Ezin ase, beti jan eta beti gose. Hori da Troikaren magalera joaten direnen patua. Edo hautua. Beste askok ahora ogia eramateko nahikoa lan duten artean. Historia batzuetan alperrikakoa dela dirudi. 40 urtean munduko lau bazterrak hankaz gora jarri dituzte neoliberalek, Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) eta Munduko Bankua (MB) buru dituztela: Txile, Argentina, Polonia, Txina eta Asia hego ekialdea, Errusia, Irak... Europa. Naomi Kleinek bikain zerrendatu eta kontatu zuen
Shock-aren Doktrina. Hondamendiaren kapitalismoaren une gorena liburu bikainean. Azken helburuak lortzeko epe luzeko estrategia bikainik egon bada, horra neoliberalismoarena. Hori bai, pasatzen den toki orotan miseria gordina barreiatuz.
2002an Josep Stiglitz ekonomia nobel saridunak, Munduko Bankuko nagusi postutik bota zutenean, xehe azaldu zituen berak, bere kolegekin, diseinatutako errezetaren osagai guztiak: Lehenengo estatuko sektore estrategikoak pribatizatu. Bigarren urratsa finantza ekonomiaren liberalizazioa. Hirugarrena oinarrizko produktuen prezioen merkatuaren araberako egokitzea. Honen ondorioz istiluak gertatuko direla aurreikusten dute, gobernuen porrota eraginez, eta kanpo kapitalarentzat erabateko eskusartzeari bidea zabalduz. Eta laugarrena, Merkatu Librea. Borobila.
Bilbon izan dira handiki guztiak, Troikak agindu eta Espainiako Gobernu enbusteroak aplikatu dituen neurri guztiak txalotzen. Madrilek Washington DC eta Bruselako sukaldeetan prestatutako guztiak jan ditu, baina oraindik plater gehiago daudela esan (Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak “azken errematea” ematea falta dela berretsi zuen), bizkarrean ez itotzeko kolpetxoa eman eta alde egin dute. Hau da, erreformekin jarraitu behar dela.
Global Forum Spain 2014: egonkortasunetik hazkundera gezur galanta izateaz gain, azken aldian Rajoyren krisiaren kudeaketa ematen ari den emaitza ustez onei hauspoa ematera datorren propaganda merkea baino ez da izan.
Christine Lagarde NDFko buruak Rajoyren gobernuak aplikatutako Lan Erreforma txalotu, baina horretan sakondu beharra azpimarratu zuen besteak beste Guggemheim Museoan, marrazo irribarreen artean egindako hitzaldian. Noski, hau jantokia baino ez da izan, sukaldean aspalditik ari baitira prestatzen azken erreforma horren “perfekzionatzea”.
Lan Erreformaren ondorioz negoziazio kolektiboa suntsitu eta kaleratzeak erraztu zituzten, patronalaren malgutasunerako eskaerei men eginez besteak beste. Honela, balizko oreka eta arbitrajerako aukera oro zapuztu eta langileak euren eskubideak defendatu ahal izateko aukerarik gabe utzi dituzte, milaka lanpostu suntsituz. Eta aurpegia behar da gero lan erreformari esker 300.000 lanpostu salbatu direla esateko! Aspaldi gaude ordea hemen lurrean, eta orekak ez du balio hala gaudenean. Altxatzea beste erremediorik ba ote dugu?
Gazteon egoera are okerragoa da Ernaik Gazteria, Lana eta Prekarietatea txostenean azaldu moduan. Langabezia tasak 2012tik gora egin badu ere, errealitate gordina ezkutatzen dute datu horiek. Gero eta gehiago gara lan kualifikaturik ezean atzerrira joatera behartzen gaituzten gazteak. 2013ko azken hiruhileko kontratazioak argi erakusten dute prekarietatera eta ezegonkortasun egoerara kondenatzen gaituztela. Kontratazioen %95,5a aldi baterakoak dira eta hauen %63,1ak hiru urte baino gutxiagoko iraupena du. Guzti honi ezkutuko lanetan dabiltzanak gehitu behar zaizkio, jakinda emakume eta migrante izatearren egoera nabarmen okertzen dela. Beraz, zer dela-eta malgutasun gehiago eskuratzeko obsesioa?
