Gizon bat atxilotu dute eta hiru sexu eraso salatu Sanferminetako lehen egunean

  • Emakume bati ukituak egitea leporatuta, Iruñeko Udaltzaingoak atxilo eraman du gizonezko bat Sanferminetan, salaketa jaso ostean. Sexu-erasoen kontrako informazio guneak ia 4.000 laguni eskaini die arreta bi egunetan, eta bi salaketa jaso dituzte ukituak egiteagatik.

Sexu erasoen kontrako informazio gunea 2019ko irudi batean (Argazkia: Nafarroako prentsa elkartea)

2022ko uztailaren 07an - 15:11

Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gizon bat atxilotu dute, Sanferminetako jaien barruan, sexu erasoa leporatuta. Emakume bati ukituak egin dizkiolakoan eraman dute atxilo. Udaltzainek salaketa jaso dute, eta horren ostean atxilotu dute gizona.

Horrez gain, indarkeria matxistari eta sexu erasoei aurre egiteko Gaztelu Plazan jarri duten informazio gunean beste bi kasu salatu dituzte ukituak egiteagatik. Gune horretatik, lehen bi egunetan 3.825 lagun pasa dira jadanik, jakinarazi dutenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude