Gipuzkoan hil den emakumearekin, orain arte 6 heriotza Euskal Herrian

  • 69 urte ditu koronabirusagatik Gipuzkoan hil den lehenbiziko pertsonak. Astelehenean zendu da Onkologikoan, hara eraman zutelako aurretik sufritzen zuen gaixotasun larriagatik. Euskal Herrian Covid-19ak hil duen seigarren pertsona da.

Kutsatu eta hilen mundu osoko estatistikak. (Irudia: Johns Hopkins institutua)

2020ko martxoaren 09an - 16:44

Donostian hil den emakumea da orain arteko biktima euskaldunetan gazteena, aurrekoak 92, 90, 88,87 eta 82 urte zituzten. Denek ere gaixotasun larri edo kronikoak zeuzkaten koronabirusak kutsatu aurretik.

Denetara Covid-19ak Euskal Herrian kutsatuen kopuruak hauek dira astelehen arratsaldea artean, hiru administrazio eremuen arabera: 1) Iparraldeko datu zehatzik ez dago; 2) EAEn denetara 148 kutsatu kontabilizatzen dira (horietatik 46 igandetik astelehenera bitartean), 122 Araban, 21 Bizkaian eta 5 Gipuzkoan; 3) Nafarroan 17 dira kutsatuak (horietatik 7 berri igandetik astelehenera bitartean).

Mundu osoan astelehen arratsaldera arte kutsatuak denetara 111.362 ziren, horietatik hilak 3.892, Covid-19ari jarraipenik zorrotzena egiten dion Johns Hopkins institutuaren arabera. Txinan 3.008 pertsona hil badira, heriotzak 366 izan dira Italian, 237 Iranen, 53 Hego Korean, 25 Espainiako estatuan eta 19 Frantziako estatuan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude