Espainiako Auzitegi Nazionalera jo du Alerta Solidàriak, Ezker Independentistari eta CDRei egindako zelata zertan den jakiteko

  • La Directak argitara emandako Ezker Independentistako eta CDRetako 38 militanteren espioitza masiboa zertan den argitu asmoz, errepresioaren aurkako Alerta Solidària antolakundeak Espainiako Auzitegi Nazionalera jo du. Pertsonatze idazkia aurkeztu du, espioitza operatiboak ikerketapean izandako Xavier Pellicer-en izenpekoaz. Alerta Solidàriaren arabera espioitzak norbanakoen eskubideak urratu ditu, eta Espainiako Estatuak independentismo katalanaren aurka egindako erasoa izan da.


2022ko urriaren 19an - 12:18
Azken eguneraketa: 13:40

Errepresioaren aurkako Alerta Solidària antolakundeak Espainiako Auzitegi Nazionalera jo du, La Directak urriaren 10ean argitara emandako militanteen aurkako zelatatzearen harira. Hedabideak sarbidea izan du oraintsu arte sekretutzat jotako dokumentuetara, eta arakatze lanen ondorioz baieztatu ahal izan du Ezker Independentistako eta CDRetako 38 militante zelatatu dituela Espainiako Barne Ministerioak, gutxienez 2018 eta 2019 urteetan. Espioitza operatiboa martxan dagoen argitu asmoz aurkeztu zuen astelehenean Alerta Solidàriak pertsonatze idazkia Espainiako Auzitegi Nazionalean, Xavier Pellicer-en izenpekoaz. Pellicer espioitza operatiboek kaltetutako militanteetako bat da; egun CUP alderdiko diputatua da Kataluniako Parlamentuan, baina zelatatua izan zenean Alerta Solidàriako bozeramailea zen.

La Directak jaso duenez, errepresioaren aurkako antolakundeak aurkeztutako idazkian espioitza operatiboak martxan jarraitzen duen galdetzeaz gain, bestelako itaunak ere jaso dituzte. Hala nola, ikerketa abiatzeko arrazoiez edota prozesuaren egungo egoeraz galdegin dute. Alerta Solidàriaren arabera, Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak gauzatutako espioitza masiboa etorkizunera begirako helburuekin egin da, eta horri ez deritzo legezko. "Ikerketek izen eta abizenekin identifikatu nahi dituzte Ezker Independentistakoak diren edota CDRekin lotura daukaten militanteek antolakunde politikoetan gauzatzen dituzten lanak". Azpimarratu dute horretarako funts faktiko eta juridikorik ez duen  "terrorismoaren aurkako borrokaren aterki lausoa" erabili dutela, eta aterki horrek forma askotariko eta abusuzko espioitza operazioei bide ematen diela. Zentzu horretan, zelataren bidez militanteen aurka gauzatu den ikerketak norbanakoen eskubideak modu nabarmenean urratu dituztela salatu dute. Are, urraketaren dimentsio kolektiboa kontutan hartuta, gertatutakoa kalifikatu dute "Espainiako Estatuak independentismo katalanaren aurka egindako eraso" gisa.

Espioitza operatiboan Poliziak kontrolpean hartu zituen militanteen telefono mugikorrak; SMS mezuak irakurtzen eta dei bidezko elkarrizketak entzun zizkieten –horietako batzuk transkribatuz–, unean uneko geolokalizazioak ezagutzen zituzten, Gmail-era eta sare sozialetara –Twitter eta Facebook– sarbidea zeukaten, eta espioitzarako software batekin kutsatu zizkieten mugikorrak. Azken hori, La Directaren arabera, "Signal eta Telegram mezularitza aplikazioetara eta Protonmail posta elektroniko hornitzailera sarbidea lortu asmoz". Horretaz guztiaz gain, kaleko jarraipena ere egin diete militanteei, kotxeetan geolokalizaziorako balizak jarriz edota kalez jantzitako Polizien segimenduarekin. La Directak arakatutako zelatari buruzko dokumentuetan kaleko segimenduetan ateratako argazkiak daude jasota.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espioitza
Fiskaltzak dio ez dela delitua polizia infiltratuak emakumeekin sexu harremanak izatea

Bost emakumek kereila jarri zuten Kataluniako mugimenduetan hiru urtez infiltratutako poliziaren aurka, haien aurkako sexu abusuak egin zituela egotzita. Fiskaltzak epaileari eskatu dio ez onartzeko kereila, eta adierazi du harremanetan emakumeen "onespena" egon zela.


Sei urtez Madrilgo mugimendu sozialetan infiltratutako beste polizia baten berri eman dute

2015etik 2021era mugimendu antifaxista eta antierrepresiboetan infiltratutako poliziaren kasua publiko egin du El Saltok, Directarekin elkarlanean ikertu ondoren. Hamabost hilabetean hedabideek argitaratutako polizia satorren seigarren kasua da.


2023-07-11 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du Pegasus espioitza kasua

Espainiako presidente Pedro Sánchezen eta beste lau ministro mugikor bidez espiatzeagatik irekitako kasua itxi egin dute, Pegasus programaren jabe den Israelgo Gobernuaren eta Justiziaren "erabateko" kolaborazio faltagatik.


2023-04-23 | David Bou
Marc, Dani eta Ramón

Artikulu honen izenburuan agertzen diren hiru izen propioak ez datoz bat horrela deitzen ziren pertsonen errealitatearekin. Marc Hernàndez Pons, Dani Hernàndez Pons eta Ramón Martínez Hernàndez ziren Barne Ministerioak Polizia Nazionaleko hiru... [+]


Espainiako Gobernuak onartu du Poliziari baimena eman ziola gizarte mugimenduetan infiltratzeko

Espainiako barne-ministro Fernando Grande-Marlaskak adierazi du infiltrazioekin lotutako informazioa espediente sekretu batean dagoela bilduta. Polizia horiek inteligentzia agente gisa definitu ditu, "ordenaren eta segurtasun publikoaren" intereseko informazioa... [+]


Eguneraketa berriak daude