Generalitateko kontselaritza bat okupatu dute CDRek Kataluniako Gobernuak U1eko erreferendumean onartutakoa bete dezan

  • Espainiako Estatuaren aginduak ez betetzeko eta errepublika aldarrikatzeko eskatu diote Generalitateari.


2018ko ekainaren 22an - 12:10
Osasun Kontseilaritza aurrean (Argazkia: CDR les corts)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Aurreko astean hainbat udaletxe okupatu ostean, gaur goizean Generalitatearen Lan, Gizarte Gaietarako eta Familien kontseilaritzan sartu dira CDRko kideak. Osasun kontselairitzan ere sartzen saiatu dira CDRetako kideak. Kataluniako Gobernuari eskatu diote Espainiaren aginduei kasurik ez egiteko eta independentzia aldarrikatzeko, urriaren 1ean esandakoa bete dezan.

Aktibistek “lan duinak guztientzat” dioen pankarta erraldoi bat zabaldu dute eraikinaren barruan, eta  “Herriak agindu, gobernuak obeditu” oihu artean sartu dira Kontselaritzara. Ekintza honekin soldata eta lan baldintzen berdintasuna eskatu nahi dute. “Lan berdina soldata berdina” eta “U1, ez dugu ahaztuko, ez dugu barkatuko” oihuak oso presente egon dira eguerdiko 12etan bukatuden kontzentrazioan.

Ez dute lortu Osasun Kotseilaritzara sartzea ateak itxita zeudelako. Segurtasuneko kideekin modu baketsu batean sartuko zirela adosten saiatu dira, baina hala ere ez dute lortu. Kanpoan bi pankarta zabaldu dituzte: Rosa Luxenburgoren esaldi famatua  “mugitzen ez denak ez ditu kateak sentitzen” eta “CDRek ez dute amore emango, borrokak jarraitzen du”.


CDRak kanalean gehiago
2021eko urtarrilaren 26
Sara González. Estoldak astintzen
"Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma"

2018ko azaroaren 14
Tamara Carrasco, CDRetako kidea
"Ziegarik gabeko espetxean bizi naiz"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.