"Ez gaude epidemiaren gorenean, hasiera baino ez da"

  • David Nabarro Osasunaren Munduko Erakundeak CoVid-19 dela eta Europara bidali duen aditua da. El País-i eskaini dion elkarrizketan azaldu duenez, Europa 1918tik bizi gabeko egoera baten aurrean dago. Asiako hego ekialdeko herrialdeak 2002ko gripearen aurrekaria izan zutenez, beren neurriak bizkorragoa ezartzea normala dela adierazi du.

David Nabarro Munduko Osasun Erakundeko Europako bidali berezia.

2020ko martxoaren 17an - 12:56

Izurriteari aurre egiteko bi gauza bete behar direla adierazi du Nabarrok: alde batetik komunitatea antolatu egin behar da, eta bestetik eremu kutsatuenetako mugikortasuna murriztu. Bata zein bestea ezinbestekoak dira, eta ez da lortuko izurriteari aurre egiterik biak ezarri gabe.

Zalantzati agertu da David Nabarro izurritearen luzapenari buruz galdetzean. Ez daki noiz buka daitekeen, baina jendeak hilabete batzuetako kontua izango dela argi izan behar duela dio. “Ez gaude kurbaren tontorrean, hasieran baino”, dio eta txertoa eskuragarri izatea urtebete luzatuko dela aurreikusi du.

Europako herrialdeek neurriak berandu jarri dituzten galdetzean, bakoitzak bere eskuetan dagoena egin duela adierazi du adituak. Europako herrialdeetako arazo nagusia froga mediku gutxi egitea dela esan du. Txina, Hego Korea eta Singapurreko neurriak eredutzat jarri ditu: osasun-sistema sendoa, higienearen sustapena, eta Gobernua eta jendartearen arteko elkarlana baitituzte.

Ziurgabetasunak jota

Birus mota hori ezegonkorra dela eta ustez desagertuta dauden herrialdeetan brote berriak agertu daitezkeela adierazi du. Espainiar Estatuan Europako beste batzuk baino kutsatu eta hildako gehiago egoteak arrazoi berezirik ez duela esan du; baliteke sintoma arinak edo batere ez dituen herritar batek beste asko kutsatu izana.

Dena den, osasun-sistema ondo antolatutako batek eta jendearen parte-hartzeak hilkortasun tasa baxua mantentzen laguntzen dutela esan du.

Etorkizuneko erronkentzako praktika

Europako herrialdeek mota horretako izurriterik azkeneko 100 urteetan bizi ez izanak tupustean harrapatu ditu Gobernuak, eta erantzuna beste kontinenteetakoa baino geldoagoa izan da. Hala ere, Nabarrok ez du “geldo” bezala definitu nahi erantzuna, Gobernu bakoitzak bere ahalmenaren arabera ekin duela argudiatuz.

Koronabirusarena gizateriaren existentziarentzako mehatxu bat dela esan du, eta horri aurre egiteko beharrezkoa den elkarlana etorkizunean egongo diren erronkei aurre egiteko praktika: biodibertsitatearen galera edo tenperaturen gorakada, kasu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude