EH Bildu nagusitu da Gipuzkoako Batzar Nagusietan

  • EH Bilduk eskuratu ditu Gipuzkoako Batzar Nagusietarako bozik gehien: 120.578 bozekin, 22 batzarkide lortu ditu, 2019ko hauteskundeetan baino 5 gehiago. EAJk, PSE-EEk eta Podemosek behera egin dute: EAJk 17 batzarkide lortu ditu, aurrekoan baino 3 gutxiago. PSE-EEk 7 batzarkide eskuratu ditu, aurrekoan baino 2 gutxiago, eta Podemosek 2 batzarkide, aurrekoan baino 2 gutxiago. PPk egin du gora 2 batzarkidetan, eta 3 izango ditu. Gehiengoa eskuratzeko 26 batzarkide behar direnez, datorren asteetan alderdiek egingo dituzten itunen baitan egongo da gobernatzeko ahala.


2023ko maiatzaren 29an - 00:50

EH Bilduk 120.578 boz lortu ditu, hau da, boza eman dutenen %36,19ko babesa lortu du eta hau babes handiagoa da 2011n gobernatu zuenean lortu zuena baino: ordukoan boza eman zutenen %35,43k bozkatu zuen EH Bildu. 22 batzarkide eskuratu ditu.

EAJk 105.437 boz eskuratu ditu eta bozen %31,65 lortuta 17 batzarkide izango ditu. Lau urteotan ia 25.000 boz galdu ditu (2019koan 130.767 boz lortu zituen) eta 3 batzarkide gutxiago izango ditu.

PSE-EEk ere beherakada izan du: 2019koetan baino 2 batzarkide gutxiago lortu ditu, eta 7 izango ditu. Guztira 51.591 boz eskuratu ditu, aurrekoetan baino 11.000 gutxiago (62.788 eskuratu zituen orduan).

PP bihurtu da laugarren indarra, Podemosi aurre hartuta: 3 batzarkide eskuratu ditu, aurrekoetan baino 2 gehiago. Guztira 20.574 boz, aurrekoetan baino 3.000 gehiago (17.303 eskuratu zituen orduan).

Podemosek bi batzarkide galdu ditu eta 2 batzarkide izango ditu Gipuzkoan. 21.283 boz eskuratu ditu, aurrekoetan baino 10.500 gutxiago (32.831 eskuratu zituen orduan).

 

Abstentzioak gora 6,69 puntu

Abstentzioa, boto zuria eta boto baliogabeak ere igo egin dira hauteskunde hauetan: abstentzioa %40,07koa izan da, 2019ko hauteskundeetan baino 6,69 puntu handiagoa. Boto zuriak %1,78 izan dira, aurrekoen bikoitza (%0,87 izan baitzen) eta boto baliogabeak %1,23 izan dira, aurrekoetan %0,84 izan zirenean.

 

2023ko Gipuzkoako Batzar Nagusietako datu guztiak

2019ko Gipuzkoako Batzar Nagusietako datu guztiak

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Udal eta foru hauteskundeak 2023
Udal hauteskundeetan "iruzur saiakera zantzuak" salatu ditu Donostiako EH Bilduk

Ekialdeko Barrutiko batzarraren eraketan antzeman du irregulartasuna, lau hautesmahai kontaketatik kanpo utzi baitira.


Analisia
Etsaien artean, lagunena

EH Bildu lehen indarra izan den herrietan, eta PPk edo PSNk alkatetza kentzeko aukerarik zuten kasuetan, alderdi espainolistek haien bitartekoak jarri dituzte hori egiteko. PSNk erraztu egin du UPNren alkatetza, esaterako Iruñean, boto zuria emanda. PPk, berriz, EAJ... [+]


2023-06-18 | David Bou
Erreakzioa

Udal hauteskundeak pasa eta astebetera, badirudi prest gaudela aztertzeko hauteskunde berri hauek utzi dituzten emaitzak, datozen lau urteetan udalerrien politika instituzionala markatuko dutenak. Azterketa posible guztietatik kezkagarriena, zalantzarik gabe, Herrialde... [+]


Udal osaketen analisia
Turismotik babesteko aldaketa politikoa dator euskal kostalde osoan zehar

Sopela, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Pasaia edo Hondarribia bezalako kostako herrietan EAJ alkatetzatik kanpo geratu da, turismo masifikatuaren aurkako programekin aurkeztu diren ezkerreko alderdi eta herri plataformen emaitzei esker.


Eguneraketa berriak daude