De Guindos Ministroak esku artean darabiltzan planen arabera, lanaldi partzialak sustatu eta ordu extren mugak ezabatu nahi ditu, aldi baterako kontratuak gehiago sustatzearekin batera. Ondorioa: egun erdiko kontratuarekin egun osoan lan egitera behartu zaitzaketela, soilik egun erdikoa kotizatuz. Alemaniako minijob-en eredua dakarte Euskal Herrira, langabeziaren datuak lan prekarioak sustatuz makilatzeko asmoz. Esplotazio gordina.
Adarra jo nahi digute. Egunkarietan datu ponpoxoak emanda gezurra irentsi eta etxean lasai geratuko garelakoan? Hori ari dira amesten nazkagarri horiek?
Banketxeetako handikiak bai gustura kanapeak janez ditxosozko foroan, herritarroi lapurtutako diruarekin. Iñigo Urkullu lehendakaria bitartean limosnatxoa eskatzen, lehen emandako diruak itzul ditzatela esanez, euskaldun jatorrak bezala. Gizajoa. Espainian dirua barra-barra sartzen ari dela-eta, krisia gainditutzat ematen hasi diren horiek eman dezatela paseo bat euren gazteluen periferietan. Horiek marrazoen irribarrerik ez, baina hagin zorrotzak bai seguru. Gero, batzuek, eskaparateetako kristal hautsiengatik kexatuko dira. Hay quien destroza lunas, porque hay quien destroza vidas zioen pintada batek.
Stiglitz-i galdetu zioten 2002ko egun hartan, ea existitzen den NDFren atzaparretatik ihes egitea lortu duenik. Baietz. Botswana. - Eta nolatan ba hori? - Haizea hartzera bidali zuten NDF. Galdera da: merkatuek, multinazionalek eta Troikako erakundeek demokrazia bahitu eta nahierara baliatu ostean, gure herrian ba al da hauek haizea hartzera bidaltzeko prest dagoen agintari politikorik? Ez. Gehiago edo gutxiago. Bortitz edo lubrikantearekin, guztiek bat egiten dute doktrina neoliberalarekin.
Hazkundean amesten jarraitzeak krisian sakontzea esan nahi du, natur eta giza baliabideak muturrera iristen ari dira-eta. Globalizazioak produkzio eta salmenta faseak mundu mailan pentsatu eta garatzea ekarri du, herrialde bakoitza sektore batean espezializatuz. Batzuek euren bizi baldintzak mantendu edo hobetzeko, gainontzeko guztiak zapaldu behar dituzte eta dirudienez Europako periferia gutxienez bando batetik bestera pasatzea erabaki dute. Neoliberalismoari jarraituz esplotazioa, zapalkuntza eta miseria besterik ez dugu izango.
Tristea eman dezake hau horrela esateak baina Espainiako Estatuan ia bete ditu bere helburuak neoliberalismoak. Nahiz eta bozgorailuak krisitik ateratzen hasiak garela esan, garestia izan da faktura. Finantza ekonomia beharbada piztuko da, baina herritarrok eskubide sozial ia guztiak galdu ditugu, lan eta bizi baldintzak nabarmen okertu dira eta soldaten jaitsierari oinarrizko zerbitzu publikoen pribatizazioa erantsiz, hemen oihaneko legea gailentzeko arriskua ikaragarria da. Faxismoaren gorakadari erreparatu besterik ez dago.
