Gizon bat bikotekidea autoz harrapatzen saiatu da Barakaldon

  • Indarkeria matxista kasua ostiralean jazo zen. Astelehenean, Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak deituta, erasoa salatu dute Barakaldon.


2020ko irailaren 29an - 12:55
(Argazkia: Ecuador Etxea)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ostiralean jazo zen erasoa, eguerdiko 14:30ak inguruan, Barakaldon. 47 urteko gizonak emakumezko bikotekidearen autoa jo zuen berearekin, eta ostean emakumea harrapatzen saiatu zen. Erasoa burutu ondotik, gizona atxilotu egin zuten. El Correok dioenez, emakumeak aitortu zuen aurretiaz ere egin izan diola eraso gizonak.

Erasoaren salatu eta gaitzesteko, astelehenean elkarretaratzea egin zuten Barakaldoko Herriko Plazan, Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak deituta. Bertaratutakoek indarkeria matxistaren aurrean "neurri integralak eta apustu ausartak" eskatu zituzten.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.