Genero indarkeria salatzeko bost minutu hipokrita

  • Arabako Emakumeen Asanbladak salatu du instituzioek genero indarkeriaren aurrean hartutako jarrera, Pikara Magazine aldizkarian argitaratutako iritzi artikulu baten bidez. Guk pasarte interesgarrienak hautatu eta euskaratu ditugu.


2013ko azaroaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Iñigo Urkullu, Emakundeko kideekin. (Arg: Irekia)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Azaroaren 25ean, politikariak kalera ateratzen dira, bost minutuz. Azaroaren 25aren harira, emakumeen kontrako indarkeria gaitzesteko deia egiten diote jendarteari, bost minutuz. Sinbolikoak baino ez diren bost minutu, hipokresiazko bost minutu.

Egoera makiabelikoa da. Instituzioek esan izan dute: “Emakume eta gizonen arteko ezberdintasun estrukturalek sortzen dute emakumeen kontrako indarkeria”. Hala uste badute, zergatik ez dituzte berdintasun politika eraginkorrak martxan jartzen?

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiako Estatuko berdintasun legeak etengabe urratu dituzte, zortzi urtez –eta legeak berez nahiko eskasak dira–.

Zergatik ez dituzte berdintasun legeak betetzen?

Lehenik eta behin, ez direlako lehentasun politikoa. Aldi berean, gainera, emakumeen kontrako erreformekin tematzen dira; abortu, hezkuntza, lan, eta menpekotasun legeak, kasu.

Bigarrenik, ez dutelako dirurik esleitu nahi. Adibidez, 2012an Gasteizko Udalak aurrekontuen %0,09 bideratu zuen, zifra barregarria.

Hirugarrenik, jarrera atzerakoi eta matxistetan errotutako politikariek gobernatzen gaituztelako.

Bukatzeko, interes kapitalista eta hetero-patriarkalarekin elkarlanean funtzionatzen dutelako, status quo-a aldatu gabe.

(...)

Legeetatik at aritzen diren erakundeak

Aurten, Emakundek kanpaina egin du berdintasuna giza eskubidea dela esanez. Premisa hori aintzat hartuz, esan genezake instituzio guztiek, era batean edo bestean, emakumeon giza eskubideak urratzen dituztela legedia betetzen ez dutelako.

Legeek ezberdintasuna “egiturazkoa” dela esaten dutenean, instituzioetatik erabiltzen duten indarkeriari ere egiten baitiote erreferentzia.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!