Egoera gordin honi ezin zaio aurre egin honaino ekarri gaituen pentsamendu logikari erantzunez. Egoera honi buelta emateko gakoa tokiko ekonomiaren garapenean dago. Gazteoi ebatsi nahi izan diguten politikan parte hartzeko ahalmena berreskuratu eta ekonomiaren gaineko erabaki politikoak hartzen hasi behar gara, burujabetzan urratsak emanez. Gure beharrizanak zeintzuk diren aztertu eta horren araberako produkzio eredua garatu behar dugu. Ekonomia gure bizitzen mesedera jarriz eta ez kapitalaren menera. Oinarri horiekin lanaren eta aberastasunaren banaketa orekaturako ateak parez pare zabalduko ditugu. Eta gu geu ere, gazteok, hasi gintezke kolektiboki pentsatuta gure komunitatearen beharrak aseko dituzten proiektuak sortzen eta garatzen, lana eraldaketarako tresna bilakatuz.
Hasieran aipatu dut, batzuetan ematen duela historiak ez duela irakaspenik uzten. Baina aldaketak beti datoz. Neoliberalismoaren gordintasuna ezagutu zuten lehen herrialdeak hasiak dira burujabetzaren bidea jorratzen, Latinoamerikan kasu, Naomi Kleinek bere liburuaren amaieran aipatzen duenez. Beraz, bada itxaropenerako tartea. Gure beharrak asez, gera dadila NDF gosez.
Gotzon Elizburu Ernaiko bozeramalea da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Oraingoan ere barrenak mugituta natorkizue, beldurretik eta izutik, uzkurtuta eta larrituta. Ze herri geratzen ari zaigun, zer datorkigun epe motzean, zer utziko diegun gure ondorengoei. Saiatzen naiz pentsatzen posible dela datorrenari aurre egiteko egiturak sortzea,... [+]
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]
Amasa-Villabonako EH Bilduk argitaratutako idatziaren harira, hainbat adierazpen egin nahiko genituzke. Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu larrialdi klimatikoari aurre egitearen urgentzia ukaezina dela, eta horregatik, krisi honekiko dugun kezkagatik beragatik jartzen dugula... [+]
Milaka pertsonak modu aktiboan parte hartu dute, eta hala jarraitzen dute, XXI. mendeko holokausto telebisatu handienaren aurka protestatzeko, eta pertsona horiei errespetu eta miresmen handiena zor diet. Baina, gizateriaren zoritxarrerako, askoz gehiago dira, egoerarekin... [+]
Gizakia kosmosa da. Kosmosa, mundua ez da gizakiarena, askotan hala dela ematen badu ere.
Udako solstizioan, egunez eguzkiak itsutu egiten gaitu duen argiaren indarrarekin, baina gauak ederrak dira, zeruan izar dirdiratsuak kabitu ezinka ikusten ditugunean. San Juan suaren... [+]
"Saharar erradikalizatuek Estatu Islamikoaren burutza hartu dute Sahel-en". Izenburu asaldagarria, berriki argitaratua, baina hasierako asalduratik harago, testuaren irakurketa eta analisi sakonago bat eginda, honako ondorio hauek atera daitezke.
Kezka, ezinegona eta... [+]
Aurrean duzunak min ematen badizu, ez begiratu aurrera. Muturren aurrean duguna saihesteko logikoa dirudi, ezta? Zer ikusiko ote du gutako bakoitzak albo aldera so egiten duenean? Beharbada, miope batek betaurreko bila ikusten duen antzeko zerbait.
Miope bezain itsu,... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Madalenetan murgilduta gaudela irakurriko duzue askok artikulu hau, bestela ere pentsatu gure etorkizuneko egunerokoan, jai giro herrikoiak aurrez irudikatzen duen herria baita urte osorako desio dugun herri eredua, deskantsu pixka bat gehiagorekin, noski. Badira urte batzuk... [+]
Behin batean, esku bakoitzean sei hatz zituen ume bat ikusi zuen Kelly doktoreak. Gurasoek ebakuntza egiteko erabaki irmoa hartua zuten, baina umeak ez zuen nahi. Mutikoak sei edo zazpi urte izango zituen, eta ederra zen.
– Ez! Nahi ditut denak. Nireak dira eta nahi... [+]