Gerrari buru egiteko baratzea sortu

  • Datorrena datorrela, hel diezaiogun baratzeari. Gero gerokoak. Baina geroa beroagoa izango da baratzedunarentzat, samurragoa.


2020ko apirilaren 23an - 08:28
Bigarren Mundu Gerran, 1943an, Garaipen Baratzeak sortzeko eskuliburua argitaratu zuen James Burdettek AEBetan.

Gaur bizi dugun ez bizitze hau, iraute hau, datorkigunaren ataria besterik ez dela gero eta maizago entzuten ari naiz. Kontuak dira orain jendartearen eman-hartuaren aukera bakarra. Gaur goizean janari dendan kuadrilako hiruk topo egin dugu pasilogurutze batean eta koadrilako laugarren baten amaren heriotza izan dugu hizpide. Denon bihotzeko ama izan zena, eta bazirudien gauza txar batean ari ginela, minutu pare bat besterik ez dugu hitz egin eta Polizia azalduko ote zen beldurrez bezala jokatu dugu. Utikan egoera hori...

Kontuak alde batera utzi, eta hel diezaiogun baratzeari. Izan ere, baratzea da aukera bat, ia bakarra. Bigarren Mundu Gerran, 1943an, Garaipen Baratzeak sortzeko eskuliburua argitaratu zuen James Burdettek AEBetan. Gakoa sinplea zen: bakoitzak bere etxean edo inguruko lur publikoan baratzea lantzea. Janaria sortzea ingurukoentzako: sendia, aldamenekoa, auzoa, behartsua... Baratze haiek komunitatearen eta herritarren bizitza hobetu zuten, eta gerra amaitutakoan ere lagungarri izan ziren. Garaipen Baratzeak.

Liburuxka hori oraindik ere eredugarria da. Gaur, gudua baino okerragokoa bizitzen ari gara eta, kontuak alde batera utzita, datorrena datorrela, hel diezaiogun baratzeari. Gero gerokoak. Baina geroa beroagoa izango da baratzedunarentzat, samurragoa. Jarrera horri heldu eta egokitu egin dute liburuxka hura; hona emaitza.

Baratzea hutsetik sortu nahi duenarentzako aholkuak. Baga: ingurua ezagutu. Ez da gauza bera Bakion, Angelun Eskuernagan edo Abaurrean baratzea egitea. Biga: lurra ezagutu. Edozein dela ere, ongarri naturalak, eta ahalik eta onenak erabili. Higa: zerrenda zorrotz bat osatu, zenbat janari beharko duzu? Doitu zure lana, zenbat uraza jango dituzue? Hamabostero 24 edo 48 letxu txiki landatuko ditut. Mozkin batzuk kontserbatzeko modukoak dira; ikasi horretarako bide egokienak. Laga: behar dituzun landareak landatzeko erosi edo etxean hazitik sortu? Landare bakoitzak bere zikloa du eta erein eta hilabetera jango duzu errefautxoa, baina urtebetera porrua. Plangintzarako garrantzitsua da. Boga: baratze eremuaren banaketa egin: taulenak, loreintziak, bazterrak... Landareak elkarren aldamenean, bata bestearen laguntzaile bezala zeintzuk ariko diren ikasi. Sega: sasoian sasoiko lanak egin. Urte garai bakoitzean egin beharreko lanak zehaztu; egutegia garrantzitsua da, baina giroa eta eguraldia garrantzitsuagoak. Zai: hasten hasteko inguruan landareak saltzen dituenari galdetu eta erosi. Zoi: luarra egin, nahitaezkoa. Etxeko eta baratzeko hondarrak ongarri bihurtu. Bele: ez ahaztu laguntzaileak: polinizatzaileak, txoriak, eta izurriteei tamainan eutsiko dieten animaliak. Zer egin beharko dugu baratzera erakartzeko?

Zauden moduan zaudela, beti izango da garaipena baratzea. Zerori garaituko zara. Zeure burua garaitu. Zailena egina izango duzu. Gainontzekoa, poetak esan zuen bezala, saguzarraren eguerdiko doministikua izango da. Huskeria, horixe: gerra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Eguneraketa berriak daude