Gladys del Estal gogoratu dute haren heriotzaren 35. urteurrenean

  • Eguzki talde ekologistak antolatuta omenaldia egin zitzaion igandean Gladys del Estali, Cristina Enea parkeko bere oroigarriaren aurrean. Emakume ekologista 1979ko ekainaren 3an hil zen energia nuklearraren kontrako protesta batean Guardia Zibilak tirokatuta.

35 urte bete dira Gladys del Estal hil zutenetik.

2014ko ekainaren 2an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Garak jaso duenez, bertaratutakoek Gladys del Estal “lagun eta bizilagun” bezala gogoratu zuten mugimendu antinuklearraren sinbolo baino, eta hil zen modua ez ahazteko ere eskatu zuten, hilketa zigorgabe geratu baitzen.

Egiatarraren borroka ere gogora ekarri zuten Eguzkiko kideek, izan ere, del Estal eta beste askoren borrokari esker Debako, Ispasterreko, Tuterako eta Lemoizeko zentralen proiektuak baztertzea lortu zen. Era berean, mobilizatzen jarraitzeko beharra aldarrikatzeko ere aprobetxatu zuen talde ekologistak.

Urtero bezala, parkeko sarreran dagoen kartela aldatu eta “Gladys Enea” irakurri ahal izan zen. Ekitaldiaren bukaeran Felix Soto aktibistak Gladys del Estalen oroimenean jarritako plaka estalgabetu zuen txalo artean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekologismoa
2025eko abuztuaren 1
Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

Eguneraketa berriak daude