Gizateriaren aurkako hirugarren krimena? Pandemia dela-eta, migratzaileen errepresioa

  • Egoerak eskatzen duen babesaren ordez, Covid-19 pandemiagatik ezarritako euskarri-neurriak aitzakia berri bat dira ez soilik EBko mugak etorkin eta exiliatuei ixteko, baita Europan bertan, kanpamentu osasungaitzetan, etorkinak giltzaperatzeko ere, epidemiaren hazkundea areagotzeko arriskuarekin. Ba al goaz gizateriaren aurkako hirugarren krimena burutzera?


2020ko apirilaren 28an - 17:06
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

[Itzultzailearen oharra: Hirugarren krimenaz mintzo da autorea; Mare Nostrum operazioa eta milizia libiarrekin kolaboratzea izan dira aurreko biak]

Erreboltak eta errepresio poliziala Mesnil-Amelot eta Vincennes-eko atxikipen administratiboaren zentroetan,  Greziako kanpamentuetan, eta bereziki gainezka dagoen Lesboseko Moriako hotspotean, EBan babesa aurkitzen saiatzen diren etorkinak berriro Turkiarantz bultzaka, Mediterraneon ahalegintzen den erreskate barku bakarrari Italiako eta Maltako kaiak ixtea, Europara iritsi nahi diren pertsona etorkinen txalupa urperatuen kopurua biderkatzen den bitartean. Frantziako Atxikipen Administratiboen Zentroetan (AAZ), Grezia-Turkiaren arteko mugan, Libia eta Italiaren artean, exiliatuak dira, egiatan, pandemiak eskatzen zituen euskarri-neurrien lehen biktimak, egoera horiek baldintzarik gabekoak  baitiraute neurri horiek bete ahal izateko.  Konfinamendua, errepresioa, bazterketa eta heriotza, EB prestatzen ari da etorkinengan gizateriaren aurkako hirugarren krimen bat burutzeko?  

Landu dezagun memoria. 2013ko urrian, bi barku mila exiliatuekin, gizon-emakume-haurrak, urperatu ziren Libia eta Siziliaren arteko Lampedusa uharteko kostaldearen aurrean.  Italiako kostaldeko guardiak  esku bat (berantiarra) luzatu arren, gehienak hil ziren. Italiako gobernuak tragedia honi erantzun zion Mare Nostrum operazioa martxan jarriz: urte batean Mediterraneoan arriskuan egondako 100.000 pertsona baino gehiago erreskatatuak izan ziren, Italiak jasoak eta asilo eskatzaile gisa tratatuak izan ziren.

Badakigu zer gertatu zen giza-hospitalitate hau indargabetu zenean. Migrazioarentzako Nazioarteko Organizazioa (MNO)-aren arabera, 2019an bakarrik, 1283 pertsona exiliatuak hil ziren  Europako Batasunako herrialderen batera iristeko itsas-bideko saiakeran. Hola gertatu zen 2014ean Italiako gobernua erreskate eta babes operazioa baztertzera behartua izan zelako.  Mare Nostrum ordez Frontex Plus programa indarrean jarri zen. Frontex da hegoaldeko mugaren kontrolerako programa militarra Europako Batasunak ezarria eta administratua.

Pertsona migratzaileentzako EBko mugen itxiera errepresiboa ezagutzen ditugun modu desberdinetan gauzatu zen: harresi gotortuak eta oholesiak EBko ekialde eta mendebaldean, Libia eta Turkiatik abiaturiko itsas-zeharkatzeen kontrol elektroniko eta poliziala, tamaina handiko operazioak etorkinentzako EBko mugak Europatik kanpo ere jartzeko, Turkian 2016ean sinaturiko akordioan bezala--  hiru milioi errefuxiatu , gehienak siriarrak, jasotzeko eta bere lurraldean mantentzeko akordioa izan zen--, edota Libiako  kostazainekin errepikaturiko akordioak –kostazainen ur territorialak zabalduz exiliatuak libreago erreprimitzeko.

Europako mugetan bertan, ikusi dugu nola gune kritikoak direnetan, hostpost-etan, instalatu diren sailkapen zentro diskriminatzaileak;  Grezian, EBko gainontzeko herrialdeetan onartu nahi ez duten errefuxiatuen atxikipen-barruti handiak bihurtu dira. Kanpoko mugei erantsi zitzaien Hungariak, Kroaziak, Eslobeniak, etabar... altxatako  txarrantxak.

