Gezurra dirudi

  • Euskal Herriaren nazio eta gizarte askapenaren aldeko jarrerak albo batean utzi zituztenetik ia hamar urte iragan badira ere, Sortuko egiturek (ez pertsonek) harriturik uzten gaituzte oraindik ere.


2018ko abenduaren 16an - 12:12
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Mitin batean euskal errepublikaren aldeko aldarria plazaratzen duten bitartean, aldi berean, ontzat hartzen dute Euskal Herriaren zatiketa, euskal lurraldeetan hiru prozesu desberdin abiatzeko teoriaz, eta batek daki non batuko liratekeen. Hori guztia modu onean egin eta Frantziako nahiz Espainiako estatuek onartuko dutelakoan daudelarik, bai izugarria!

Ustez, arrazoizkoena, bidezkoena eta etorkizun handikoena izaki, okupatzailearen sisteman sartzea erabaki zuen, eta nazioarteko komunitatea hartu zuen bermatzaile gisa, alabaina, orain ez dute haren aipamen bat ere egiten. Egia esan, nazioarteko taldeak eskarmentu handia du, mundu osoan, nazio askapenerako mugimendu iraultzaileak desmuntatzerako orduan, eta, azken finean, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua desegiten laguntzea izan da egin duen gauza bakarra, eusko eta espainiar burgesiaren, kapitalaren eta inperialismoaren zorionerako.

Egun batean, Bartzelonako jihadisten ekintza bereizgabea gertatutakoan, Espainiako indar errepresiboak goratu egin zituzten. Era berean, ikuspegi demokratikotik hartzen dute Espainiako Estatua, eta handik hilabete gutxitara, herrien kartzelatzat jotzen dute Konstituzioa. Nabaria da hauteskundeen kiratsa, EAJk Salburuan egiten duen bezala, ekitaldian independentzia aldarrikatu, eta handik minutu pare batera okupatzaileen eta ordena kapitalistaren zipaio bilakatzen da.

Nazioarteko taldeak eskarmentu handia du, mundu osoan, nazio askapenerako mugimendu iraultzaileak desmuntatzerako orduan, eta, azken finean, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua desegiten laguntzea izan da egin duen gauza bakarra, eusko eta espainiar burgesiaren, kapitalaren eta inperialismoaren zorionerako

Bat-batean, nazio eta gizarte askapenerako dinamikaren bat artikulatzeko aukerarik ez dagoela esango genuke enegarren aldiz, ezinezkoa baita denak batera pozik uztea, hau da, oinarri independentistak, kapitala eta aita santua. Hala ere, halako jokamoldea barkatu egiten da oraindik eta, gainera, kontzientzia batzuk erakartzeko gai da.

Halako dinamika ohikoa da EAJn eta betidanik jarri du praktikan, unean uneko interesik tartean ez badago (krisialdia…), izan ere, sistemak ez die inolako kontzesiorik egingo azken orduko aprendizei, eusko burgesiaren babesa arbuiatuz.

Gezurra dirudi, gogoeta labur honen izenburuan genion bezala, 2018ko abenduan baten bazuk oraindik kexu izatea, euskal preso politikoen gaiari dagokionez, gobernuak inongo keinurik egin ez izanagatik. Badirudi aurkikuntza handia egin dutela.

Berriro diogu etsaien %98 harroputzak, baldarrak, inperio baten galtzaileak, nazionalistak (ezkertiar gehienak barne) izateaz gain, ez dute errukirik izango, nahiz eta inolako arazo larririk ez sortu. Hori gertatzen ari da, hain justu ere, Sortu konplexuaren eta okupatzen gaituzten estatuen artean.

Halaber, gezurra dirudi Konstituzioaren erreforma eskatzea eta, aldi berean, okupatzailearen legeak betetzeko eskaera egitea, kalean nahiz kartzeletan. Lege horiei jarraiki, hainbat euskal militante espetxean daude muturreko baldintzetan, eta haietako batek aurki 35 urteko kartzelaldia beteko du.

Beste behin ondo azaltze aldera, munstro barnetik ezin daiteke etorkizun askerik eraiki, ezinezkoa da. Dei egiten dizuegu hausnartu eta eztabaidatzeko. Ez dugu zertan men egin beharrik, batez ere, aske eta gure patuaren jabe izateari uko egiten digutenen aurrean. Aske izatea da gure eskubide eta betebeharra (gure aldeko borrokan parte hartu zutenengatik eta hartuko dutenengatik), eta hori soilik borrokaren bidez  garatu ahal izango dugu.

 

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


2025-07-30 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Gehiago

Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]


2025-07-30 | June Fernández
Meloi saltzailea
Coca-Cola

Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan.  Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


2025-07-25 | Julen Orbea
Bilbon euskara jira ta Bira

Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude