Herri harresia egin zuten Gironako Unibertsitatean atxiloketa gehiago saihesteko

  • 16 lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak aste honetan, 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren urteurrenean egindako ekintzekin lotuta. Mobilizazioak eta protestak egin dituzte asteazkenean Gironan.

Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2019ko urtarrilaren 18an - 11:50
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Astearteko sarekadaren ondoren, herritarrak protestara atera ziren asteazkenean. Espainiako Poliziak agindu judizialik gabe egin zituen atxiloketak, 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren urteurreneko ekintzetan lotura izateagatik. Orotara 16 pertsona atxilotu zituzten astearte eta asteazkenean.

Asteazkeneko manisfestazioan 4.000 lagun inguru bildu ziren Gironan. Manifestazioan parte hartu zuen ustezko CDRetako kide baten bila ari zen Espainiako Polizia, eta poliziarengatik ihesi, Gironako Unibertsitate publikoko turismo eta letren fakultatean babestu zen emakumea. Herri harresia egin zuten milaka lagunek kanpoaldean, Espainiako Polizia oztopatuz. Itxialdia egin eta atxiloketa ekidin zuten. Emakumea oraindik aske dago.

 

 


Herrialde katalanak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.