Espainiako Auzitegi Nazionalak CDRetako beste lau lagun ikertuko ditu, “terrorismo” akusaziopean

  • Ekainaren 30ean Instrukzioko 6. Epaitegiak deklaratzera deitu ditu iazko irailaren 23an Judas operaziotik ordu gutxira aske geratu ziren Clara Borrero eta David Budria, Alerta Solidària erakunde antierrepresiboaren arabera. Abendutik urtarrilera bitartean, zazpi atxilotuak fidantzapean aske geratu ziren.

     


2020ko ekainaren 23an - 09:42
Azken eguneraketa: 2025-09-18 12:21
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

La Directa hedabideak argitaratu duenez, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 6. Epaitegi Zentralak inputatu gisa deklaratzera deitu ditu lau pertsona, baita Clara Borrero eta David Budria ere; izan ere, 2019ko irailaren 23an Guardia Zibilak atxilotu eta handik ordu gutxitara karguekin aske geratu ziren inputatuok, epailearen aurretik pasa gabe. Ekainaren 30ean telematikoki deklaratu beharko dute.

Inputatu berrien defentsaz arduratuko den Alerta Solidàriak Sabadellen eman duen prentsaurrekoan azaldu duenez, Guardia Zibilak "jazarpenak" egiten jarraitu du irailaren 23tik aurrera. Errepresioaren aurkako kolektiboari dagokionez, gaur ezagutu diren zitazioek mahaigaineratzen dute Fiskaltza eta, beraz, Espainiako Gobernua “indar egiten ari" direla. Herri mobilizazioaren atzetik jarraika dabiltzala ohartarazi dute solidarioek, kasu honetan, mugimendu independentistaren aurka. Xavier Pellicer Alerta Solidàriaren abokatuaren ustez, azken albisteak agerian uzten du "terrorismoa Estatuarekin edozein disidentzia mota adierazten dutenen aurkako argudioa handia" dela.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CDRak
2021eko urtarrilaren 26
Sara González. Estoldak astintzen
"Beldurra da gizartea kontrolatzeko arma"

2018ko azaroaren 14
Tamara Carrasco, CDRetako kidea
"Ziegarik gabeko espetxean bizi naiz"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!