Hainbat militanteri ateratako argazkiak jaso ditu Ezker Independentistari eta CDRei egindako zelatari buruzko dokumentazioak

  • Espainiako Barne Ministerioak Ezker Independentistako eta CDRetako 38 militante zelatatu dituela jakinarazi zuen urriaren 10ean Directak. Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak, "terrorismoaren aurkako borroka" argudiatuz, 50 telefono mugikor kontrolpean hartu ditu, eta besteak beste kaleko jarraipena ere egin die hainbat militanteri. Kaleko jarraipenaren bidez ikerketapean zeuden militanteei ateratako argazkiak biltzen ditu kazetariek arakatu duten dokumentazioak; bilerak, desplazamenduak eta mobilizazioetako parte-hartzea jasotzen dituzte argazkiek.

Guardia Zibilak ikertutako pertsona bati auto baten barrukaldetik ateratako argazkia, Lleidan (Argazkia: Directa)

2022ko urriaren 17an - 12:20
Azken eguneraketa: 14:35

Espainiako Barne Ministerioak Herrialde Katalanetako hainbat militanteri egindako espioitzaren berri eman zuten Directa hedabideko Gemma García eta Jesús Rodríguez kazetariek iragan urriaren 10ean. Kazetariek oraintsu arte sekretutzat jotako dokumentuetara sarbidea izan dute, eta 2.000 orritik gorako dokumentazioan arakatu ondotik, gutxienez 2019ko lehen hiruhilekora arte Guardia Zibilak eta Espainiako Poliziak Ezker Independentistako eta CDRetako hainbat militanteri espioitza masiboa egin dietela ezagutarazi dute.

"Terrorismoaren aurkako borroka" argudiatuz eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko 6 zenbakiko Epaitegiak baimenduta, 38 militanteri egindako zelataren nondik norakoak jasotzen dira kazetariek aztertutako dokumentuetan. Batetik, Poliziak telefono mugikorren bidez egindako jarraipena xedatzen da: 38 pertsona horien titulartasuna zeukaten 50 telefono mugikor kontrolpean hartu zituzten, espioitzarako software batekin kutsatu zizkieten mugikorrak, eta hala, horien geolokalizazioak ezagutzen zituzten eta SMS mezuak irakurtzen zizkieten; Gmail, Twitter eta Facebook kontuetara sarbidea ere bazeukaten poliziek. Zelata ez da izan sare bidezkoa soilik ordea: autoetan geolokalizaziorako balizak jarri zizkieten hainbati, eta horrez gain, kalez jantzitako agenteak izan zituzten segika. Kaleko segimendu horiei buruzko xedapenetan sakondu du Gema García kazetariak Fotografies, seguiments amb vehicles i "vigilància discreta" als CDR i l’Esquerra Independentista (Argazkiak, autoekin segimenduak eta "zaintza ez-nabarmena" CDRei eta Ezker Independentistari) erreportajean. Titularrak adierazten du zertan oinarritu den Poliziaren kaleko segimendua.

Garcíak azaldu duenez, arakatutako dokumentazioak, polizien jardunaren nondik-norakoaren zehaztapenak ez ezik, hainbat argazki ere jasotzen ditu. Horietan ikerketapean zeuden militanteak ageri dira, bilerak edo desplazamenduak egin bitartean, baita mobilizazioetan parte hartzen ere.

Erreportajean jasotzen denez, Guardia Zibilaren jarduteko moduan patroi bat antzeman daiteke: ikerketapean zirenei telefono bidezko komunikazioak kontrolatzen zizkietenez, hitzartutako bileren egunetarako zaintza unitateak prestatzen zituzten, zelata gauzatzeko. Zelata-saio horietako batean Guardia Zibilak hartutako oharretan irakur daitekeenez, ustez Mossos d'Esquadrako agenteak zirenak antzeman zituzten, zelata paraleloa egiten. Baliteke, beraz, bai Guardia Zibila zein mossoak berdin jardun izana.

2017ko azaroaren 8ko greba orokorreko sabotajeak ditu iturburu zelata masiboak. Errepresioaren aurkako Alerta Solidària antolakundeko, CUP alderdiko, Endavant antolakundeko, CDRetako eta SEPC Herrrialde Katalanetako Ikasleen Sindikatuko militanteak daude zelatak kaltetutakoen artean.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espioitza
Fiskaltzak dio ez dela delitua polizia infiltratuak emakumeekin sexu harremanak izatea

Bost emakumek kereila jarri zuten Kataluniako mugimenduetan hiru urtez infiltratutako poliziaren aurka, haien aurkako sexu abusuak egin zituela egotzita. Fiskaltzak epaileari eskatu dio ez onartzeko kereila, eta adierazi du harremanetan emakumeen "onespena" egon zela.


Sei urtez Madrilgo mugimendu sozialetan infiltratutako beste polizia baten berri eman dute

2015etik 2021era mugimendu antifaxista eta antierrepresiboetan infiltratutako poliziaren kasua publiko egin du El Saltok, Directarekin elkarlanean ikertu ondoren. Hamabost hilabetean hedabideek argitaratutako polizia satorren seigarren kasua da.


2023-07-11 | ARGIA
Auzitegi Nazionalak artxibatu egin du Pegasus espioitza kasua

Espainiako presidente Pedro Sánchezen eta beste lau ministro mugikor bidez espiatzeagatik irekitako kasua itxi egin dute, Pegasus programaren jabe den Israelgo Gobernuaren eta Justiziaren "erabateko" kolaborazio faltagatik.


2023-04-23 | David Bou
Marc, Dani eta Ramón

Artikulu honen izenburuan agertzen diren hiru izen propioak ez datoz bat horrela deitzen ziren pertsonen errealitatearekin. Marc Hernàndez Pons, Dani Hernàndez Pons eta Ramón Martínez Hernàndez ziren Barne Ministerioak Polizia Nazionaleko hiru... [+]


Espainiako Gobernuak onartu du Poliziari baimena eman ziola gizarte mugimenduetan infiltratzeko

Espainiako barne-ministro Fernando Grande-Marlaskak adierazi du infiltrazioekin lotutako informazioa espediente sekretu batean dagoela bilduta. Polizia horiek inteligentzia agente gisa definitu ditu, "ordenaren eta segurtasun publikoaren" intereseko informazioa... [+]


Eguneraketa berriak daude