EBren eta milizia libiarren kontsortzio baten arteko kolaborazio estuak probokatu duela, ezagutu ahal izan diren urperatze berritan,  gutxienez 14.000 pertsonen heriotza; horri erantsi behar zaio hamarnaka milaka exiliaturen desagertzea izan litekeena

Eta zer esango dugu Mediterraneon eraginkorki dabiltzan GKE-en lanari jartzen zaizkion traba legalez? Frantzian bertan aipa dezakegu  muga franko-italiarrean organizatutako migratzaileen ehiza (Ventimiglian, Royako bailaran edota Briançon inguruko mendi paseetan), eta aipa dezakegu Britainia Handiara joaten saiatzen diren exiliatuek Calais-en jasan behar duten errepresioa; eta aipatu gaberik ezin utzi Parisko iparrekialdean, promiskuitate eta higiene onartezinezko baldintzetan bizirauten diren migranteek jasaten duten ebakuazio irregularrak . Muturreko prekarietate-egoeran daudenei laguntza ematen saiatzen direnak solidaritatearen kriminalizazioaren akusaziopean erortzeko arriskuan.

Mediterraneoaren erdialdera eta 2013ko amaierara itzuliz, kontua da Mare Nostrum operazioa bukatutzat emanda, EBren eta milizia libiarren kontsortzio baten arteko kolaborazio estuak probokatu duela, ezagutu ahal izan diren urperatze berritan,  gutxienez 14.000 pertsonen heriotza; horri erantsi behar zaio hamarnaka milaka exiliaturen desagertzea izan litekeena. Gainera, kolaborazio honen emaitza izan da gerra, errepresio eta miseriatik ihes egitera beharturiko 50.000 pertsona migratzaile indarrez Libiara eramanak izatea, kontzentrazio-eremutan sartuak, non eta tortura sistematikoa, bortxakeriak, esklabotza, exekuzioak eta pertsonen trata ohiko bihurtu diren.

Pandemiaren mehatxuaren aurrean migratzaileak bortxaz kanporatzeko edo konfinatzeko politika berriro ere, hirugarrenez, indarrean jarri du Europar Batasunak

Problematika  bikoitz honek determinatu du Omer Shatz-ek, Parisko Ikerketa Politikoen Institutuan pertsona errefuxiatuen eskubide auzitan aditua, eta Juan Brankok, Epaitegi Penal Internazionalaren Fiskalaren laguntzaile ohia,  egin duten hiru urteko  ikerketa luzea. Ekainean, bi ikerlariek aurkeztu zuten Epaitegi horretan bertan, 250 orrialdeko  jakinarazpen argudiatu bat: bertan, gizateriaren aurkako krimena egozten zaie Europako Batasunako buruzagiei eta horien kontrako salaketa aurkezten da.

Izan ere, CPIren Erromako Estatutuaren 7. artikuluak (1998.7.17) gizateriaren aurkako krimentzat hartzen ditu ere  “gizatasunik gabeko antzeko beste ekintzak (hau da, asesinatoa, deportazioa, esklabotza, tortura, pertsekuzioa eta abr) intentzionalki eragindakoak  eta sufrimendu handia sorrarazten dutenak edota osotasun fisikoan edota osasun mental edo fisikoan kalte larriak eragiten dutenak”. Definizio horrek zeharo egokia da EBk, pandemiaren mehatxuaren aurrean migratzaileak bortxaz kanporatzeko edo konfinatzeko politika berriro ere, hirugarrenez, indarrean jarriz, eman duen pausoarentzat.

Dena den, entzun dezagun bukatzeko, Giusi Nicolini, 2013an Lampedusako alkate zenak Ginebrako Unibertsitatean, joan den urrian eman zuen hitzaldiaren amaiera: “Larrialdi humanitario ikaragarri honen aurka, posible da beste modu batez borrokatzea. Ez soilik negar eginez eta gero ahaztuz, baizik eta pertsona horiek onartuz eskubideen subjektu gisa, beraien lurretan eta migrazio-ibilbidean zehar,  Libiako kanpamendutan eta gaur egun itsasoan ere  zapalduak.  Soilik horrela eman ahal izango diogu erantzun politikorik,  luze eta zaila, nekagarri eta zorrotza den desafioaren konplexutasunari”.

* Claude Calame Parisko Ecole des hautes études-ko zuzendaria da, ATTAC-eko kidea. Viento Sur aldizkarian idatzi du artikulua eta Joseba Barriolak euskaratu du.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Teknologia
Turistak eta aktibistak

Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Bea Salaberri
Txitxar txiroak

Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]


2025-09-03 | Jesús Rodríguez
Zarata egiteari utzi, gora begiratu

Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]


Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


Eguneraketa berriak daude