Gizon bat atxilotu dute Burlatan, indarkeria matxista egotzita

  • Astearte arratsaldean atxilotu dute gizonezkoa, bere bikotekideak balkoitik laguntza eskatu ostean. Asteburuan, berriz, gizonezko bat atxilotu dute Iruñean, emakume bat bortxatzea leporatuta.


2023ko maiatzaren 3an - 11:46
Forunzaingoak astearte arratsaldean atxilotu du gizonezkoa, emakumea balkoira laguntza eske irten ostean. (Argazkia: Noticias de Navarra)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gizon bat atxilotu dute Burlatan, bere bikotekideari eraso egitea leporatuta. Astearte arratsaldean atxilotu du Foruzaingoak, emakumea balkoira laguntza eske irten ondoren. Anbulantzia ere gerturatu da erasoa gertatu den lekura eta emakumea artatu du, zauri arinekin. Gizona Beloso Alto kaleko polizia-etxera eraman dute. 

Beste atxilotu bat, bortxaketa egotzita

Asteburuan, berriz, Iruñean gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak emakume bat bortxatzea leporatuta. Larunbat gauean izan zen, Buztintxuri auzoko lorategi batean. Noticias de Navarrak azaldu duenez, atxilotuak aurrekariak ditu beste emakume bati eraso egiteagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude