzeko eta unibertsitateari erabaki ahalmen handiagoa emango dion "marko propioa" lantzeko eskatu die Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak Eusko Legebiltzarreko alderdiei.


2013ko azaroaren 5ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Goirizelaiak esan du "zail" ikusten duela EHUren campusen garapen-plana aurreikusitako epeetan amaitzea.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

2014ko aurrekontuen tramitazioan, EHUrentzako partida hobetzeko "ahalegina egin dezatela" eskatu die Goirizelaiak legebiltzarkideei. Errektoreak nabarmendu duenez, 2012tik aurrerako murrizketak medio, 2013. urtea "oso zaila" izan da.

Halaber, diru-laguntzei dagokienez beheranzko joera geratu egingo den arren, 2014an ezin izango dute 100 lagunen kontratazioa aurreikusten zuen plana gauzatu. Gaur arte egindako kontratazioak mantentzeko, "doikuntzak" egingo dira, errektorearen hitzetan.

Besteren artean, Goirizelaiak esan du "zail" ikusten duela EHUren campusen garapen-plana aurreikusitako epeetan amaitzea, eta Araba eta Gipuzkoako zentro teknologikoak ez dituztela 2015a baino lehen eraikiko.

Duela bi hilabete, unibertsitatea "gorabehera politikoen" menpe egon ez dadin, alde guztiek "ibilbide luzeko ituna" adostu beharko luketela esan zuen Goirizelaiak. Zentzu horretan, finantzaketa publikoa murriztu egin denez, pribatua indartzeko asmoa agertu du EHUk.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHU
2025eko urriaren 29
Joxerramon Bengoetxea, EHU-ko errektorea
“Jaurlaritzaren aurrekontu hauek EHU paralisira daramate”

Eguneraketa berriak daude